Urtarrilean egonik, azterketa garaia da ia unibertsitate-ikasle guztiontzat. Liburutegira joatera ohituta nago, baina ez da sekula egunotan besteko kaosik antzematen. Unibertsitatean klaseak bukatu eta gero, etxean bazkaldu eta liburutegira joaten naiz, arratsaldea aprobetxatzeko asmotan. 3retan, 4retan, 5etan edota 6etan joanda ere lekua soberan egoten da.
Orain urtarrila da, liburutegia astegunetan goizeko beratzietan irekitzen dute eta 9:20 direnerako ez da beste inortxo sartzen. Kartel handi bat dago ikasketa geletan: "ezin da lekurik erreserbatu". Inork ez dio kasurik egiten noski. Neska edo mutil bat heltzen da aurrena (suposatzen dut txandakatuko direla) eta beste 5 lekutan folioak uzten ditu beste inor eser ez dadin. Posible da arratsaldera arte pertsona horiek ez agertzea, baina behintzat beste batzuk lortu ez duten lekua izango dute. Eguerdian ere denek uzten dituzte koaderno eta apunteak mahai gainean eta etxera joaten dira bazkaltzera (ni barne). Urrea balio du urtarrilean liburutegian leku bat izateak, horretarako norbait hiltzeko kapazak izango ginatekeela pentsatzen hasia naiz.
Horrelakoa da ikasleon urtarrileko bizitza, etxetik liburutegira eta liburutegitik etxera. Grazia egiten dit egoerak, bertan zerbait oparitzen dutela ematen du eta.
Zorte on azterketetan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario