Oso ondo hasi dute norgehiagoka txuri-urdinek, aurreneko hiru minutuetan Zurutuzak bi gol sartu ditu. Realaren kalitateak 5-1eko markagailua jartzea lortu du.
Realak Sporting jipoitu du Anoetan. Horrela, Manolo Preciado entrenatzailea egoera larrian utzi dute, eta bide batez, arnasa hartu dute sailkapenean.
Realak bikain hasi du neurketa eta bi jokaldi onen bidez jarraian sartu ditu lehen bi golak Zurutuzak. Realeko erdilaria protagonista izan da partidako lehen m
inutuetan, izan ere bi golak sartu ondoren lesionatu egin da. Gregory Sportingeko defensaren eta Zurutuzaren buruek elkar jo dute airean eta bi jokalariek lesionaturik berdegunea utzi behar izan dute.
Jokaldi horren ondore neurketak erritmoa galdu du eta Realaren baloi-jabetza jeitsiz joan da, baina Sportingek ez du arriskurik sortu.
Bigarren zatia ere bizi hasi da, lehen minutuan De las Cuevas Sportingeko jokalariak 2-1ekoa jarri du markagailuan. Golaren ondoren beraien jokoa bizitu dute asturiarrek, baina ez dituzte aukerak aprobetxatu.
Griezmannek 76. minutuan jarritako kornerrean Elustondok hirugarrena sartu du. Sportingek kolpe latza hartu du eta luzapenean Aranburuk eta Griezmannek 5-1ean uzti dute markagailua.
www.eitb.com |
Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, Estrada; Elustondo, Aranburu, Zurutuza (Markel Bergara, 8. minutua), Vela (Xabi Prieto, 80. minutua), Griezmann; Agirretxe (Ifran, 61. minutua).
Sporting: Juan Pablo; Canella, Galvez, Gregory (Botia, 13. minutua), Damian; Rivera, Nacho Cases (Muñiz, 46. minutua), De las Cuevas, Trejo, Carmelo (Sergio Alvarez, 78. minutua); Bilic.
Golak: 1-0, 1. minutua: Zurutuza. 2-0, 2. minutua: Zurutuza. 2-1, 46. minutua: De las Cuevas. 3-1, 75. minutua: Elustondo. 4-1, 90. minutua: Aranburu. 5-1, 90+3. minutua: Griezmann.
No hay comentarios:
Publicar un comentario