2013/07/11

Realak 2013-14 denboraldiko ekipazioa aurkeztu du

https://twitter.com/RealSociedad

Realak Haris Seferovic fitxatu du

Reala eta ACF Fiorentina akordio batera iritsi dira Haris Seferovic aurrelari suitzarra fitxatzeko. Klub txuri-urdinak eta jokalariak ere akordioa lortu dute kontratua 2017ko ekainaren 30era arte izateko. Seferovic-ek gaur goizean gainditu du azterketa medikua  Poliklinika Gipuzkoan eta ondoren kontratua sinatu du Anoetako bulegoetan. Jokalaria bere herrialdera itzuliko da gaur kontu pertsonal batzuk konpontzeko eta aurkezpen ofiziala datorren astearen hasieran izango da. 

2013/07/04

Jose Angel Realera itzuliko da AS Romak utzita

Reala eta AS Roma akordio bateraheldu dira Jose Angelek 2014ko ekainaren 30a arte klub txuri-urdinean utzita joka dezan.  Bihar bertan hasiko da asturiarra gainontzeko taldekideekin Jagoba Arrasateren aginduetara entrenatzen. 

2013/07/01

Reala eta Joseba Llorente ados jarri dira jokalariaren kontratua desegiteko

Klub txuri-urdinak eta Joseba Llorentek akordioa lortu dute jokalariaren kontratua desegiteko. Gauzak horrela, Realak eta Hondarribiarrak adostasun batera helduz egin diote uko Joseba Llorenteri geratzen zitzaion urteari. 


2013/06/01

Txuri-urdinek Txapeldunen Liga jokatuko dute

Realak Deporren aurka irabazi (0-1) eta Valentziak galdu egin du Sevillan (4-3)

Txuri-urdinek ez du Deporren aurka hutsik egin eta Valentziak, berriz, Sevillaren aurka galdu egin du. Ondorioz, Realak Txapeldunen Liga jokatzeko txartela lortu du. Donostiarren garaipenaren ondorioz, Deportivo Bigarren Mailara jaitsi da. 

Lehen zatiaren hasieran ez da aukera eskorik egon, hala ere, lehen abagunea Deportivok zian du, baina Brunoren jaurtiketa kanpora joan da. Partidako gol bakarra 22. minutuan iritsi da. Agirretxek jokaldi on bat egin du Ze Castro lurrean utzita, usurbildarraren jaurtiketa Aranzubiak desbideratu du, baina Griezmann adi egon da baloia sare barrura bidaltzeko 0-1ekoa eginez.
www.telecinco.es

Realak gola egin ondoren asko zaildu zaio kontua Deportivori. Galiziarrek jaitsiera zuten jokoan, baina aukera argienak Montanierren mutilek izan dituzte. Atsedenaldia iritsi aurretik, Carlso Velak donostiarrentzat bigarrena egiteko aukera izan du, baina errematean huts egin du. Horrenbestez, atsedeladia 0-1eko markagailuarekin iritsi da. 

Bigarren zatian indartsu irten da Depor eta abagune argienak etxeko taldeak izan ditu. Oliveirak Bravoren atea arriskua sortu duen arren, ez du txiletarra gainditzea lortu. Ondoren Salomaoren jaurtiketari ere, bikain erantzun dio Realeko atezainak. 84. minutuan Markel Bergaren bigarren txartel horia ikusi du eta txuri-urdinak jokalari bat gutxiagorekin geratu dira. Deportivo gogor saiatu da norgehiagoka berdintzen, baina ez du lortu. Realak oso lan ona egin du defentsan. Partida donostiarren garaipenarekin amaitu da. Txanponaren bi aurpegiak, Deportivo Bigarren Mailara eta Reala Txapeldunen Ligara.

www.marca.com
Fitxa teknikoa:
Deportivo: Aranzubia; Manuel Pablo, Aythami (Nélson Oliveira, 56. min), Ze Castro, Sílvio; Abel Aguilar, Juan Dominguez; Bruno Gama (Salomao, 46. min), Valeron, Pizzi; eta Riki.

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Íñigo Martinez, Mikel, De la Bella; Illarramendi ('Chory' Castro, 79. min), Bergara, Xabi Prieto (Ansotegi, 86. min); Vela (Zurutuza, 70. min), Agirretxe eta Griezmann.

Golak: 0-1, 22. min: Griezmann.

Txapeldunen liga jokoan

Txuri-urdinek Deporren aurka hiru puntuak lortzea eta Valentziak ez irabaztea behar dute


Deialdiak:
Deportivo; Aranzubia, Lux, Manuel Pablo, Laure, Silvio, Kaká, Aythami, Zé Castro, Assunçao, Jesús Vázquez Valerón, Juan Domínguez, Bruno Gama, Salomao, Camuñas, Abel Aguilar, Nelson Oliveira eta Riki

Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Dani Estrada, Mikel, Iñigo, Ansotegi, Cadamuro, De la Bella, José  Ángel, Rubén Pardo, Markel, Illarra, Javi Ros, X. Prieto, Vela, Agirretxe, 'Chory' Castro, Vela, Griezmann eta Ifrán

Epailea: Fernández Forbalán

2013/05/26

Realak azken minutuan berdindu du partida (3-3)

Realak laugarren postua jokatuko du Real Madrilen aurka

Txuri-urdinek ezinbesteko dute merengeen aurka irabaztea

Gaur arratsaldeko 20:00etatik aurrera jokatuko dute Realak eta Real Madrilek elkarren aurkako neurketa Anoetan. Txuri-urdinek laugarren postuan jarraitu nahi badute, ezinbestekoa dute andaluziako taldearen aurka irabaztea. Valentziak ere 20:00etan jokatuko du Granadaren aurka. 

Philippe Montanierrek eman duen zerrendan, Sevillako deialdiarekin alderatuta,  Zurutuza eta Jose Angel itzuli dira. Azkenean, astean zehar min hartuta egon ondoren, 'Chory' Castro ere deialdian sartu da.  Dani Estrada, berriz, kanpoan geratu da min hartuta dagoelako. Carlos Vela zigortuta dago.

Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Mikel, Iñigo, Ansotegi, Cadamuro, De la Bella, José Ángel, Rubén Pardo, Markel, Illarra, Zurutuza, Javi Ros, X. Prieto, Agirretxe, 'Chory' Castro, Griezmann eta Ifrán

Real Madrid: Adán, Diego López, Jesús,Pepe, Carvalho, Marcelo, Arbeloa, Albiol, Nacho, Khedira, Kaká, Ízil, Essien, Modric, Callejón, Di María, Cristiano Ronaldo, Benzema, Higuaín eta Morata


Epailea: González González

2013/05/22

Montanierrek ez du Realarekin kontratua berrituko

Philippe Montanierrek kontratua berritzeko eskaintza ez duela onartuko komunikatu dio Realari. Ondorioz, denboraldi honen amaieran, bere kontratua amaitzen denean, Realeko lehen taldeko entrenatzaile izateari utziko dio.