2012/03/21

Levanteren aurka garaipena lortzeko beharra du Realak

Gaur 20:00etan Reala eta Levanteren arteko norgehiagoka jokatuko da Anoetan. Realak beheko postuetra hurbildu nahi ez badu, hiru puntuak lortzera behartuta dago. Griezmannek partida bateko zigorra beteko du eta Montaneirrek aldaketak egin beharko ditu hamaikakoan.

Antoine Griezmann gabe jokatuko du gaur Realak Levanteren aurkako partida. Txuri-urdinek Anoetan indartsu jarraitu beharko dute taulan aurrerapausua emateko. Montaneirren mutilek etxean jokatutako azken lau partidak irabazi dituzte, eta etxetik kanpo joko ona erakutsi dute nahiz eta porrotak jaso.

www.zimbio.com
Imanol Agirretxe hasierako hamaikakoan sartzea da litekeena. Aurrelariak Zaragozaren aurkako partidan bi gol sartu zituen, baina Getaferen aurka atseden hartu zuen. Erdialdeari dagokionez, Markel Bergara minduta dago eta Aranburuk har dezake bere tokia. Mikel González ere hamaikakora itzul daiteke zigorra bete ondoren.

Levante sailkapeneko laugarren postuari eustsi nahian etorriko da Anoetara. Valentziako taldeak azken lau partidetan, hiru garaipen lortu ditu, beraz, aurkari gogorra izango da Montaneirren mutilentzat.
www.zimbio.com
Deialdiak:
Reala: Bravo, Ramírez, Estrada, Demidov, Mikel, Iñigo Martínez, Cadamuro, De la Bella, Xabi Prieto, Pardo, Aranburu, Zurutuza, Elustondo, Illarramendi, Agirretxe, Vela, Llorente, Ifrán.

Levante: Munúa, Keylor Navas, Navarro, Juanfran, Del Horno, Javi Venta, Ballesteros, Pedro López, Cabral, Farinós, Barkero, Iborra, Botelho, Xavi Torres, El Zhar, Koné, Rubén, Ghezzal.

Epailea: Álvarez Izquierdo

No hay comentarios:

Publicar un comentario