2012/01/15

Burua altxatzeko lehen pausua

Realak urrezko 3 puntu lortu ditu Valentzian 0-1 irabazita. Erregearen Kopan jasotako jipoiaren ondoren Antoine Griezmannek zoriona banatu du txuri-urdinen artean.

Mestallako garaipen garrantzitsu honetan, Antoine Griezmann izan da Realeko jokalaririk onena. Bere golari esker txuri-urdinak balio handiko hiru punturekin itzuliko dira etxera. Bigarren zatiko 10. minutuan sartu du gola jokalari frantziarrak.


Partidako aurreneko minutuetan Unai Emeryren taldea izan da nagusi eta gol aukera batzuk ere izan ditu. 14. mintuan Bravok ederki gelditu du Pablo Hernandez-en urrutiko jaurtiketa bat eta 15. mintuan Adurizen errematea langara joan da zuzenean. Valentziarrek ez dituzte aukera horiek aprobetxatu eta etxeko taldea indarra galduz joan da.

Adurizen saiakeraren ostean, Montaneirren taldea baloiarekin egin da eta gehiago sakatu du. Hala ere, Agirretxek laguntza gutxi izan du eta Realak ez du aukera argiegirik sortu. Atsedenaldia baino lehen, Dani Parejok Valentziarentzat lehena egiteko aukera izan du, baina jaurtiketa oso desbideratuta joan da.
Bigarren zatiko bigarren minutuan Feghoulik gol aukera aparta izan du, baina baloia gutxigatik kanpora joan zaio. Talde txuri-urdinak ondo erantzun du eta 55. minutuan Griezmannek 0-1ekoa jarri du markagailuan. Frantziarrak bere aldaratzea hartu du eta Dani Alves atezainaren gainetik, primeran bidali du baloia sare barrura.


Errealak ondo mantendu ditu lerroak markagailua alde izanda eta Valentziak ezin izan du gol aukera garbirik sortu. Txuri-urdine sakatzen jarraitu dute eta Griezmannek bigarrena egiteko aukera paregabea izan du 43. minutuan, baina baloia langaren gainetik joan da. Jonasek berdinketa lortzeko aukera izan du 83. minutuan, baina Bravok ongi gelditu du baloia. Azkenean, Montaneirren taldeak eraman ditu hiru puntuak.

Fitxa teknikoa:
Valentzia: Diego Alves, Bruno, Rami, Dealbert, Mathieu (Jordi Alba, 54. minutuan), Topal, Banega, Feghouli (Alcacer, 71. minutuan), Parejo (Jonas, 65. minutuan), Pablo eta Aduriz.

Reala: Bravo, Estrada, Mikel Gonzalez, Demidov, Cadamuro, Aranburu (Mariga, 80. minutuan), Elustondo, Xavi Prieto, Zurutuza, Griezmann (Martinez, 90. minutuan) eta Agirretxe (Vela, 69. minutuan)
Gola: 0-1: 55. minutuan: Griezmann.

No hay comentarios:

Publicar un comentario