2012/01/21

Bolada onari segida eman nahian

Montaneirren taldeak ligako zazpi norgehiagoka daramatza galtzea zer den jakin gabe. Gaur Anoetan Atletico Madrilen aurka bolada ona mantentzen saiatuko dira txuri-urdinak.

Taulan aurrerapausu bat emateko txuri-urdinek Simenoneren taldea gainditu beharko dute. Argentinarraren taldeak itxura ona eman du Manzano joan zenetik; beraz, ez da erraza izango koltxoneroen aurka irabaztea. Txuri-gorriek Anoetan irabazi duten partida bakarra iazko denboladikoa izan zen (2-4).

Bi taldeak sasoi onean aurkitzen dira Realak ligako azken zazpi partidetan lau berdinketa eta 3 garaipen lortu ditu. Azkenengo garaipena gainera, joan den larunbatean lortu zuten Mestallan, horrek indarberrituta eramango ditu jokalari txuri-urdinak Anoetara. Hala ere, Atletiko Madrilek Simeonerekin izan duen hasiera paregabeareakin, konfiantzaz beteta helduko dira Donostiara.

Montaneirren Iñigo Martínez eta Carlos Martínez atzelariak berreskuratu baditu ere, badirudi ez direla hasierako hamaikakoan egongo. Erasoan Imanol Agirretxe, Antoine Griezmann eta Xabi Prieto arituko dira.
Deialdiak
Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Dani Estrada, Demidov, Mikel González, Cadamuro, Iñigo Martínez, Xabi Prieto, Markel, Elustondo, Zurutuza, Mariga, Griezmann, Vela, Agirretxe, Ifrán, Llorente.

Atletico: Courtois, Asenjo, Perea, Godín, Filipe, Domínguez, Miranda, Assunçao, Juanfran, Diego, Mario Suarez, Gabi, Koke, Salvio, Arda Turan, Adrián, Pizzi, Falcao.

No hay comentarios:

Publicar un comentario