2012/11/30

Realak aurrera egin nahi du Ligan

Donostiarrek Kopako porrota ahaztu nahi dute Valentzian

Realak Kordobaren aurkako kanporaketa ahaztu eta Ligan zentratu nahi dute. Horretarako Mestallan hiru puntuak bilatuko dituzte bihar (18:00). Historikoki ez da zelaia erraza txuri-urdinentzat, baina zerbait positiboa ateratzeko ahalegina egingo dute. 

Markel eta Elustondok lesioantuta jarraitzen dute, beraz ez dira deialdian sartu. Asier Illarramendi ere zerrendatik at geratu da Rayoren aurka bostgarren txartel horia ikusi ondoren. Jose Angelek asteartean  ezker oinean jasotako kontusioarekin jarraitzen du; beraz, Philippe Montanierrek ez du deialdian sartu. De la Bella eta Fuchs sartu dira zerrendan. 

Deialdiak:
Valentzia: Guaita, Diego Alves, Barragán, Joao Pereira, Ricardo Costa, Víctor Ruiz, Cissokho, Albelda, Gago, Éver Banega, Parejo, Guardado, Bernat, Feghouli, Viera, Soldado, Jonas, Valdez eta Piatti.

Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Dani Estrada, Mikel, Iñigo, De la Bella, Javi Ros, Rubén Pardo, Zurutuza, Fuchs, Xabi Prieto, Vela, Agirretxe, Ifrán, 'Chory' Castro eta Griezmann

Epailea: Clos Gómez 

2012/11/28

Reala Kopatik kanpo utzi du Kordobak (2-2)

Montanierren mutilek ez du lortu kanporaketari buelta ematea

Realak ez ditu Erregearen Kopako final-zortzirenak jokatuko Kordobaren aurka kanpoan geratu ondoren. Donostiarren 2-0 galdu zuten joanekoan eta Anoetan berdindu (2-2) ondoren Kopatik kanpo geratu dira. 
Kordoba indartsu zelairatu da Anoetan eta txuri-urdinen lana oztopatu dute. Hala ere, lehen aukera argian Realarenak izan dira, baina Saizar Kordobako atezaina fin aritu da. Aukera onenak Griemannek eta Agirretxek izan dituzte, baina Saizarrek ondo egin du bere lana. 
Antoine Griezmannek 1-0ekoa lortu du 20. minutuan. Ruben Pardoren pase bikain baten ondoren, frantziarrak ederki gainditu du atezaina. Hamar minutu geroago, Agirretxe bigarrena egiteko aukera aparta izan du, baina errematea kanpora joan da. Griezmannek beste aukera bat ere izan du, baina jaurtiketa langa gainetik kanpora joan da. Atsedenaldia heldu baino lehenagoko azken aukera argia 'Chory' Castrorena izan da, baina Saizarrek bikain desbideratu du baloia. 

Bigarren zatiko lehen minutuetan txuri-urdinak erasokor aritu dira, baina ez dute aukera argirik izan. Ruben Pardo urrunetik saiatu da 55.  minutuan, baina Kordobako atezainak baloia kornerrera bidali du.  Dubarbierrek Kordobarentzat lehena egiteko aukera aparta izan du, baina Zubikaraik bikain desbideratu du jaurtiketa.
65. minutuan Kordobak berdinketaren gola egin du; Kiko Olivasek hegaleko falta bat bikain errematatu eta 1-1ekoa jarri du. Donostiarrei kanporaketa are beltzago jarri zaie 71. minutuan Dubarbierrek 1-2koa egin duenean. 84. minutuan Agirretxek txuri-urdinen bigarren gola lortu du (2-2); hala ere, Reala Erregearen Kopatik kanpo geratu da. 


Fitxa teknikoa:
Reala: Zubikarai; Estrada, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, Jose Angel; Illarramendi (Ifran, 68. minutua), Ruben Pardo, Zurutuza (Xabi Prieto, 49. minutua); Griezmann (Vela, 77. minutua), Chory Castro eta Agirretxe.

