2012/11/28

Reala Kopatik kanpo utzi du Kordobak (2-2)

Montanierren mutilek ez du lortu kanporaketari buelta ematea

Realak ez ditu Erregearen Kopako final-zortzirenak jokatuko Kordobaren aurka kanpoan geratu ondoren. Donostiarren 2-0 galdu zuten joanekoan eta Anoetan berdindu (2-2) ondoren Kopatik kanpo geratu dira. 
Kordoba indartsu zelairatu da Anoetan eta txuri-urdinen lana oztopatu dute. Hala ere, lehen aukera argian Realarenak izan dira, baina Saizar Kordobako atezaina fin aritu da. Aukera onenak Griemannek eta Agirretxek izan dituzte, baina Saizarrek ondo egin du bere lana. 
Antoine Griezmannek 1-0ekoa lortu du 20. minutuan. Ruben Pardoren pase bikain baten ondoren, frantziarrak ederki gainditu du atezaina. Hamar minutu geroago, Agirretxe bigarrena egiteko aukera aparta izan du, baina errematea kanpora joan da. Griezmannek beste aukera bat ere izan du, baina jaurtiketa langa gainetik kanpora joan da. Atsedenaldia heldu baino lehenagoko azken aukera argia 'Chory' Castrorena izan da, baina Saizarrek bikain desbideratu du baloia. 

Bigarren zatiko lehen minutuetan txuri-urdinak erasokor aritu dira, baina ez dute aukera argirik izan. Ruben Pardo urrunetik saiatu da 55.  minutuan, baina Kordobako atezainak baloia kornerrera bidali du.  Dubarbierrek Kordobarentzat lehena egiteko aukera aparta izan du, baina Zubikaraik bikain desbideratu du jaurtiketa.
65. minutuan Kordobak berdinketaren gola egin du; Kiko Olivasek hegaleko falta bat bikain errematatu eta 1-1ekoa jarri du. Donostiarrei kanporaketa are beltzago jarri zaie 71. minutuan Dubarbierrek 1-2koa egin duenean. 84. minutuan Agirretxek txuri-urdinen bigarren gola lortu du (2-2); hala ere, Reala Erregearen Kopatik kanpo geratu da. 


Fitxa teknikoa:
Reala: Zubikarai; Estrada, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, Jose Angel; Illarramendi (Ifran, 68. minutua), Ruben Pardo, Zurutuza (Xabi Prieto, 49. minutua); Griezmann (Vela, 77. minutua), Chory Castro eta Agirretxe.

Kordoba: Saizar; Fuentes, Gaspar, Fernandez, Kiko; Lopez Garay, Caballero (Alberto, 75. minutua); Dubarbier; Lopez Silva (Cristian, 68. minutua), Patiño (Vico, 80. minutua) eta Abel.
Golak: 1-0, 20. minutua: Griezmann. 1-1, 65. minutua: Kiko. 1-2, 72. minutua: Dubarbier. 2-2, 84. minutua: Agirretxe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario