2012/06/30

Reala astelehen honetan, arratsaldeko lauretan itzuliko da lanera


Realeko lehen taldearentzat amaitu dira oporrak. Astelenehean, arratsaldeko 16:00etan daude deituta jokalari txuri-urdinak. Claudio Bravok, Antoine Griezmannek eta Vadim Demidovek aste bat beranduago hasiko dute aurredenboraldia, uztailaren 9an.
Denboraldi honetan Rubén Pardo, Javi Ros eta "Chory" Castro jokalariak Philippe Montanierren aginduetara egongo dira astelehenean. Baita Iker Hernández ere, momentuz lehen taldearekin aurredenboraldia egingo duen bakrra. Hala ere, posible da aurredenboraldian zehar Sanseko jokalari batzuk lehen taldeko entrenamenduetan parte hartzea. 
Honetaz gain, atzo Lorenzo Juarros kirol zuzendariak esan bezala, abuztuaren 3tik 12ra kontzentrazioa egingo du lehen taldeak Italian. Zehaztu gabe zegoen "stage" horretako laugarren laguanrtekoa Sienaren aurka izango da.

2012/06/27

Ongi etorri Chory!

Chory Castro gaur goizean iritsi da Donostiara. Bere ematearekin batera heldu da eta oso pozik azaldu da Realean etapa berriari hasiera emateko. Orain Barceló Costa Vasca hotelean dago atseden hartzen bidaia luzea eta gero. Bihar azterketa medikoa du Policlínica Gipuzkoan, oraindik klubak ez du zehaztu noiz izango den Anoetako aurkezpena. 

www.ligabbva.com

25 urte Realak Erregeraren Kopa irabazi zuela Atletico Madrilen aurka


Real duela 25 urte lortu zuen bere azken titulua, 1987ko ekainaren 27an hain zuzen ere. Txuri-urdinak Erregearen Kopako finalera iritsi ziren, Baskonia, Montijo, Villareal, Eibar, Mallorca eta Athletic bidean garaitu ondoren. Atletico Madrilen aurkako partida La Romareda zelain jokatu zen, 2-2 amaitu zen partida eta penaltietara iritsi ziren. Realak jaurtitako lau penaltiak sartu zituen eta Arkonadak bi geratzea lortu zuen, donostiarren garaipena erabaki zuena Quique Ramosi geratu zion atezainak. 
1986/87 denboraldia Atlético de Madrid - Real Sociedad
Larunbata, 1987ko ekainaren 27a, 20:30

Fitxa teknikoa:
Atlético de Madrid: Abel, Tomas, Quique Ramos, Sergio, Ruiz, Julio Prieto, Uralde (Quique Setién, 86.min.), Marina (Julio Salinas, 64.min.), Da Silva, Landaburu eta Rubio. 

Reala: Arconada, Sagarzazu, Lopez Rekarte, Larrañaga, Gorriz, Gajate, Dadie, J.M. Bakero, A.Begiristain, Zamora (Mujika, 86.min.) eta Lopez Ufarte (M. Begiristain, 103.min.). 

Golak: 0-1: Lopez Ufarte, 10.min. 1-1: Da Silva, 24.min. 1-2: A.Begiristain, 36.min. 2-2: Rubio, 75.min. 

Epailea: Ramos Marcos.

www.eitb.com

2012/06/20

Bederatzi lagunarteko eta Italian kontzentrazioa

Realeko lehen taldea uztailaren 2an itzuliko da lanera eta Zubietako instalazioetan arituko da hilabete horretan. Denpora horretan zehar Montanierren mutilek bost lagunarteko partida jokatuko dituzte, hiru Gipuzkoan eta bi Iparraldean. 

Lehiakideetako bat eta partiden ordutegiak falta arren hau da bost partiden egutegia:
  • 2012/07/13: Reala-Eglantins. Hendaian, talde honen mendeurrena delako.
  • 2012/07/18: Reala-Eibar. Azpeitin, Mikel Aranburi omenaldia.
  • 2012/07/21: Reala- ?. Baionan, Seaskaren alde.
  • 2012/07/28: Reala-Girondins. Galen, Sportmundi torneoa.
  • 2012/07/31: Reala-Zaragoza. Bergaran.
Honen ondoren, aurredenboraldiko bigarren fasea etorriko da. Abuztuaren 2tik 12ra kontzentrazio bat buruko dute Italiako iparraldean, Garda lakuaren inguruan. Hurrengo egunetan erabakiko da zein izango den txuri-urdinen lantokia Italiako "stage"-an. Kontzentrazio honetan zehar lau partida jokatuko dira, Modena, Parma, Varese eta Chievo Verona aurkari izanda. Oraingoz, datak eta lekuak zehazten dabiltza.

"Stage"-aren ondoren, Reala Zubeitara itzuliko da, haster izango den 2012-13 denboraldiari prestatzen jarraitzeko.

2012/06/03

"Chori" Castro Realeko jokalaria da

Realak Gonzalo "Chory" Castrorekin aurreakordioa lortu du hurrengo lau denboralditan Donostian jokatzeko. Orain Uruguayen dago oporretan eta espero da laster itzultzea, azterketa medikoa egiteko eta kontratua sinatzeko. "Chory"-k uztailaren 2an hasiko du aurredenboraldia talde txuri-urdinarekin. Uruguayarrak egin dituen adierazpenetan oso pozik agertu da bere talde berriarekin, Ifranekin leku berrira ohitzea errezagoa egingo zaiola gaineratu du: "lagun bat dut han eta hori beti da ona eta aldaketa garaietan laguntza izan daiteke. Beste hiri batera noa, aldaketak orokorrean onak izaten dira baina batzutan kosta egiten da. Diegorekin errazagoa izango da". Honenbestez, "Chory" Castro da Realeko lehen fitxajea 2012-2013 denboraldirako.

Fitxa teknikoa:
Izena: Gonzalo Castro 
Jaioteguna: 1984-09-14 
Nazionalitatea: Uruguayarra 
Posizioa: Erdilaria 
Altuera: 177 cm
Pisua: 76 kg