Reala Erregearen Kopatik kanpo geratu da Mallorcaren aurka 6-1 galdu ondoren. Partida lotsagarria jokatu dute txuri-urdinek San Moixen. Anoetan lortutako abantaila handia (2-0) eta lehen minutuetan Ifranek sartutako gola ez dituzte batere aprobetxatu. Mallorcak berdinketaren gola sartu duenetan Reala erabat desagertu da.
Lehen minutuan hainbat aukera izan ditu Mallorcako taldeak, baina Ifranek gola sartu du De la Bellaren erdiraketa batekin 16. minutuan. Gol honekin dena erabakita zegoela zirudien, gainera Realak baloiaren jabetza berreskuratu du. Zubikarairen areatik gertu egindako falta batek dena aldatu du, Chori Castrok gol bikaina sartu du 34. minutuan atezain txuri-urdinaren eskuadratik.
Caparrosen taldeak lehen gola sartu ondoren Reala lur jota geratu da. Hemedek bigarrena egin du areaz kanpo 35. minutuan, Nunesek korner batean hirugarrena sartu du 37. minutuan eta Castrok laugarrena sartu du 40. minutuan Zubikarairen hutsegite larri bat aprobetxatuz.
www.eitb.com |
Fitxa teknikoa:
Mallorca: Calatayud; Zuiverloon (Company, 65. minutua), Nunes, Crespi, Bigas; Alfaro, Marti, Pina, Castro (Tejera, 80. minutua); Hemed eta Ogunjimi (Nsue, 78. minutua).
Reala: Zubikarai; Estrada, Martinez, Demidov, De La Bella; Xavi Prieto (Griezmann, 60.minutua), Mariga (Aranburu, 60.minutua), Elustondo, Vela; Zurutuza (Agirretxe, 68. minutua) y Ifrán.
Golak: 0-1, 16. minutua: Ifran; 1-1, 34. minutua: 2-1, 35. minutua: Hemed; 3-1, 37. minutua: Nunes; 4-1, 40.minutua: Castro; 5-1, 50. minutua: Alfaro; 6-1, 60.minutua: Hemed.
No hay comentarios:
Publicar un comentario