Kordoba: Saizar; Fuentes, Gaspar, Fernandez, Kiko; Lopez Garay, Caballero (Alberto, 75. minutua); Dubarbier; Lopez Silva (Cristian, 68. minutua), Patiño (Vico, 80. minutua) eta Abel.
Golak: 1-0, 20. minutua: Griezmann. 1-1, 65. minutua: Kiko. 1-2, 72. minutua: Dubarbier. 2-2, 84. minutua: Agirretxe.

2012/11/26

Realak markagailua iraultzeko beharra du

Txuri-urdinek Kordobaren aurkako kanporaketa irauli beharra dute Erregeraren kopan aurrera egiteko. Montanierren gizonek Kopako final-hamaseirenetako itzulerako neurketa jokatuko dute Anoetan astearte honetan (19:30).

Realak ilusioz jokatuko du Anoetan Kordobaren aurkako itzulerako partida. Joanekokoan taldea andaluziarrak bi golekoa aldea lortu zuen, beraz, txuri-urdinek buelta eman beharko diote kanporaketari. 

www.goal.com

Gaur arratsaldeko entrenamenduaren ondoren Philippe Montanierrek jakitera eman du Kopako partidarako deialdia. Joan den ostiralean Osasunaren aurkako zerrendatik aldaketa bakarra dago: Javi Ros sartu da eta De la Bella, berriz, kanpoan geratu da. Markelek min hartuta jarraitzen du, beraz, oraingoan ere ez da zerrendan sartu. 

Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Dani Estrada, Carlos Martínez, Ansotegi, Mikel, Iñigo, Jose Angel, Javi Ros, Rubén Pardo, Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto, Agirretxe, Vela, Ifrán, Griezmann eta 'Chory' Castro

Córdoba: 

Epailea: 

2012/11/25

Etxahun Lekuek lortu du finalerako bigarren txartela

Durangoko Landako Gunean jokatu da 2012ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa. Etxahun Lekue nagusitu da 563,5 punturekin eta finala jokatzeko txartela lortu du. Zuzenean sailkatutako Arkaitz Estiballesekin batera, momentuz puntuazioaren arabera finala jokatzeko sailkatuta dauden bost bertsolariak Igor Elortza, Fredi Paia, Jone Uria, Onintza Enbeita eta Oihana Bartra dira. 

Hirugarren finalaurrekoa hurrengo domekan, abenduak 2, jokatuko da Gernika-Lumoko Jai-alai frontoian. Beñat Ugartetxea, Ibon Ajuria, Iratxe Ibarra, Joseba Artza 'Urta', Miren Amuriza eta Peio Ormazabal arituko dira kantuan Maite Berriozabalen esanetara.


Durangoko puntuazioak:
Etxahun Lekue 563,5
Igor Elortza 561,5
Fredi Paia 561
Jone Uria 528
Arrate Illaro 489,5
Gorka Ostolaza 'Potxis' 483 

www.bizkaikotxapelketa.biz

2012/11/23

Golik gabeko derbia Anoetan (0-0)

Realak eta Osasunak hutsean berdindu dute neurketa bizi batean

Ez da golik egon Anoetan jokatutako Reala eta Osasunaren arteko derbian. Puntu bakarrarekin Montanierren mutilek ez dute Europan sartzea lortu, gorritxoek ere jaitsiera postuetan jarraitzen dute. 
Neurketa oso bizi hasi da, joko zuzenarekin bi taldeek gol aukerak izan dituzte. Hala ere, txuri-urdinek abagune hobeak izan dituzte. Donostiarrek ez dute asmatu eta partida erritmoa galduz joan da. Minutuak pasa ahala jokoa gogortu egin da, etenaldi asko eragimez. Velaso Carballo epaileak sei txartel atera ditu lehen zatiaren amaieran, hiru talde bakoitzari. 

