2012/03/20

"Ahula" esateko erraztasuna

Joan den igandean, igandero lez, "El conquistador del fin del mundo" ETB2ko programa ikusten ari nintzen telebistan. Hiru talde daude bertan, bakoitza kapitain batekin. Taldeak neska eta mutilek osatzen dituzte, baina nabarmena da gero eta neska gutxiago geratzen direla. 
Partehartzaileak etxea bidaltzeko prozedurari dagokionez,  hiru taldeek inmunitate proba bat egiten dute eta garailea kanpamentu aberatsera doa, bigarrena kanpamentu pobrera eta galtzailea oso pobrera. Talde irabazleak, bigarren taldeko norbaiten izena emango du zuzenean duelura bidaltzeko eta talde galtzaileak bilera bat egingo du beste bi posible duelista atera daitezen. Lehengoa taldeko kapitainak aukeratuko du zuzenean eta bigarrena taldekideen nominazio gehien jasotzen dietuena izango da. Dueloa bigarren taldekoak eta talde galtzailetik honek aukeratzen duenak gauzatuko dute.
Hor dago koska, nor aukeratu duelora joateko? Talde irabazleak indartsu bat bidaliko du, salbuespenak salbuespen, paretik kentzeko aukera aprobetxatuz. Indartsu hori, normalean, gizona izango da, nola ez. Indar fisikoa jartzen dute guztiaren gainetik, eta ez dira konturatzen (edo ez dute nahi) egin diren zortzi edizioetan zehar, indar fisikoaz harago doazen dueluak egin direla. Baina okerrena talde galtzaileen biltzarretan gertatzen da. Gizonak "ahul" hitza erabiltzen dute emakume bat nominatzeko aitzaki moduan, eta neskak onartu egiten dute, gizonek erabakitzen dute nor den indartsua eta nor ahula. Lehen eguneko inmunitate proba emakume batek irabazi zuen, baina hori berehala ahazten da, inor ez da horretaz gogoratzen, eta emakumea eta ahula sinonimotzat jotzen dira. Noiz jarriko dute muga? Bertara joan eta emakume bakotzari zaplasteko bat emateko gogoa ematen du. Euskal Herrira iristean kexatzen dira denak, han hori saiehsteko gauza handirik egin gabe. Igandero kontu bera...

No hay comentarios:

Publicar un comentario