2012/04/22

Berdinketa Anoetan Vila-realen aurka

Realak eta Vila-Realek 1-1 berdindu dute Anoetan jokatutako partidan. Lotinaren taldearen gola Marcos Sennak egin du, baina Carlos Velak berdintzea lortu du, denboraldi honetako bere hamaikagarren gola sartuz.

Montanierren taldeak puntu bateko aurrerapausua eman dute Anoetan salbazioa lortzeko, Vila-realen aurka 1-1 berdindu ondoren. Sennak markagailuan aurretik jarri du talde horia lehenengo zatiko 42. minutuan, baina Carlos Velak 85 minutuan berdinketaren gola sartu du.

Vila-real indartsuago irten da neurketako lehenengo zatian, baina Lotinaren taldeak ezin izan du Realaren defentsa gainditu. Txuri-urdinek lehengo minutuetan kontraerasoa bilatu arren, ez dute arriskurik sortu.  
Norgehiagokako lehenengo aukera argia talde horiak izan du 32. minutuan, baina Henan Perezen jaurtiketa zuzenean kanpora joan da. Txuri-urdinek berehala eman dute erantzuna Xabi Prietoren jaurtiketa gogor batekin, baina zutoinarekin egin du topo baloiak. Lehen zatiaren amaieran bi taldeek aukerak sortu dituzte. De Guzmanek urruneko saiakera egin du 37. minutuan, baina jaurtiketa gora joan da. 


Vila-Realek lehenengo zatiaren 42. minutuan eskuratu du 0-1ekoa. Marcos Sennak area ertzetik jaurtiketa egin eta sare barrura joan da baloia. Gauzak horrela, atsedenaldira talde horia markagailuan aurretik joan da.


Bigarren zatian bi taldeek intentsitate handiagoa erakutsi dute berdegunean eta gol aukera argiak izan dira bi ateetan. Diego Lopezek Imanol Agirretxeren errematea ederki desbideratu du 48. minutuan eta Claudio Bravok Marco Rubenen saiakera ate azpitik atera du 54. minutuan. Atezain txiletarrak beste gelditu erabakigarri bat egin du 60. minutuan, Caniren jaurtiketa sarera joan ez zedin.

Realaren erantzuna Xabi Prietok eman du berriro, baina txuri-urdinaren jaurtiketa langa gainetik kanpora joan da. Montaneirren mutilak berdinketaren bila joan dira erasoan eta Carlos Velak 1-1ekoa jartzea lortu du 85. minutuan. Aurrelari mexikarrak txilenaz egin du berdinketaren gola eta epaileak 1-1eko markagailuarekin adierazi du partidaren amaiera.

Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo; Dani Estrada, Ansotegi, Demidov, De la Bella; Elustondo, Aranburu (Pardo, 65. minutuan), Xabi Prieto, Zurutuza (Griezmann, 57. minutuan), Vela, Agirretxe (Llorente, 78. minutuan).


Vila-real: Diego Lopez; Musacchio, Mario, Zapata, Catala; Marcos Senna, Hernan Perez (Angel, 80. minutuan), Borja Valero (Marchena, 90. minutuan), Bruno; De Guzman (Cani, min. 60), Marco Ruben.


Golak: 0-1, 42. minutuan: Marcos Senna. 1-1, 86. minutuan: Vela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario