2012/07/31

Realak 2-1 irabazi du Zaragozaren aurka Bergaran

Agirretxek egin ditu txuri-urdinen bi golak eta Fran Gonzalezek Zaragozarena

Reala gaur ere sendo aritu da eta Bergaran Real Zaragoza garaitzea lortu du. Agirretxeren bi golek Fran Gonzalezena baliogabetu dute intentsitate handiko partida batean. Hala ere, bero handiak eta nekeak akats batzuk eragin ditu Agorrosin futbol zelaian.

Montanierren taldeak lehen zatiko hamargarren minutuan hartu du aurrea, Agirretxek Griezmannen erdiraketa bat ate barrura bidali ondoren. Realak aukera gehiago izan ditu lehen zatian, baina markagailua ez da mugitu bigarrenera arte. 48. minutuan, Fran Gonzalezek berdinketaren gola egin du falta bat aprobetxatuz. 

www.heraldo.es

70. minutuan talde txuri-urdinak garaipenaren gola egin du. Gol honek Carlos Vela izan du protagonista, bere jokaldi bat Agirretxeren oinetan amaitu du eta honek ez du barkatu. Horrela, Usurbilgo aurrelariak bost gol daramatza aurredenboraldian. Honenbeztez, Realak udako hirugarren garaipena lortu du. 

Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo, Dani Estrada, Ansotegi (Mikel, min.46), Cadamuro, De la Bella, Markel, Illarra (Ros, min.73), Pardo (Zurutuza, min.63), Ifrán (Vela, min.46), Agirretxe (Xabi Prieto, min.90) y Griezmann (Chory Castro, min.73).
Real Zaragoza: Roberto, Álvaro, Loovens (Mateu, min.83), Fran González (Obradovic, min.58), Paredes (Laguardia, min.83), José Mari (Goni, min.83), Zuculini, Romaric (Pinter, min.46), Wilchez (Álamo, min.73), Ortí (Víctor Rodríguez, min.63) y Helder Postiga (Aranda, min.58).
Golak: 1-0, min.10: Agirretxe. 1-1, min.48: Fran González. 2-1, min.70: Agirretxe.
Epailea: Gorostegi, Apaloaza eta Ibarguren hegaletan.

2012/07/29

Realak ezin izan du Girondins gainditu (0-1)

Txuri-urdinek aurredenboraldiko lehen partida galdu dute Irunen

Sport Mundi Trofeoak hainbat zale bildu ditu Irunen Gipuzkoako Elikagaien bankura joango den diru bilketa aportazioa eginez. Montanierren taldeak aurredenboraldian maila ona ematen jarraitzen du, nahiz eta azken minutuan Girondinsek azken minutuan sartutako gol bategaitik partida galdu. 
Montanierren taldea nagusi izan da lehen zatian eta hiru aukera argi izan dituzte markagailuan aurrea hartzeko. Bigarren zatian neurketa orekatu egin da eta ez da ia gol aukerarik izan. Baina bakarkako jokadi batean Gouffranek garaipena eman dio Bordeleko taldeari, neukertan izan den gol bakarra eginez. 
www.ligabbva.com
Hau ere froga on bat izan da talde txuri-urdinarentzat minutuak eta konpetizio erritmoa gehitzen joateko. Hurrengo laguanartekoa asteartean jokatuko dute Bergaran Zaragozaren aurka. 
Fitxa teknikoa:
Reala: Zubikarai, D. Estrada (Javi Ros, min.46), Mikel, Ansotegi, De la Bella (Cadamuro, min.46), Elustondo, Zurutuza (Illarra, min.60), ‘Chory’ Castro (Agirretxe, min.67), Xabi Prieto, Griezmann (Rubén Pardo, min.67) e Ifrán (Llorente, min.60). 

Girondins: Carrasso (Keita, min.88), Ciani, Sanse, Nguemo (Modeste, min.70), Ben Khalfallah (Marange, min.70), Gouffran, Bellion (Obraniak, min.46), Saivet (Poundje, min.65), Ferreira, Sertic, Tremoulinas.

Golak: 0-1: Gouffran, min.89. 

Epailea: Azpilikueta.

2012/07/21

Realak 1-1 berdindu du Lyongo Olympiquen kontra

Realak indartsu ekin dio arerio gogor bati Donibane Lohitzunen 

Realak orain arte aurredenboraldian jokatutako partidarik zailena izan du Seaskaren alde (Iparraldeko Ikastolen Elkartea), Lyongo Olympiquen aurka hain zuzen ere. Talde frantziarra prestakuntza askoz aurreratuagoarekin eta internazionalez beteriko taldearekin etorri da. Hala ere, txuri-urdinek aurre egin eta ez dira garaipenetik oso urruti egon. Neurketak bost mila ikusle baino gehiago bildu ditu Donibane Lohitzuneko Pavillon Bleu Estadioan.
www.laligafutbol.net
Norgehiagokari dagokionez, frantziarrak indartsuago hasi dira, baina gipuzkoarren lehia orekatu eta bigarren zatiko 62. minutuan markagailuan aurretik jarri dira. Gola Griezmannek egin du 'Chory' Castroren jaurtiketa sareetara bultzatuz. 82. minutuan Briandek 1-1eko berdinketa lortu du eta horrela amaitu da partida. 
Montanierren taldearentzat froga positiboa izan da, arerio baten aurka garaipena lortzetik gertu egon ondoren. Hurrengo laguanrteko partida hilaren 28an jokatuko dute Irungo Gal Stadiumen, Bordelo Girondinsek aurka Sportmundi Trofeoan.
Fitxa teknikoa:
Reala: Zubikarai, Estrada (De la Bella, min.78), Ansotegi (Cadamuro, min.46), Mikel (Ansotegi, min.78), De la Bella (Javi Ros, min.46), Elustondo (Markel, min.71), Illarra (Rubén Pardo, min.63), Xabi Prieto (Sarpong, min.78), Griezmann (Zurutuza, min.71), ‘Chory’ Castro (Ifrán, min.63) y Agirretxe (Llorente, min.71). 

Olympique de Lyon: Vercoutre, Dabo (Benzia, min.46), Kone (Briand, min.46), Gomes (Ferri, min.46), Cissokho (Ghezzal, min.46), Fofana, Gonalons (Gomis, min.46), Pied (Grenier, min.46), Gourcuff (Reale, min.46), Lacazette (Untiti, min.46) y Lisandro (Zeffane, min.46) 
Golak: 1-0: Griezmann, min.62. 1-1: Briand, min.82. 
Epailea: Olivier Thual.

2012/07/19

Realak SD Eibarri 0-3 irabazi dio Azpeitian

Llorente, Griezmann eta Xabi Prieto izan dira goleatzaileak Mikel Aranbururen omenez jokatutako partidan

wwww.mirealsociedad.com
Realak hiru eta huts irabazi dio SD Eibarri Azpeitian gaur arratsaldean. Mikel Aranburuk bere herritarren maitasuna jaso du: bi taldeek ohorezko pasilloa egin diote, ondoren bere lehengusinak aurreskua dantzatu dio eta azkenik bai Realak, Eibarrek, Lagun Onakek, Gipuzkoako futbol federazioak eta bere sendiak hainbat oroigarri eman dizkiote. 
Norgehiagokari dagokionez, neurketa ona izan da arerio lehiakor baten aurka. Lehen gola Llorentek egin du 19. minutuan, area barruan baloi bat aprobetxatuz. Bigarren zatian iritsi dira beste bi golak; Griezmannek ezkerrreko hankaz egin du bigarrena eta Xabi Prieto izan da hirugarren goleatzailea talde osoko jokaldi on bat egin eta gero. 
Neurketa intentsoa izan da, datorren froga datorren ostiralean izango dute txuri-urdinek Donibane Lohitzunen Lyongo Olympiquen aurka. 

