2012/08/30

Griezmannek urtebetez luzatu du Realarekin duen kontratua

Talde txuri-urdinak eta Antoine Griezmannek akordioa itxi dute kontratua urtebete gehiagoz luzatzeko. Orain arte zuen kontratua 2015ean amaitzen zen. Jokalari frantziarrak eguardian sinatu du kontratua Anoetako bulegoetan. 


2012/08/25

Agirretxek denboraldiko lehen garaipena eman dio Realari (2-1)

Lehen gola Celtak egin arren, txuri-urdinek buelta arin eman diote markagailuari

Montanierren mutilek denboraldiko lehen hiru puntuak lortu dituzte Celtari 2-1 irabazita. De Lucasek Galiziako taldea aurretik jarri du atsedenaldiaren ostean, baina Agirretxeren bi golei esker markagailuak buelta eman du. 
Txuri-urdinak indartsu zelairatu dira eta Paco Herreraren taldeak defentsan sendo aritu behar izan du. Realak partidako lehen aukera argia 16. minutuan izan du korner erdiraketa batean, lehendabizi baloia zutoinera joan da, eta ondoren Ansotegiren errematea langa gainetik kanpora. Galiziako taldea pixkanaka indartuz joan da, baina ez du aukera argirik izan.
Lehenengo zatiko 33. minutuan Antoine Griezmannen errematea ere zutoinera joan da, eta Agirretxek ezin zan du aldaratzea aprobetxatu. Lehenengo zatian Reala nagusi izan da, baina gola falta izan zaio. 
Bigarren zatian erasoan gogor hasi da Celta, eta De Lucasek 0-1ekoa jarri du markagailuan. Minutu gutxira, Augustok 2-0koa jartzeko abagunea izan du, baina jaurtiketa kanpora joan da. 54. minutuan Agirretxek berdinketa lortu du Griezmannen pase bat ederki aprobetxatuta. 1-1ekoarekin Montanierren taldea berriz indartu da eta neurketaren kontrola bereganatu du. 
Partidako 60. minutuan Agirretxek 2-1ekoa lortu du. Usurbilko aurrelariak bikain gainditu du Javi Varas atezaina eta Realak buelta eman dio markagailuari. Ondoren, Iago Aspasek galiziarrentzat bigarrena egiteko zorian egon da, baina baloia gutxigatik kanpora joan da. Partidako azken aukera argia Griezmannek izan du 76. minutuan, baina Varasek gelditu ikusgarria egin du. Azkenean, hiru puntuak etxean geratu dira. 


Fitxa teknikoa:

Reala: Bravo; Estrada, Ansotegi, Mikel, De la Bella; Illarramendi (Ruben Pardo, 58. minutuan), Bergara, Griezmann; Xabi Prieto, Vela (Chory Castro 65. minutuan) eta Agirretxe (Elustondo, 82. minutuan).

Celta: Javi Varas; Hugo Mallo, Cabral, Tuñez, Lago (Bellvis, 67. minutuan); Augusto, Oubiña (Villa 82. minutuan), Alex Lopez, Krohn-Dehli; Iago Aspas eta De Lucas (Natxo Insa, 55. minutuan).

Golak: 0-1 49. minutuan: De Lucas. 1-1, 54. minutuan: Agirretxe. 2-1, 60. minutuan: Agirretxe.

Realak denboraldiko lehen hiru puntuak bilatuko ditu Anoetan

Txuri-urdinak Bartzelonako sentsazio txarrak atzean uzten saiatuko dira Celtaren aurka

2012-13 denboraldiko lehen garaipena lortzera irtengo dira Montanierren mutilak Anoetan. Camp Noun lortutako emaitza txarra (5-1) ahaztu nahi dute igo berri den Celta garaituz. Beraz, konfianzta berreskuratzeko, oso garrantzitsua izango da Galiziako taldearen aurka hiru puntuak eskuratzea. 

Bartzelonan jokatutako partidatik Javi Ros da aldaketa bakarra;. errioxarra, Jefrey Sarpong eta Carlos Martínez deialditik kanpo geratu dira erabaki teknikoagatik eta Zurutuza eta Iñigo Martínez ez dira oraindik ehuneko ehunean aurkitzen. 

Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Dani Estrada, Ansotegi, Mikel, Cadamuro, De la Bella, José Ángel, Xabi Prieto, Rubén Pardo, Markel, Elustondo, Illarramendi, Griezmann, 'Chory' Castro, Vela, Agirretxe

Celta: Javi Varas, Sergio, Hugo Mallo, J. Vila, Cabral, Túñez, R. Lago, Bellvís, Bustos, Insa, Oubiña, Alex López, Augusto F., Krhon-Dheli, Joan Tomás, Toni, De Lucas, Iago Aspas, Bermejo

Epailea: Pérez Montero

2012/08/20

Porrot argia Camp Noun (5-1)

 'Chory' Castrok egindako 1-1eko gola ezerezean geratu da

Montanierren taldeak 5-1 galdu du Camp Noun denboraldiko lehen jardunaldian. Neurketako lehen hamobost minutuetan Realak hiru gol jaso eta bakarra egin du. Atsedenaldia baino lehen Tito Vilanovaren mutilek laugarrena egin dute. Gauzak horrela, txuri-urdinek ezin izan diote bigarren zatian egoerari buelta eman eta norgehiagoka amaitzear zegoela, bostgarrena egin du David Villak.

www.eitb.com

Talde kataluiniarra gogor sakatuz zelairatu da eta Puyolek hirugarren minutuan lehen gola egin du jaurtiketa indarstu baten bidez. Ondoren, Griezmannek markagailua berdintzeko aukera paregabea izan du, baina errematea kanpora joan da. Hamargarren minutuan, 'Chory' Castrok aukera ondo aprobetxatu du eta 1-1eko jarri du donostiarren jokaldi bikain bat bukatuz. 

Txuri-urdinek ez diote sufritzeari utzi eta hamaikagarren minutuan kataluinako taldearentzat bigarrena egin du Messik. Ordutik lau minutura, argentinarrak 3-1ekoa ere egin du Claudio Bravo atezaina erraz gaindituz. Atezain txuri-urdinak gelditu bikainak egin ditu, baina 40. minutuan Pedrok 4-1 jarri du markagailuan. Atsedenaldian zail zegoen partida Realarentzat.


Bigarren zatia hasi bezain laster, abagune bikaina izan du 'Chory' Castrok, baina jaurtiketa kanpora joan zaio. Bartzelonako taldeak, uneoro izan du partidaren kontrola, eta jokaldi ikusgarri baten ondoren, Messi 'hat-trick'-a lortzeko zorian egon da. 

Bartzelona ez dio Realari jokatzen utzi eta donostiarrek ezin izan dute gol aukera argirik sortu. Norgehiagoka amaitzear zela, Carlos Velak abagune on bat izan du, baina ezin izan du Valdes atezaina gainditu. 84. minutuan David Villak 5-1eko jarri du markagailuan eta emaitza horrekin amaitu da neurketa. 

Fitxa teknikoa:
Bartzelona: Valdes, Alves, Mascherano, Puyol (Pique, 51. minutuan), Jordi Alba, Sergio Busquets, Xavi, Cesc (Iniesta, 58. minutuan), Pedro (Villa, 75. minutuan), Messi eta Tello.

Reala: Bravo; Estrada, Ansotegi, Mikel, De la Bella; Markel, Elustondo (Vela, 64. minutuan), Illarramendi (Ros, 77. minutuan); Xabi Prieto, Griezmann eta Chory Castro (José Angel, 78. minutuan).

Golak: 1-0: 4. minutuan, Puyol. 1-1: 9. minutuan, Chory Castro. 2-1: 11. minutuan, Messi. 3-1: 15. minutuan, Messi. 4-1: 41. minutuan, Pedro. 5-1: 84. minutuan, Villa.

2012/08/18

Reala hiru puntu zailenen bila joango da Camp Noura

Txuri-urdinek lehen jardunaldia Camp Noun jokatuko dute

Realak hiru garaipen bakarrik lortu ditu Bartzelonaren zelaian historian zehar, baina Montanierren mutilak laugarrenaren bila aterako dira berdegunera. Talde txuri-urdinak oso estatistika txarrak ditu Camp Nou zelaian, bertan jokatu dituen 65 neurketatik, hiru irabazi eta zazpi berdindu ditu; horrela, partiden %86a porrotak izanik.

Hala ere, iragan denboraldian, Realak beste aurpegi bat erakutsi zuen. Zelaira indartsu irten zen eta arazo ugari sortu zizkion Guardiolaren taldeari. 2-1eko markagailuarekin amaitu arren, norgehiagoka oso estua izan zen.

Carlos Martínez, Diego Ifrán eta Jeffrey Sarpong deialditik at geratu dira erabaki teknikoagatik. David Zurutuzak eta Iñigo Martinezek ere ezin izango dute lesioagatik Bartzelonaren aurka jokatu.

www.fanpiece.com

Deialdiak:
Bartzelona: 

Reala: Bravo, Zubikarai, Dani Estrada, Ansotegi, Mikel, Cadamuro, De la Bella, José Ángel, Xabi Prieto, Rubén Pardo, Javi Ros, Markel, Elustondo, Illarramendi, Griezmann, 'Chory' Castro, Vela, Agirretxe

Epailea: González González

2012/08/17

Behin-betiko dortsalak

Hauek dira 2012-13 denboraldirako LFPari tramitatu zaizkion zenbakiak. Aurreko denboraldiarekin alderatuz, inkorporazio berriez gain, zenbaki eta izen batzuk aldatu dira. 


1. C. Bravo
2. C. Martínez 
3. Mikel 
4. Elustondo 
5. M.Bergara 
6. Iñigo 
7. Griezmann 
8. Illarra 
9. Agirretxe 
10. X. Prieto 
11. C.Vela 
13. Zubikarai 
14. R. Pardo 
15. Ansotegi 
16. Sarpong 
17. Zurutuza 
18. Chory Castro 
19. L.Cadamuro 
20. J. Angel 
21. D. Ifrán
22. D. Estrada 
23. Ros 
24. De la Bella

2012/08/12

Aurredenboraldi onargarria

Realak bederatzi partidatik bost irabazi, hiru galdu eta bat berdindu du. Lagunartekoetan ikusi da hobetu beharreko aspektu asko daudela; hala ere, neurketa gehienetan talde indartsu bat ikusi da. Fitxaketen behaketa egiteko ere balio izan du aurredenboraldiak, José Ángel eta 'Chory' Castro; Carlos Vela ikusi bait genuen aurreko denboraldian. Realak 26 gol egin ditu eta eta zazpi jaso. Aipatzekoa da 26 gol horietatik hamabost Les Englatins taldeari eginak izan zirela. Italiako kontzentrazioan partiden arteko hurbiltasuna eta nekea sumatzen hasi dira. Orain Bartzelonari (Camp Noun) aurre egiteko prestatu beharko da talde txuri-urdina, aste bete barru hasten baita Liga Txapelketa.

Aurredenboraldiko partidak:
Les Englatins 0 - 15 Reala
Eibar 0 - 3 Reala
Olimpique Lyon 1 - 1 Reala
Girondins 0 - 1 Reala
Reala 2 - 1 Zaragoza
Modena 0 - 1Reala
Parma 2 - 0 Reala
Varese 2 - 4 Reala
Siena 1 - 0 Reala

Goleatzaileak:
Agirretxe 6
Llorente 5 (*)
Ifrán 4
Griezmann 4
Rubén Pardo 2
C. Martínez 1
Javi Ros 1
Iker Hernández 1
X. Prieto 1
Zurutuza 1

(*) 2012/13 denboraldian Llorentek Osasunan jokatuko du Realak utzita

2012/08/11

Realak porrot egin du Sienan (0-1)

Talde txuri-urdinak nekea sumatu du aurredenboraldiko azken partidan

Realak ezin izan dio Parmako stage-ari garaipen batekin agur esan. Sienak bat 1-0 irabazi baitu Calaiok 51. minutuan sartutako golari esker. Nekea eta partiden arteko hurbiltasuna antzeman dituzte gaur Montanierren gizonek. 
Talde txuri-urdina erritmoa galduz joan da partidan zehar. Reala gogotsu eta ondo hasi da, baina bigarren zatiaren hasieran, gola jaso dutenean, ezin izan dio partidari buelta eman. 
Honenbestez, Realak agur esango dio Italiako kontzentrazioari. Taldea bihar bueltatuko da etxera eta astearte arratsaldean berriro ekingo dio lanari.
www.mundodeportivo.com

Fitxa teknikoa:
AC Siena: Pegolo, Neto, Della Fiore, Paci, Mannini, Vergassola, D'Agostino, Valiani, Del Grosso, Rosina, Calaio. También han jugado Verre, Giannetti, Bogdani, Rubin, Sestu. 
Reala: Bravo, Dani Estrada (Carlos Martínez, min. 46), Ansotegi, Mikel, José Angel (Sarpong, min. 77), Elustondo, Markel (Zurutuza, min. 46), Illarra, Ros (De la Bella, in. 46), Agirretxe (Ifrán, min. 62), Chory Castro. 


