2012/04/07

Samuel Sanchezek irabazi du Euskal Herriko Itzulia

Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak Oñatiko erlojupekoa lortu du gaur. Joaquim Rodriguez gaur arteko liderrari 21 segundo atera dizkio

Euskal Herriko Itzulia lehen aldiz irabazi du gaur txirrindulari asturiarrak. 2003an eta 2007an hirugarren geratu zen eta, 2009an bigarren. Aurten lehengoa geratu da Oñatin. Aurtengo Itzulian oso erregularra izan da bi etapa irabaziz eta bi aldiz bigarren geratuz. 

Samuel Sanchezek gaur lortu du bigarren etapa Oñatiko 19,8 kilometroko erlojupekoan (Oñati-Oñati, 6. etapa). Sei segundo atera dizkio bigarren izan den Bauke Mollemari, eta 21 Joaquim Rodriguezi, gaur arte liderra izan denari. 

Euskaltel-Euskadi taldeak bigarren Euskal Herriko Itzulia du gaurkoa. Lehena Iban Mayorekin irabazi zuen 2003an.
www.gara.net

No hay comentarios:

Publicar un comentario