2012/11/10

Amets Arzallusek jantzi du Xilabako txapela

Hendaiarrak irabazi du Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa 784 punturekin. Bigarren, Odei barroso 461,5 punturekin.

Amets Arzallusek hirugarrenez irabazi du Iparraldeko Bertsolari Txapelketa. Hendaiarrak 784 puntu lortu ditu, buruz burukoa Odei Barrosorekin jokatu ondoren; honek, 461,5 puntu lortu ditu. Sustrai Colina (448,5), Maddi Sarasua (414), Eneritz Zabaleta (405,5) eta Xumai Murua (387,5) sailkatu dira ondoren.

www.xilaba.net


Bertsolariek finalean egin beharreko lana hau izan da: binaka, zortziko nagusian hiruna bertso; binaka, zortziko txikian hiruna bertso; banaka, bi punturi erantzuna zortziko txikian; binaka, hamarreko txikian hiruna bertso eta kartzelan, banaka, gaia emanda, hiruna bertso doinu eta neurri librean. 


Buruz burukoan, Arzallusek eta Barrosok egin beharreko lana hau izan da: binaka, sei puntuko motzean hiruna bertso; binaka, puntuka bakoitzak lau bertso osatu arte; kartzelan, banaka, gaia emanda hiruna bertso doinu eta neurri librean. 

Emile Larre euskaltzain , apaiz, idazle eta 'Herria' aldizkarizko ohezko zuzendaria izan da Amets Arzallusi txapela janzteaz arduratu dena. 2008an eta 2010ean ere Arzallusek jantzi zuen txapela. Odei Barroso, Maddi Sarasua eta Eneritz Zabaleta Bertsolari Txapelketa Nagusian kantatzeko sailkatu dira. Amets Arzallus eta Sustrai Colina, lehendik zeuden sailkatuta 2009an finala jokatu zutelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario