2012/03/04

Susaetaren golek derbi polemikoa erabaki dute

Eibarko jokalaria protagonista izan da partidako bi golak sartu ondoren. Realaren gol batek gauzak aldatu zitzakeen, baina ez da markagailura igo.

Athleticek 2-0 irabazi du San Mamesen Realaren aurka. Markel Susaetak derbi polemikoa erabaki du norgehiagokako bi golak sartuta. Bielsaren mutilek Txapeldunen Ligako postuetan egingo dute lo garaipen honen ondoren, txuri-urdinak, aldiz, Europako postuetatik urrundu dira.

Lehen zatian nabari izan da tentsioa eta ez da gol aukera argirik egon. Hala ere, zuri-gorriek aukera urrietako bat aprobetxatu eta lehengoa egin dute. Area ertzean jokaldi ona egin du Athleticek eta Susaeta lehen zutoinean Iraolaren erdiraketa zehatza sareetara bidali du.

www.eitb.com
Golaren ondoren Reala erreakzionatzen saiatu da, baina ez dute arrisku handirik sortu. Griezmannen jaurtiketa bat arazo gabe gelditu du Iraizozek. Zuri-gorriek beste bi aukera izan dituzte, baina lehengoa langara bidali du Susaeta falta bat atera eta gero ederki saiestu ditu Bravok bilbotarren hiru erremate saiakerak.
Bigarren zatian Reala indartsua atera da eta sakatu egin du. Lehen minutu horietan izan da partidako jokaldi polemikoena. Athleticen area barruan, jokaldi nahasi batean, baloiak marra zeharkatu du bai epaileek ez dute golik eman.

Jokaldi horren ondoren Montanierren mutilek sakatzen jarraitu dute eta Athleticek baino arrisku handiagoa sortu du Realak, baina ez dituzte aukerak aprobetxatu. Horrela Susaetak 2-0ekoa jarri du falta bat ederki jaurti ondoren. Jokaldi horren aurretik Realak Xabi Prietoren gaineko falta bat eskatu du. Eibartarraren golak partida erabakita utzi du.
Fitxa teknikoa:
Athletic: Iraizoz; Iraola, San Jose, Amorebieta, Aurtenetxe; Javi Martinez, Herrera (Iñigo Perez, 71. minutua), De Marcos; Susaeta, Llorente (Toquero, 60. minutua) eta Muniain (Ekiza, 85. minutua).
Real Sociedad: Bravo; Estrada, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, Cadamuro; Markel Bergara, Zurutuza, Aranburu (Agirretxe, 67. minutua), Xabi Prieto, Giezmann; eta Carlos Vela (Llorente, 77. minutua).
Golak: 1-0, 24. minutua, Susaeta. 2-0, 80. minutua, Susaeta.
Epailea: Mateu Lahoz

No hay comentarios:

Publicar un comentario