Fitxa teknikoa:
Reala: Zubikarai, Carlos Martínez (Estrada, min.32), Ansotegi (Cadamuro, min.67), Callens (Mikel, min.46), Cadamuro (De la Bella, min.46), Markel (‘Chory’ Castro, min.46), Rubén Pardo (Elustondo, min.62), Javi Ros (Griezmann, min.62), Ifrán (Agirretxe, min.62), Llorente (Sarpong, min.62) e Iker Hernández (Xabi Prieto, min.62). 

Eibar: Xabi, Bóveda, Añibarro, Aketxe, Arroyo, Dani García, Salgado, Abaroa, Yuri, Capa y Juaristi. En la segunda parte han jugado: Erdozia, Arregi, Sagastibeltza, Mainz, Errasti, Arruabarrena, Altamira, Jimenez, Del Olmo, Roldán, Albisua y Pradera.
Golak: 1-0: Llorente, min.19. 2-0: Griezmann, min.73. 3-0: Xabi Prieto, min.83.
Epailea: Sagués. Palencia eta Arzamendigatik lagundua.

2012/07/17

Carlos Velak Realean jarraituko du

Realak Arsenalekin hasierako akordioa lortu du mexikarrak hurrengo lau urteetan zehar talde txuri-urdinarekin joka dezan. Gauzak horrela, Vela Realera itzuliko da 2011-2012 denboraldian utzita jokatu ondoren (12 gol 35 partidatan). 

Carlos Vela Donostiara gaur iristea espero da, Ingalaterrako taldearekin tramite guztiak itxi ondoren. Beraz, datozen orduetan Philippe Montanierren aginduetara lan egiten hasiko da. Aurkezpen ofiziala ostegunean izango da, ordua eta lekua zehazteko egonik.

2012/07/14

Realak Les Englatins jipoitu du Hendaian (0-15)

Llorente (4), Agirretxe (3), Ifrán (3), Pardo (2), Carlos Martinez, Ros eta Iker Hernandez izan dira goleatzaileak

Realak ederki eman die hasiera lagunarteko partidei Hendaian 0-15 irabazi eta gero. Les Englatinsek bere ehungarren urtemuga ospatzen zuen, baiua ezin izan dute txuri-urdinen aurka garaipena lortu. Golak Llorente (4), Agirretxe (3), Ifrán (3), Rubén Pardo (2), Carlos Martinez, Javi Ros eta Iker Hernandezen artean banatu dituzte.

Philippe Montanierren mutilek ez dute hutsik egin, bi aste hauetako lan jargak ez du txuri-urdinen lehen lagunartekoa zaildu. Garaipenak konfidantza emago dio Realari, baina oraingo helburua erritmoa irabazi eta pultsazioak berreskuratzea da.

Fitxa teknikoa:
Les Eglantins: Gorka, Amets, Fabien, Brice, Bastian, Remy, Ekaitz, Ion, Xabi, Alexis y Charles. También han jugado: Laurent, Romain, Greg, Jeremy, Michel, Daniel, Romain, Julien y Seb.

Real Sociedad: Royo, Carlos Martínez (Estrada, min.30), Ansotegi (Mikel, min.60), Mikel (Cadamuro, min.30), De la Bella (Carlos Martínez, min.60), Markel (Elustondo, min.45), Zurutuza (Rubén Pardo, min.45), ‘Chory’ Castro (Iker Hernández, min.45), Xabi Prieto (Sarpong, min.45), Agirretxe (Llorente, min.45) e Ifrán (Javi Ros, min.45).

Golak: 0-1: Ifrán, min.5. 0-2: Agirretxe, min.24. 0-3: Agirretxe, min.28. 0-4: Ifrán, min.38. 0-5: Ifrán, min.41. 0-6: Agirretxe, min.45. 0-7: Llorente, min.51. 0-8: Carlos Martínez, min.60. 0-9: Rubén Pardo, min.63. 0-10: Llorente, min.64. 0-11: Llorente, min.66. 0-12: Javi Ros, min.73. 0-13: Llorente, min.77. 0-14: Iker Hernández, min.86. 0-15: Rubén Pardo, min.88.