2012/04/10

Betisen aurka berdinketa Anoetan

Anoetan 1-1 amaitu da Reala eta Betisen arteko neurketa. Lehenengo zatian Agirretxek penalti bat huts egin du. bigarren zatiaren hasieran Velaren gol bati esker aurretik jarri dira txuri-urdinak, baina Betisek erreakzionatu eta berdintzea lortu du. 

Ruben Castrok sartutako golaren erruz Realak ezin izan ditu hiru puntuak eskuratu. Txuri-urdinek penalti bat huts egin dite, eta horrek donostirarren neurketa baldintzatu du. Berdinketaren ondorioz Montanierren taldeak ezin izan du oraindik salbazioa ziurtatu.

Norgehiagokako lehen minutuetan Betisek izan du baloiaren jabetza, bainak ez du gol aukerarik izan eta txuri-urdinak pixkanaka esnatu egin dira. Horrela, Reala partidaren kontrolarekin egin da; hala ere, Betisek aukera ona izan du kontraeraso batean, baina Zubikaraik ederki gelditu du Ruben Castroren jaurtiketa. 


Realak ere aukera bikaina izan du, baina Agirretxek ez du Carlos Velaren aldaratzea aprobetxatu. Hurrengo kornerrea epaileak penaltia adierazi du, Cañasek baloia euskuarekin ukitu duelako area barruan. Agirretxek penaltia huts egin, txuri-urdinen aukerarik argiena.

Bigarren zatia parekatuagoa izan da, Betis atzeraxeago irten da eta Reala hobeto zelairatu da, baina txuri-urdinak ez dira errematean oso ondo aritu. Carlos Velak 55. minutuan partidako lehengo gola egin du Realarentzat. Denboraldiko hamargarren gola sartu du aurrelari mexikarrak.

Reala ondoen ari zen momentuan Ruben Castrok berdinketa jarri du markagailuan 69. minutuan. Montero baloia area batetik bestera eraman du eta aurrelari andaluziarrari pase ona sartu dio. Castrok ez du parkatu eta baloia sarera bidali du. Azkenengo minutuetan, aukeraren bat izan dute bi taldeek, baina 1-1eko markagailaurekin adierazi du epaileak partidaren amaiera.


Fitxa teknikoa:
Reala: Zubikarai; Estrada, Mikel Gonzalez, Ansotegi, De la Bella; Elustondo, Illarramendi (Aranburu, 76. minutua), Zurutuza, Griezmann, Vela; Agirretxe (Xabi Prieto, 71. minutua).

Betis: Fabricio; Amaya, Paulao, Chica, Nacho; Salva Sevilla (Pereira, 57. minutua), Iriney, Jefferson Montero (Matilla, 81. minutua), Cañas (Beñat, 57. minutua) Ruben Castro; Roque.

Golak: 1-0, 55. minutua: Carlos Vela. 1-1, 70. minutua: Ruben Castro.

No hay comentarios:

Publicar un comentario