Txuri-urdinek amaiera eman nahi diote Anoetako bolada txarrari
Montanierren mutilek ezin izan dituzte etxean jokatutako azken bi partidak irabazi, Atletico de Madrilen (0-1) eta Espanyolen (0-1) aurka. Aukera ona du Realak bolada txarrari amaiera emateko gaueko 21:30etan jokatuko duen Rayoren aurkako neurketan. Talde madrildarrak hogei urte daramatza txuri-urdinen etxean irabazi gabe.
Jokalari garrantzitsuak bueltatu dira donostiarren zerrendara: Bravo, Zurutuza eta Griezmann. Carlos Vela eta Markel ere jokatzeko moduan aurkitzen dira. Montanierrek Jose Angel eta Javi Ros zerrendatik kanpo utzi ditu erabaki teknikoagatik.

Deialdiak:
Reala: Bravo,
Zubikarai, Dani Estrada, Carlos Martínez, Ansotegi, Mikel, Iñigo, De la
Bella, Markel, Rubén Pardo, Illarramendi, Zurutuza, Xabi
Prieto, Agirretxe, Vela, Ifrán, Griezmann eta 'Chory' Castro
Rayo: Cobeño, Labaka, Piti, Gálvez, Delibasic, Tito, J.Fuego, Chori Domínguez, Adrián, Lass, Casado, Trashorras, Leo, Franco Vázquez, Amat, José Carlos, Rubén, Arana
Epailea: Mateu Lahoz
No hay comentarios:
Publicar un comentario