2012/04/10

Salbazioa ziurtatzeko hiru puntuen bila


Gaur arratsaldeko 20:00etan jokatuko da Reala eta Betisen arteko norgehiagoka Anoetan. Claudio Bravok bi txartel hori ikusi zituen Espanyolen aurkako partidan eta gaur Lehiaketa Batzordeak erabakiko duenaren zain dago.


Realak eta Betisek Anoetan jokatuko dute astearte honetan, arratsaldeko 20:00etan. Bi taldeen helburua berdintsua da, garaipena lortu eta salbazioa lortzeko aurrerapausu bat ematea.

Claudio Bravo da partida honetako zalantza nagusia, larunbaten bi txartel hori ikusi baitzituen Espanyolen aurkako partidan. Gaur erabakiko du Lehiaketa Batzordeak txiletarrak Betisen aurka joka dezakeen edo ez. Hori dela eta Montanierrek hiru atezainak sartu ditu deialdian. Atezainak ezin badu jokatu Zubikarai izango da titularra Realeko atean. Aurtengo denboraldian ondarroako atezainak Errege Kopan bakarrik jokatu du.


www.betisweb.com
Montanierren tadeak defentsan Iñigo Martinezen eta Demidoven bajak izango ditu biak min hartuta daudelako. Ruben Pardo erdilaria ere gaixorik dagoelako ez da deialdian sartu. Jokatzeko prest dagoena eta deialdian sartu dena Mikel Gonzalez atzelaria da. Entrenatzaile frantziarrak gaur bertan deialditik jokalari batzuk kendu behar izango ditu.


Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Ramirez, Dani Estrada, Carlos Martinez, Ansotegi, Mikel, Cadamuro, De la Bella; Xabi Prieto, Aranburu, Zurutuza, Elustondo, Illarramendi, Griezmann, Agirretxe,Vela, Llorente, Ifran

Betis: Fabricio, Casto, Nacho, Chica, Juanma, Dorado, Amaya, Paulao, Beñat, Iriney, Cañas, Matilla, Salva Sevilla, Jefferson Montero, Pereira, Roque Santa Cruz, Jorge Molina, Ruben Castro.

Epailea: Mateu Lahoz

No hay comentarios:

Publicar un comentario