2012/08/18

Reala hiru puntu zailenen bila joango da Camp Noura

Txuri-urdinek lehen jardunaldia Camp Noun jokatuko dute

Realak hiru garaipen bakarrik lortu ditu Bartzelonaren zelaian historian zehar, baina Montanierren mutilak laugarrenaren bila aterako dira berdegunera. Talde txuri-urdinak oso estatistika txarrak ditu Camp Nou zelaian, bertan jokatu dituen 65 neurketatik, hiru irabazi eta zazpi berdindu ditu; horrela, partiden %86a porrotak izanik.

Hala ere, iragan denboraldian, Realak beste aurpegi bat erakutsi zuen. Zelaira indartsu irten zen eta arazo ugari sortu zizkion Guardiolaren taldeari. 2-1eko markagailuarekin amaitu arren, norgehiagoka oso estua izan zen.

Carlos Martínez, Diego Ifrán eta Jeffrey Sarpong deialditik at geratu dira erabaki teknikoagatik. David Zurutuzak eta Iñigo Martinezek ere ezin izango dute lesioagatik Bartzelonaren aurka jokatu.

www.fanpiece.com

Deialdiak:
Bartzelona: 

Reala: Bravo, Zubikarai, Dani Estrada, Ansotegi, Mikel, Cadamuro, De la Bella, José Ángel, Xabi Prieto, Rubén Pardo, Javi Ros, Markel, Elustondo, Illarramendi, Griezmann, 'Chory' Castro, Vela, Agirretxe

Epailea: González González

No hay comentarios:

Publicar un comentario