Gola: 1-0, min. 51: Calaio.

Epailea: Doveri.

2012/08/10

Realak aise irabazi du Varaseren aurka (2-4)

Griezmannek erakustaldia eman du Franco Ossola futbol zelaian

Realak merezitako garaipena lortu du gaur. Talde txuri-urdinak itxura asko hoebtu du eta lehen zatian partida erabakita utzi du 0-3ko markagailuarekin. Griezmannek egin ditu bi lehenak eta Agirretxek hirugarrena, honetan ere frantziarraren lana azpimarratuz. 

Bigarren zatian Montanierren taldeari gehiago kostatu zaio, aldaketa asko izan direla eta. Horrela, 52. minutuan etxeko taldeak lehen gola egin du. Ondoren, Zurutuzak ondo erantzun eta donostiarrentzat hirugarren gola egin du. Vareseren bigarren golak ez du emaitzan eraginik izan. 2-4ko markagailuarekin iritsi da partidaren amaiera.



Fitxa teknikoa:
AS Varese: Bressan, Pucino, Carrieri, Corti, Martinetti, Gomes, Tarmo, Grillo, Nadarevic, Zecchin y Troest. También han jugado Milan, Damonte, Momenté, Fiamozzi, Tripolo, Lazaar, Wagner, Miracoli. 

Real Sociedad: Royo, Estrada (Carlos Martínez, min. 46), Mikel (Ansotegi, min. 46), Cadamuro, De la Bella (José Ángel, min. 46), Markel (Ros, min. 46), Zurutuza (Elustondo, min. 71), Pardo (Illarra, min. 71), Griezmann (Sarpon g, min. 46), Agirretxe (Vela, min. 46) e Ifrán (Chory Castro, min. 62). 

Golak: 0-1, min.6: Griezmann. 0-2, min.28: Griezmann. 0-3, min.34: Agirretxe. 1-3, min.52: Momenté. 1-4, min.65: Zurutuza. 2-4, min.77: Momenté, de penalti. 

Epailea: Ostinelli. 

2012/08/08

Realak Parmaren aurka galdu du (2-0)

Talde txuri-urdinak lau garaipen, berdinketa bat eta bi porrot daramatza aurredenboraldian

Realak ezin izan du Parma garaitu Ennio Tardini Futbol Zelaian (2-0). Lehen gola Lucarelli atzelariak egin du 33. minutuan, korner bat aprobetxatuz. Bigarrena 90. minutua pasata iritsi da, goleatzailea Morrone izanik. Montanierren mutilek ez diote erritmo handirik jarri partidari eta horri punteria falta ere batu zaio.

Hasieran bi taldeak parekatuta egon dira eta biek izan dituzte gol aukerak. Hala ere, Realak gola jaso duenean partida erritmo faltan zegoen. Ondoren taldeak erreakzionatu eta Vela, Agirretxek, José Ángelek, Griezmannek eta Ifránek aukerak sortu dituzte. Hortik aurrera Parma falta arriskutsuak egiten hasi da eta erritmoa berriz ere jeitsi egin da. Morrone aurrelariaren golaren aurretik, esan daiteke Ifrani penaltia egin diotela. Horrenbestez, 2-0ko markagailuarekin iritsi da norgehiagokaren amaiera. 
www.mundodeportivo.com

Fitxa teknikoa:
Parma FC: Mirante; Zaccardo, Paleta, Lucarelli; Biabiany, Ninis, Valdés, Parolo, Gobbi; Pabon y Amauri. También han jugado Rosi, Fideleff, Acquah, Belfodil, Pelle, Modesto, Morrone.

Real Sociedad: Bravo, Estrada, Ansotegi, Iñigo (Mikel, min. 52), De la Bella; Elustondo (Pardo, min. 70), Markel, Illarra, Vela (Prieto, min. 46 (José Angel, min. 78)), Agirretxe (Ifrán, min. 70) y Griezmann (Sarpong, min 83). 

