Agirretxek egin ditu txuri-urdinen bi golak eta Fran Gonzalezek Zaragozarena
Reala gaur ere sendo aritu da eta Bergaran Real Zaragoza garaitzea lortu du. Agirretxeren bi golek Fran Gonzalezena baliogabetu dute intentsitate handiko partida batean. Hala ere, bero handiak eta nekeak akats batzuk eragin ditu Agorrosin futbol zelaian.
Montanierren taldeak lehen zatiko hamargarren minutuan hartu du aurrea, Agirretxek Griezmannen erdiraketa bat ate barrura bidali ondoren. Realak aukera gehiago izan ditu lehen zatian, baina markagailua ez da mugitu bigarrenera arte. 48. minutuan, Fran Gonzalezek berdinketaren gola egin du falta bat aprobetxatuz.
www.heraldo.es |
70. minutuan talde txuri-urdinak garaipenaren gola egin du. Gol honek Carlos Vela izan du protagonista, bere jokaldi bat Agirretxeren oinetan amaitu du eta honek ez du barkatu. Horrela, Usurbilgo aurrelariak bost gol daramatza aurredenboraldian. Honenbeztez, Realak udako hirugarren garaipena lortu du.
Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo, Dani Estrada, Ansotegi (Mikel, min.46), Cadamuro, De la Bella, Markel, Illarra (Ros, min.73), Pardo (Zurutuza, min.63), Ifrán (Vela, min.46), Agirretxe (Xabi Prieto, min.90) y Griezmann (Chory Castro, min.73).
Real Zaragoza: Roberto, Álvaro, Loovens (Mateu, min.83), Fran González (Obradovic, min.58), Paredes (Laguardia, min.83), José Mari (Goni, min.83), Zuculini, Romaric (Pinter, min.46), Wilchez (Álamo, min.73), Ortí (Víctor Rodríguez, min.63) y Helder Postiga (Aranda, min.58).
Golak: 1-0, min.10: Agirretxe. 1-1, min.48: Fran González. 2-1, min.70: Agirretxe.
Epailea: Gorostegi, Apaloaza eta Ibarguren hegaletan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario