1937ko apirilaren 26an, arratsaldeko lau t'erdietan Gernikako Santa Maria eleizako kanpaiak jo eta jo hasi ziren. Gaur betetzen dira 75 urte Alemaniako Kondor Legioak Urdaibaiko herri hau bere menpe hartu zuenetik. Aurretik berdina egin zuten beste herri batzuekin; atzo 75 urte bete ziren Eibar bonbardeatu zutenetik eta aurretik Durango, Otxandio eta beste batzuk.
Beste bonbardaketekin alderatuz, Gernikak balio sinbolikoa hartu zuen tragediaren handitasunagatik, Picassoren koadroagatik eta George Steer-en kronikagaitik, besteak beste. George Steer-eri atzo egin zioten omenaldia Gernikan kronika horregatik.
www.eitb.com |
Guzti horregatik zibilen aurkako erasoen ikur bilakatu zen Gernika, faxismoaren aurkakoa. Hala ere, bonbardaketa gertatu eta gutxira faxistak herrian sartu eta erasoaren tamaina gutxitu zuten. Garaiko armadaburuen iritziz arrakastatsua izan zen bonbardaketa; heltzear zegoen Bigarren Mundu Gerrako probalekua izan zen Gernika.
Joan den astean hasi ziren 1937ko bonbardaketa gogora ekartzeko ekimenak; baina unerik hunkigarriena gaur izango da, 15:45etan. Sirena eta kanpai hotsak entzungo dira berrito Gernikak, 75 urte ondoren, eta Gernikako Batzordeak eta Udalak herritarrei kalera atera eta lau minutuko isilunea gordetzeko eskatuko diete.
No hay comentarios:
Publicar un comentario