Errege eguna heldu da eta aurten ez dira nire etxetik pasatu. Beste urte batzuetan etorri izan dira; hala ere, ez didate Olentzerok adina ilusiorik egiten. Errege eguna beste edozein egun baino aspergarriagoa da eta etxean manta batekin estalita geratzen naiz urtero. Olentzero desberdina da, beste ukitu bat ematen dio egunari. Pentsatu izan dut agian azterketak hurbil daudelako izan daitekeela, baina ez dut uste hori denik. Zer izango ote da?
Umetan erregeek ere ilusioa egiten zidaten, opariengatik seguruenik. Orain ilusio hori ez dut inondik ere aurkitzen. Errege eguna gabonen muga da eta horrek psikologikoki eragina izan dezakeela suposatzen dut. Bihar jada ez gara gabonetan egongo, baina denak berdin jarraituko du: atzo bezain gaizki batzuentzat, eta atzo bezain ongi beste apur batzuentzat. Ni hurrengo urteko Olentzero egunaren esperoan geratuko naiz...
No hay comentarios:
Publicar un comentario