2012/11/04

Oihana Bartrak irabazi du Zornotzako kanporaketa

Zelaieta zentroan jokatu da 2012ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bostgarren eta azken kanporaketa gaur arratsaldean. Oihana Bartra izan da nagusi 409 punturekin. Beraz, Oihana Bartra da zuzenean finalaurrekoetara sailkatu den azken bertsolaria.

Azken kanporaketa izanik, jada ezagutzen dira nortzuk diren finalaurrekoetara sailkatu diren bertsolariak. 2010. urtean finala jokatutako Eneko Abasolo 'Abarkas', Onintza Enbeita, Pello Ormazabal, Jone Uria, Beñat Ugartetxea, Miren Amuriza, Etxahun Lekue eta Arkaitz Estiballes. Zuzenean kanporaketatik sailkatutako Iratxe Ibarra, Ibon Ajuria, Fredi Paia, Igor Elortza eta, gaurko irabazlea, Oihana Bartra. Azkenik, puntuzioaren arabera, Gorka Ostolaza 'Potxis', Gorka Lazkano, Arrate Illaro, Joseba Artza 'Urta' eta Iñaki Iturriotz. 

Lehenengo finalaurrea hilaren 18an, domeka, jokatuko da Basauriko kiroldegian. Bertan Arkaitz Estiballes, Eneko Abasolo 'Abarkas', Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Gorka Lazkano eta Iñaki Iturriotzek kantatuko dute. 

Zornotzako puntuazioak:
Oihana Bartra 450

Julen Erezuma 386
Unai Ormaetxea 354
Aitor Arrutia 352
Josu Gotzon Landeta 310,5
Asier Legarreta 298,5

www.bizkaikotxapelketa.biz

No hay comentarios:

Publicar un comentario