Realeko lehen taldea uztailaren 2an itzuliko da lanera eta Zubietako instalazioetan arituko da hilabete horretan. Denpora horretan zehar Montanierren mutilek bost lagunarteko partida jokatuko dituzte, hiru Gipuzkoan eta bi Iparraldean.
Lehiakideetako bat eta partiden ordutegiak falta arren hau da bost partiden egutegia:
- 2012/07/13: Reala-Eglantins. Hendaian, talde honen mendeurrena delako.
- 2012/07/18: Reala-Eibar. Azpeitin, Mikel Aranburi omenaldia.
- 2012/07/21: Reala- ?. Baionan, Seaskaren alde.
- 2012/07/28: Reala-Girondins. Galen, Sportmundi torneoa.
- 2012/07/31: Reala-Zaragoza. Bergaran.
Honen ondoren, aurredenboraldiko bigarren fasea etorriko da. Abuztuaren 2tik 12ra kontzentrazio bat buruko dute Italiako iparraldean, Garda lakuaren inguruan. Hurrengo egunetan erabakiko da zein izango den txuri-urdinen lantokia Italiako "stage"-an. Kontzentrazio honetan zehar lau partida jokatuko dira, Modena, Parma, Varese eta Chievo Verona aurkari izanda. Oraingoz, datak eta lekuak zehazten dabiltza.
"Stage"-aren ondoren, Reala Zubeitara itzuliko da, haster izango den 2012-13 denboraldiari prestatzen jarraitzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario