2012/01/04

Final-laurdenetarantzara pausu erraldoia

Realak Erregearen Koparen hurrengo txandara pasatzeko abantaila handia lortu du Mallorcaren aurka 2-0 irabazi ondoren.

Final-laudernetarako sailkatzeko joaneko partida jokatu du gaur Realak Mallorcaren aurka Anoetan. Estuasun handiegirik gabe gainditu dute txuri-urdinek Mallorcako taldea. Mikel Aranburu kapitainak eta Imanol Agirretxek sartu dituzte golak.

Lehen zatia hasi bezain laster, 2. minutuan, gol aukera izan du Caparrós-en taldeak, Hemeden bitartez. Aurreneko minutuetan baloiaren kontrala izan dute, baina sakontasun handiegirik gabe.

Kontraeraso bati esker iritsi da Realaren nagusitasuna eta horrela, 17. minutuan Aranburuk gola sartu du. Eñaut Zubikai atezain txuri-urdinak erremate arriskutsu bat gelditu du eta kontraerasoan egin du Realeko kapitainak lehenengo gola. Aranburuk bikain baliatu du Agirretxeren pasea.

Gola sartu ondoren txuri-urdinek izan dute partidaren eta baloiaren kontrola eta Mallorcak ez du arrisku handiegirik sortu atsedenaldia baino lehen.
Bigarren zatiaren hasieran bi taldeek izan dituzte arriskua sortzeko aukerak, bi taldeek pare bat jaurtiketa arriskutsu egin dituzte. Bigarren zatiaren 10. minutuan sartu du gola Agirretxek. Aranburuk jaurteketaren ondore, aurrelariak Calatayud atezainaren aldaratzea aprobetxatu du bigarren gola sartzeko.

Joaquín Caparrosek lerroak aurreratu ditu golen bat sartu eta kanporaketa apur bat erraztu nahian. Mallorca Zubikarairen atera hurbildu arren, markagailuak berdin jarraitu du norgehiagoka amaitu denean.

Fitxa teknikoa:
Reala: Zubikarai; Estrada, Demidov, Mikel Gonzalez, De la Bella; Elustondo, Aranburu (Mariga, 81. minutua), Griezmann (Vela, 72. minutua), Prieto, Zurutuza; Agirretxe (Llorente, 77. minutua).

Mallorca: Calatayud; Cendros, Marti Crespi, Ramis, Pablo Caceres; Alfaro, Joao Víctor, Pep Marti (Tissone, 72. minutua), Tejera (Nsue, 46. minutua), Hemed (Abdon, 82. minutua); Alvaro.

Golak: 1-0, 17. minutua: Aranburu. 2-0, 55. minutua: Agirretxe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario