2012/06/03

"Chori" Castro Realeko jokalaria da

Realak Gonzalo "Chory" Castrorekin aurreakordioa lortu du hurrengo lau denboralditan Donostian jokatzeko. Orain Uruguayen dago oporretan eta espero da laster itzultzea, azterketa medikoa egiteko eta kontratua sinatzeko. "Chory"-k uztailaren 2an hasiko du aurredenboraldia talde txuri-urdinarekin. Uruguayarrak egin dituen adierazpenetan oso pozik agertu da bere talde berriarekin, Ifranekin leku berrira ohitzea errezagoa egingo zaiola gaineratu du: "lagun bat dut han eta hori beti da ona eta aldaketa garaietan laguntza izan daiteke. Beste hiri batera noa, aldaketak orokorrean onak izaten dira baina batzutan kosta egiten da. Diegorekin errazagoa izango da". Honenbestez, "Chory" Castro da Realeko lehen fitxajea 2012-2013 denboraldirako.

Fitxa teknikoa:
Izena: Gonzalo Castro 
Jaioteguna: 1984-09-14 
Nazionalitatea: Uruguayarra 
Posizioa: Erdilaria 
Altuera: 177 cm
Pisua: 76 kg

No hay comentarios:

Publicar un comentario