Realak
1-3 galdu du Anoetan Levanteren aurka. Montaneirren mutilek bostgarren minutuan
gola sartuta aurrea hartu dute markagailuan. Minutu batzuk geroago epaileak
adierazitako penalti zalantzagarriak, norgehiagokaren norabidea aldatu du.
Bigarren zatian epaileak Elustondo kanpora bota du.
Realak
2012ko lehen porrota jaso du gaur Anoetan Levanteren kontra 1-3 galdu ondoren.
Aurkari sendo eta praktikoa izan dute txuri-urdinek; Valentziako taldeak lau
aldiz jaurti du atera eta hiru gol sartu ditu. Levantek Donostian garaipena
lortu ondoren Txapeldunen Ligako postuetan jarraitzen du.
Neurketa
erritmoarekin hasi da eta Realak bostgarren minutuan aurrea hartu du
markagailuan. Xabi Prietok kontraerasoko jokaldia zuzendu du eta Velari pase
bikaina eman dio. Aurrelariak ez du barkatu eta denboraldiko bere seigarren
gola sartu du.
Armailetan
gutxi iraun du pozak, izan ere, El Zharren barnekaldi bat Iñigo Martinezek
oztopatu du eta epaileak penalti zalantzagarria adierazi du hamargarren
minutuan. Barkerok, hamaika metrotatik, berdinketa jarri du markagailuan.
www.eitb.com |
Atsedenaldia
iristear zenean, 44. minutuan, Konek baloi luze bat aprobetxatu du talde
Valentziarra aurretik jartzeko. Atzelari txuri-urdinak atzean utzi ditu eta
baloia gurutzatu du Bravoren aurrean.
Bigarren
zarian norgehiagoka gehiago okertu da Realarentzat eta epaileak Elustondori
bigarren txartel hori atera dio. Honen ondoren, txuri-urdinen aukera bakarra
kemenari eustea izan da.
Gauzak
horrela, Diego Ifranek berdinketa bere oinetan izan du, baina Munuaren aurrean
barkatu egin du. Aukerak ihes egin dio Montaneirren taldeari eta neurketa
erabakita utzi duen gola luzapenean jaso du. Levanterek kontraerasoan harrapatu
ditu txuri-urdinak eta Torresek hirugarrena sartu du. Epaileak 3-1eko markagailuarekin adierazi du partidaren bukaera.
www.eitb.com |
Reala: Bravo; Estrada (Diego Ifran, 73. minutua), Martinez, Mikel Gonzalez, De la Bella; Elustondo, Aranburu, Zurutuza (Ruben Pardo, 70. minutua), Xabi Prieto, Vela; Agirretxe (Llorente).
Levante: Munua; Juanfran, Ballesteros, David Navarro, Botelho (Ruben, 69. minutua), Pedro Lopez; Iborra, El Zhar (Torres, 80. minutua), Farinos, Barkero; Kone (Ghezzal, 62. minutua).
Golak: 1-0, 6. minutua: Vela. 1-1, 10. minutua: Barkero penaltiz. 1-2, 44. minutua: Kone. 1-3, 90. minutua: Torres.
No hay comentarios:
Publicar un comentario