Realak
berdindu (2-2) egin du Cornellá-El Prat zelaian Espanyolen aurka. Carlos Velak
bi gol egin ditu 12 eta 14. minutuetan, baina txuri-urdinen bi opariren ostean
neurketa berdindu du Bartzelonako taldeak.
Realak
puntu bat eskutatu du Espanyolen aurka 2-2 berdindu ondoren. Berdinketak ez du
guztiz zapore gozoa izan, donostiarrak 0-2 irabazten hasi ondoren.
Partida
erritmo biziarekin hasi da, bi taldeak erasokor zelairatu baitira. Lehengo gola
12. minutuan egon du Carlos Velak area kanpotik jaurtiketa indartsu baten
bitartez. Txuri-urdinen poza hiru minutu geroago gehaigo handitu da, Carlos
Velak beste gol bat sartu ondoren. Mexikarra bakarrik geratu da Casilla
atezainaren aurrean eta buruz gain baloia sare barrura bidalita 0-2koa jarri du
markagailuan.
Konfiantza
eman die Montanierren mutilei markagailuan aurretik joateak eta Espanyolek ez
die aparteko arazorik sortu lehen zatiaren azken hamar minutuetara arte.
Orduan, perikoek gol aukera argiak izan dituzte eta atsedenaldia iritsi orduko
1-2koa iritsi da markagailura. Area kanpoko jaurtiketa batek Ansotegirengan eta
Demidovengan jo du eta sare barrura joan da baloia. Atsedenaldia 1-2ko
markagailuarekin iritsi da.
Bigarren
zatia hasi eta bi minutura Bartzelonako taldeak partida berdindu du. Weissek
jaurtiketa ona atera eta Bravo gainditu du 2-2koa jarriz. Gol horri esker
Espanyolek jokoak gora egin du eta gol aukera ugari izan ditu. Bravok era
guztietako geldialdi onak egin ditu eta horri esker, Realak ez ditu gol gehiago
jaso.
Txuri-urdinek
ere izan dute hiru puntuekin gelditzeko aukeraren bat edo beste, argiena Xabi
Prietorena izan da. Donostiarra bakarrik geratu da Casilla atezainarekin, baina
bere jaurtiketa langa gainetik kanpora joan da. Gauzak horrela, 2-2ko
emaitzarekin bukatu da norgehiagoka Cornellá-El Prat futbol zelaian.
Fitxa
teknikoa:
Espanyol: Kiko
Casilla; Víctor Sanchez (Cristian Gómez, min.72), Raul Rodriguez, Hector
Moreno, Dídac; Baena (Weiss, min., Romaric; Sergio Garcia, Verdu, Coutinho eta
Uche (Javi Lopez, min.56).
Reala: Bravo;
Estrada, Ansotegi, Demidov (Cadamuro, min.76), De la Bella; Elustondo,
Aranburu; Xabi Prieto, Zurutuza (Pardo, min.67), Griezmann eta Carlos Vela
(Agirretxe, min.70).
Golak: 0-1, min.12: Carlos Vela; 0-2, min.14: Carlos Vela; 1-2, min.44: Demidov (bere atean); 2-2, min.47: Uche.
No hay comentarios:
Publicar un comentario