2012/03/25

Real Madrilek aise irabazi dio Realari Bernabeun

Madrilgo taldeak 5-1 irabazi dio Realari Santiago Bernabeu futbol zelaian. Higuainek sartu du lehen gola eta ondoren Ronaldok eta Benzemak bina egin dituzte. Xabi Prietok egin du txuri-urdinen gol bakarra.

Montaneirren taldeak jipoia jaso du Real Madrilen futbol zelaian (5-1) eta ez dute itxura onik eman. Porrot hau Realak jarraian jasotzen duen hirugarrena da. 

Partidaren lehen minutuak nahasiak izan dira eta ez da gol aukera argirik egon, lehenengo abisua Realak eman zuen kanpora joan da Iñigo Martinezen erremate batekin. Mourinhoren taldearen erantzuna berehala etorri zen. Benzemaren lehenengo jaurtiketa ondo geratu du Bravok, baina hurrengo minutuan baloia sareetara bidali du Higuaín aurrelariak. Argentinarrak 1-0ekoa jarri du markagailuan bostgarren minutuan.


Lehenengo gola jaso eta gero Reala erantzunik gabe geratu da eta Ronaldok etxeko taldearentzat bigarrena egin du 31. minutuan. Gauzak gehiago okertu dira 39. minutuan Benzemak hirugarrena sartu duenean. Hala ere, atsedenaldia baino lehen, 42. minutuan, Realak markagailuko distantzia moztu zuen Xabi Prietoren gol baten bidez. Xabi Prietok area hertzetik jaurtik zuen baloia, Sergio Ramosen bizkarrean jo eta Casillas gainditu zuen 3-1ekoa jarriz. Emaitz horrekin jarraitu zuen markagailuak epaileak lehen zatiaren amaiera adierazi zuenean.

Bigarren zatian, txuri-urdinak esperantzarekin irten ziren Xabi Prietoren golari esker. Baina hasi eta berehala, 49. minutuan, Benzemak 4-1ekoa jarri zuen markagailuan. Aurrelariak area barruan baloia jaso, eta jaurtiketa on baten bitartez Bravo gainditu zuen. Gol honekin Real Madrilek erasokor jokatu zuen eta 56. minutuan Ronaldok armailetako festa borobildu zuen 5-1ekoa markagailuan jarriz. Higuainen pase dotorea jaso eta baloia sare barrura bidali zuen portugaldarrak.


Reala azken minutuetan itxura hobea ematen saiatu zen, baina saiakera alferrikakoa izan zen. Casillas atezainak eta Real Madrileko defentsak ez zuten arazo gehiegirik izan eta norgehiagoka 5-1eko emaitzarekin amaitu zen.


Fitxa teknikoa:
Real Madril: Casillas; Arbeloa, Sergio Ramos, Varane, Marcelo; Xabi, Khedira (Sahin, m.76); Cristiano (Jesse, m.80), Kaka, Benzema (Coentrao, m.76); eta Higuain

Reala: Bravo; Cadamuro (Pardo, m.74), Mikel Gonzlez (Zurutuza, m.45), Demidov, Iñigo Martíniez; De la Bella, Illarramendi, Aranburu, Xabi Prieto; Griezmann eta Agirretxe (Vela, m.56).

Golak: 1-0, m.6: Higuaín. 2-0, m.31: C. Ronaldo. 3-0, m.39: Benzema; 3-1, m.41: Xabi Prieto; 4-1, m.49: Benzema; 5-1, m.56: C. Ronaldo.

Epailea: Javier Turienzo Alvarez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario