2012/11/04

Beste huts bat Anoetan (0-1)

Neurketa amaitzeko hamar bat minutu falta zirenean heldu da Colottoren gola

Realak 0-1 galdu du Anoetan Espanyolen aurka. Norgehiagoka hamaitzeko hamabost minutu besterik falta ez zirenean iritsi da talde kataluinarraren gola. Anoetan zeuden zale txuri-urdinek Philippe Montanierren dimisioa eskatu dute. Emaitza honen ondorioz arazoak izango ditu Donostiako taldeak.

Lehen zatiaren hasieran nahiko orekatuta egon da partida, baina pixkanaka-pixkanaka Reala esnatu egin da eta lehen zatiko aukerarik onenak izan ditu. Sergio Garcial ate azpian txuri-urdinen burukada bat kornerrera bidali du. Jokaldi zalantzagarria izan da, Anoetak baloia eskuarekin ukitzeagatik penaltia eskatu du, baina epaileak kornerra adierazi du.


Carlos Vela fin aritu da lehen zatian eta bi aukera izan ditu, baina Cristian Alvarezek bi jaurtiketak aldaratu ditu. Atsedenaldia baino lehen Illarramendik areaz kanpoko jaurtiketa eder bat egin du, baina orduan ere bikain erantzun du Espaynoleko atezainak. Horrela, margakailua hutsean zela iritsi da atsedenaldia.

Donostiarran indartsu zelairatu dira bigarren zatia, Velak aukera argiak izan ditu eta Agirretxe ere saiatu da errematean, baina ez dute zorterik izan. Reala partidaren jabe zela ematen zuenean txuri-urdinek gola jaso dute. Colottok ederki aprobetxatu du area barruan solte zegoen baloi bat 78. minutuan, markagailuan aurretik jartzeko. Realak beste porrot bat jaso du eta ez daki irabaztea zer den Athletic-en kontrako derbitik.

Fitxa teknikoa:
Reala: Zubikarai; Carlos Martínez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarramendi, Estrada (Chory Castro, 66. minutua), Bergara (Ros, 75. minutua); Xabi Prieto (Ifran, 79. minutua), Vela eta Agirretxe.
Espanyol: Christian Alvarez; Raul Rodriguez, Colotto, Moreno, Víctor Alvarez; Raul Baena, Christian Gomez, Verdu, Wakaso (Christian Alfonso, 64. minutua); Sergio Garcia (Stuani, 63. minutua), Longo.
Golak: 0-1, 78. minutua: Colotto.

No hay comentarios:

Publicar un comentario