2012/04/02

Realak garaipen garrantzitsua lortu du Rayoren aurka

Realak 4-0 irabazi du Rayoren aurka Anoetan jokatutako 31. jardunaldiko partidan. Agirretxe, Zurutuza, Griezmann eta Vela izan dira goleatzaile txuri-urdinak.

Lehen minutuetan ezusteko eman nahi izan dute Sandovalen mutilek, baina Diego Costak aukera ederra huts egin du Bravoren aurrean. Bi minutu geroago, bostgarren minutuan, Agirretxek 1-0ekoa egin du. Realak eskuin hegalean egindako jokaldi baten ondorioz, aurrelariak ederki gainditu du Joel atezaina.

Rayo kontraerasoen bidez min egiten saiatu da, baina ez du aukera argirik izan. Agirretxe bigarren gola egiteko zorian egon da 22. minutuan, baina Joel atezainak baloia bikain gelditu du. Montaneirren taldeak arazoak izan ditu defentsan madrildarren joko erasokorra gelditzeko, baina 30. minutuan Zurutuzak 2-0ekoa ezarri du markagailuan. Gauzak horrela, txuri-urdinek arazorik gabe agindu dure atsenaldia iritsi arte.


Bigarren zatia hasi eta aurreneko minutuetan Realak erabakita utzi du norgehiagoka. Griezmannek 50. minutuan 3-0eko egin du eta Carlos Velak, jaurtiketa gogor bati esker, egin du 52. minutuan 4-0ekoa. Markagailu horrekin neurketak intentsitatea galdu du, Rayok jabetza eskuratu du, baina txuri-urdinek ondo bete dituzte defentsa lanak.

Partidako albiste txarra Iñigo Martinezen lesioarekin etorri da. Realeko defentsak belaunean min hartu du eta berdegunea utzi behar izan du lesioanatuta 67. minutuan. Azkenean, txuri-urdinek garaipen sendoa eskuratu dute Anoetan 4-0eko markagailuarekin.


Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo; Estrada, Iñigo Martinez (Ansotegi, 67. minutuan), Demidov, De la Bella; Elustondo, Illarra (Pardo, 79. minutuan), Zurutuza, Vela, Griezman; Agirretxe (Llorente, 76. minutuan).

Rayo: Joel; Diamanka, Tito, Casado, Arribas; Movilla (Trashorras, 60. minutuan); Armenteros, Michu (Tamudo, 65. minutuan), Javi Fuego; Lass ( Piti, 54. minutuan), Diego Costa.


Golak: 1-0, 6. minutuan: Agirretxe. 2-0, 30. minutuan: Zurutuza. 3-0, 50. minutuan: Griezmann. 4-0, 52. minutuan: Vela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario