2012/03/21

Bizitzaren galderak

Urteak pasa ahala konturatzen gara denbora gero eta arinago doala. Erabakiak hartzeko dugun denbora tartea murriztuz doa. Aurretik izan dugu erabaki horiek hartzeko unea; baina esaera zaharrak dioenari jarraituz, ez dugu gaur egingo bihar egin dezakeguna. 
Nor izan nahi dut? Zer izan nahi dut? Horiek dira bizitzan zehar erantzun beharreko galdera garrantzitsuenetariko batzuk. Umetatik hasten gara galdera horien erantzun posibleetan pentsatzen; are gehiago, esango nuke umeetan argiago ditugula erantzunak heldutan baino. Garrantzitsua da ahalik eta azkarren jakitea galderak erantzuten, ez dakigu noiz izango den horretarako izango dugun azken eguna. Haizeak nondik jotzen duen jakin gabe heriotza hurbiltzen ikusteak ez du samurra izan behar.

Galdera guztiak dira errazak, erantzunak dira zailak...

No hay comentarios:

Publicar un comentario