2012/07/17

Carlos Velak Realean jarraituko du

Realak Arsenalekin hasierako akordioa lortu du mexikarrak hurrengo lau urteetan zehar talde txuri-urdinarekin joka dezan. Gauzak horrela, Vela Realera itzuliko da 2011-2012 denboraldian utzita jokatu ondoren (12 gol 35 partidatan). 

Carlos Vela Donostiara gaur iristea espero da, Ingalaterrako taldearekin tramite guztiak itxi ondoren. Beraz, datozen orduetan Philippe Montanierren aginduetara lan egiten hasiko da. Aurkezpen ofiziala ostegunean izango da, ordua eta lekua zehazteko egonik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario