Getafe eta Realaren arteko partida berdindua izan da, Madrilgo taldea hiru puntuekin geratu da Iñigo Martinezek bere atean sartutako gol baten ondorioz. Bravok ez du asmatu baloia aldentzerakoan.
Realak 1-0 galdu du Getaferen aurka Alfoso Pérez Coliseumean jokatutako partidan. Norgehiagoka berdindua izan da, baina txuri-urdinek egindako akats batengatik hiru puntuak Madrilen geratu dira.
Partidaren erritmoa motela izan da eta bi taldeek zailtasunak izan dituzte gol aukerak sortzeko. Hala ere, partidako lehen aukera Realarentzat izan da, Velak gol aukera argia huts egin du. Baloia iritsi zaio Moyaren aldentze baten ondoren eta atean inor ez zegoela, mexikarraren jaurtiketa kanpora joan da. Getafek jarraian erantzun du, baina Mikuren errematea langa joz kanpora joan da. Lehen zatiaren amaieran ere gol aukera bana izan dute. Zurutuzak ez du gol aukera argia aprobetxatu Moya atezainaren aurrean. Minutu gutxi geroago, Miku bakarrik geratu zen Bravoren aurrean, baina jaurtiketa gora bidali du. Lehenengo zatia golik gabe bukatu da.
Bigarren zatian are gol aukera gutxiago egon dira. Getafe hobeto irten da berdegunera atsedenaldia eta gero eta ez dio Montaneirren taldeari erraztasunik eman. Alexisek bi gol aukera izan ditu. Bata buruz langa gaientik bidali du eta bestean kale egin zuen Pedro Leonen pase dotore bat hartuta.
Joan etorriko neurketa etorri da gero. Inor ez da baloiaren jabe izan eta norgehiagoka erotu da. Joan etorri horretan Madrilgo taldeak izan du zorte handiagoa eta 82. minutuan gola lortu du. Bravok huts egin du erdiraketa bat aldentzean, baloiak Iñigo Martinez bizkarrean jo eta sare barrura sartu da. Azken minutuetan txuri-urdinak, gogor saiatu arren, ez dira berdinketaren gola sartzeko gai izan eta garaipena etxean geratu da.
Fitxa teknikoa:
Getafe: Moya, Valera, Rafa (Miguel Torres, m.43), Alexis, Mane Michel, Lacen, Pedro León (Casquero, m.85), Barrada, Diego Castro eta Miku (Güiza, m.67).
Reala: Bravo, Estrada, Demidov, Iñigo Martinez, Cadamuro, Markel Bergara (Elustondo, m.15), Illarramendi, Zurutuza (Agirretxe, m.82), Xabi Prieto, Vela (Ifran, m.72) eta Griezmann
Reala: Bravo, Estrada, Demidov, Iñigo Martinez, Cadamuro, Markel Bergara (Elustondo, m.15), Illarramendi, Zurutuza (Agirretxe, m.82), Xabi Prieto, Vela (Ifran, m.72) eta Griezmann
Gola: 1-0, m.82: Iñigo Martinez, bere atean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario