Atzo gauean, partidua ikusteaz gain (Bartzelona 7-1 Bayer Leverkusen), Twitterren murgilduta eman nituen partiduak iraun zituen 90 minutuak. Rooney, Falcao, Rivaldo, Maresca... bezalako futbol jokalari handiak argentinaren aurrean belaunikatu ziren, bere lana goraipatuz. Nola litekete 90 minututan bost gol sartzea? Ez da egunero ikusten dugun gauza. Berriz ere historia egin du Messik eta lehenengoa izan da Txapeldunen Ligan, partidu bakarrean, bost gol sartzen. Oraingoz urrezko baloi gehien lortu dituena da (hiru), eta atzoko erakustaldiaren ondoren, laugarrena ere berarentzat joango dela ziur nago.
Guzti honetatik onena 24 urte dituela da eta oraindik bere joko eta dohainekin urte luzez gozatuko dugu. Edo hori espero dut behintzat.
Zorte onekoak gara jokalari honen belaunaldi berean bizitzeagatik!
No hay comentarios:
Publicar un comentario