Realak orain arte aurredenboraldian jokatutako partidarik zailena izan du Seaskaren alde (Iparraldeko Ikastolen Elkartea), Lyongo Olympiquen aurka hain zuzen ere. Talde frantziarra prestakuntza askoz aurreratuagoarekin eta internazionalez beteriko taldearekin etorri da. Hala ere, txuri-urdinek aurre egin eta ez dira garaipenetik oso urruti egon. Neurketak bost mila ikusle baino gehiago bildu ditu Donibane Lohitzuneko Pavillon Bleu Estadioan.
www.laligafutbol.net |
Montanierren taldearentzat froga positiboa izan da, arerio baten aurka garaipena lortzetik gertu egon ondoren. Hurrengo laguanrteko partida hilaren 28an jokatuko dute Irungo Gal Stadiumen, Bordelo Girondinsek aurka Sportmundi Trofeoan.
Fitxa teknikoa:
Reala: Zubikarai, Estrada (De la Bella, min.78), Ansotegi (Cadamuro, min.46), Mikel (Ansotegi, min.78), De la Bella (Javi Ros, min.46), Elustondo (Markel, min.71), Illarra (Rubén Pardo, min.63), Xabi Prieto (Sarpong, min.78), Griezmann (Zurutuza, min.71), ‘Chory’ Castro (Ifrán, min.63) y Agirretxe (Llorente, min.71).
Olympique de Lyon: Vercoutre, Dabo (Benzia, min.46), Kone (Briand, min.46), Gomes (Ferri, min.46), Cissokho (Ghezzal, min.46), Fofana, Gonalons (Gomis, min.46), Pied (Grenier, min.46), Gourcuff (Reale, min.46), Lacazette (Untiti, min.46) y Lisandro (Zeffane, min.46)
Golak: 1-0: Griezmann, min.62. 1-1: Briand, min.82.
Epailea: Olivier Thual.
No hay comentarios:
Publicar un comentario