Carlos Vela (2), Mikel Gonzalez eta 'Chory' Castro izan dira goleatzaileak
Realak Rayo Vallecano mendean hartu du Anoetan (4-0). Txuri-urdinak indartsu zelairatu dira eta hala jarraitu dute neurketa osoan zehar. Ruben Pardo eta Illarramendik erakustaldia eman dute zelai erdian. Lehen bi golak Carlos Velak egin ditu, ondoren Mikel eta 'Chory' Castro festara batu dira.
Partidua hasi bezain laster Ifran Cobeñoren aurrean bakarrik geratu eta atezaina gainditu du, baina epaileak baloia eskuarekin eraman duelakoan gola baliorik gabe utzi du txarter horia erakutsiz. Realak ez du amorerik eman eta sakatzen jarraitu du eta Bravok ez du lan handirik izan.
Horrela, 31. minutuan, Realaren lehen gola iritsi da. Carlos Velak area barruan baloi solte bat aprobetxatu eta 1-0ekoa jarri du markagailuan. Lehengo gola sartu eta jarraian mexikarrak Ruben Pardoren pase bikain bat jaso du eta bigarrena egin du jaurtiketa eder baten bidez.
Bigarren zatian Rayo indartsuago irten dela zirudien, baina 60. minutuan Mikel Gonzalezek kontraeraso azkar batean 3-0ekoa egin du. Handik gutxira, 76. minutuan, Ruben Pardok beste pase bikain bat eman eta 'Chory' Castrok abagunea ondo aprobetxatu du 4-0ekoa egiteko. Horrela, hiru puntuak Donostian geratu dira, Anoetako armailetara poza itzuliz.
Fitxa teknikoa:
Rayo: Cobeño; Tito, Labaka, Gálvez, Casado (Delibasic, 46. minutua); Javi Fuego, Trashorras; José Carlos, Piti, Chori Domínguez (Lass, 65. minutua) y Leo Baptistao (Damian, 83. minutua).
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Ruben Pardo (Zurutuza, 78. minutua), Illarramendi, Xabi Prieto, Vela; Castro (Agirretxe, 81. minutua) eta Ifran (Markel, 73. minutua).
Golak: 0-1, 31. minutua: Vela. 0-2, 32. minutua: Vela. 0-3, 60. minutua: Mikel. 0-4, 76. minutua: 'Chory' Castro.
No hay comentarios:
Publicar un comentario