Golak: 1-0, min. 33, Lucarelli. 2-0, min. 90: Morrone. 

Epailea: De Marco.

2012/08/06

Ifranek garaipena eman dio Realari Modenan (0-1)

Aurredenboraldiko sentsazio onek aurrera darraite

Montanierren mutilek merezitako garaipena lortu dute Modena taldearen etxean (0-1). Italiako stageko lehen partida jokatu du Realak Alberto Braglia futbol zelaian. Diego Ifranek, 83. minutuan egin du talde txuri-urdinaren eta partidako gol bakarra.

Hasieran erritmo pixka bat falta izan zaio Realari, baina bigarren zatian aukera gehiago sortu ditu. Lehen zatian neurketa parekatuta egon da, baina atsedenaldia eta gero donostiarrak jaun eta jabe izan dira. Horrela, azkenean uruguayarraren gola heldu da. Aurredenboraldi honetako sentsazio onak areagotuz doaz.
www.mundodeportivo.com

Fitxa teknikoa:
Módena FC: Colombi, Gozzi, Andelkovic, Perna, Carini, Nardini, Della Bona, Signori, William, Ardemagni, Greco. También han jugado Manfredini, Belfasti, Spezzani, Stanco, Rizvani, Fantini, Cilloni, Minarini. 

Reala: Bravo, Ros, Mikel, Cadamuro, José Angel (De la Bella, min.71), Elustondo (Illarra, min.46), Pardo (Markel, min.59), Zurutuza (Griezmann, min.59), Xabi Prieto (Sarpong,min.59), Vela (Agirretxe,min.59), Chory Castro (Ifrán, min.59). 

Gola: 0-1, min. 83: Ifrán.

2012/08/04

Hasi da stage-a Parman

Reala jada Italiako Parmara heldu da eta datorren astebururarte izango da han. Philippe Montanier entrenatzaile frantziarrak lehen taldeko jokalari guztiak eraman ditu, fitxatu berria den Jose Angel barne. Horietaz gain, Sanseko Enrique Royo atezaina ere bertara eraman du frantziarrak. Lehen taldearekin aritu ohi den Iker Hernándezek, aldiz, Sanserekin jarraituko du aurredenboraldia. Beraz, zerrenda osoa honakoa da:

Atezainak: Bravo, Zubikarai, Royo.
Atzelariak: Carlos Martinez, Dani Estrada, Mikel, Ansotegi, Iñigo Martinez, Cadamuro, De la Bella, Jose Ángel.
Erdilariak: Xabi Prieto, Sarpong, Markel, Elustondo, Zurutuza, Illarra, Pardo, Ros, Chory Castro.
Aurrelariak: Ifran, Agirretxe, Vela, Griezmann.

2012/08/03

Jose Angelek Realean jokatuko du AS Romak utzita

Jokalari asturiarra ezker hegalerako errefortsua izango da 2012-13 denboraldian. Honela, udako hirugarren fitxaje bihurtu da 'Chory' Castro eta Carlos Velaren ondoren. Atzelaria Calcioko Roma talde historikoak utzita iritsiko da. 

Jose Angel Valdes Gijonen jaio zen 1989ko irailaren 5ean; 1,82ko altuera du eta 77kg pisatzen ditu. Benjaminetan Gijongo Sportinen harrobian sartu zen eta ez zitzaion asko kostatu nabarmentzea, espainiko selekzioarekin sarri joanez. Bere mailak Europako talde handienen interesa piztu zuen, Roma besteak beste, eta duela urtebete fitxatu zuen.

Beste meritu batzuk ere izan ditu asturiarrak, 2010ean Fubol Draft saria jaso zuen laterar ezker bezala era zilarrezkoa aurreko urtean. 2011ko maiatzean 21-beko Europako txapeldun izan zen Espainiako selekzioarekin.

Talde txuri-urdinak isiltasunean eraman ditu negoziaketak azken asteetan eta atzo amaitu ziren. Behin Jose Angelek azterketa medikua pasatuta, akordioa itxi da. Ez du orain bere hiri berria ezagutzeko astirik izango, Italian hasiko baitu bere abentura Realarekin,