Bigarren zatiaren hasieran ere Realak agindu du eta Ifranek gola egiteko aukera garbia izan du, baina baloia kanpora joan da. Azken minutuetan Osasuna txuri-urdinek zelaira urreratu da, baina Bravok ez du arazo handiegirik izan. Montanierrek mutilak epaileak partidaren amaiera adierazi arte borrokatu dute garaipenaren gola lortzeko, baina norgehiagoka golik gabe amaitu da. 
Fitxa teknikoa:
Reala: Claudio Bravo; Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Mikel, De la Bella; Illarramendi, Xabi Prieto (Chory Castro, 70. minutua), Zurutuza (Rubén Pardo, 73. minutua); Vela, Griezmann eta Diego Ifran (Agirretxe, 82. minutua).

Osasuna: Andres Fernandez; Damia, Arribas, Flaño, Nano; Oier, Raoul Loe, Cejudo, Armenteros (Timor, 85. minutua), Sisi; eta Kike Sola (Onwu, 62. minutua).

2012/11/22

Reala eta Osasunaren arteko derbia Anoetan

Txuri-urdinak, 16 punturekin, lasai jokatuko dute derbia

Ostiral honetan (21:30) jokatuko da Anoetan Osasuna eta Realren arteko derbia. Talde nafarrak puntuak behar ditu jeitsiera postuetatik ateratzeko. Realak, aldiz, dituen 16 puntuekin lasai hartuko du derbia. Rayoren aurkako garaipenak (4-0) lasaitasun handia ekarri die Montanierren mutilei eta orain gorantz begiratzeko aukera dute. 

Realak etxean jokatutako sei partidetatik lau irabazi dute. Beraz, Mendilibarren mutilek ez dute erraz izango hiru puntuak eskuratzea. Rayoren aurkako deialditik aldaketa bakarra dago txuri-urdinen zerrendan, Markelek atzoko entrenamenduan min hartu eta deialditik at geratu da. Jose Angel, berriz ere deialdian sartu da. 

www.eitb.com
Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Dani Estrada, Carlos Martínez, Ansotegi, Mikel, Iñigo, De la Bella, Jose Angel, Rubén Pardo, Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto, Agirretxe, Vela, Ifrán, Griezmann eta 'Chory' Castro

Osasuna: Andrés Fernández, Asier Riesgo, Arribas, Damiá, Lolo, Miguel Flaño, Nano, Oier, Cejudo, Annan, Armenteros, Lamah, Raoul Loe, Roberto Torres, Sisi, Timor, Onwu eta Sola.

Epailea: Velasco Carballo

2012/11/19

Realak Rayo jipoitu du Anoetan (4-0)

Carlos Vela (2), Mikel Gonzalez eta 'Chory' Castro izan dira goleatzaileak

Realak Rayo Vallecano mendean hartu du Anoetan (4-0). Txuri-urdinak indartsu zelairatu dira eta hala jarraitu dute neurketa osoan zehar. Ruben Pardo eta Illarramendik erakustaldia eman dute zelai erdian. Lehen bi golak Carlos Velak egin ditu, ondoren Mikel eta 'Chory' Castro festara batu dira. 

Partidua hasi bezain laster Ifran Cobeñoren aurrean bakarrik geratu eta atezaina gainditu du, baina epaileak baloia eskuarekin eraman duelakoan gola baliorik gabe utzi du txarter horia erakutsiz. Realak ez du amorerik eman eta sakatzen jarraitu du eta Bravok ez du lan handirik izan.

Horrela, 31. minutuan, Realaren lehen gola iritsi da. Carlos Velak area barruan baloi solte bat aprobetxatu eta 1-0ekoa jarri du markagailuan. Lehengo gola sartu eta jarraian mexikarrak Ruben Pardoren pase bikain bat jaso du eta bigarrena egin du jaurtiketa eder baten bidez. 
Bigarren zatian Rayo indartsuago irten dela zirudien, baina 60. minutuan Mikel Gonzalezek kontraeraso azkar batean 3-0ekoa egin du. Handik gutxira, 76. minutuan, Ruben Pardok beste pase bikain bat eman eta 'Chory' Castrok abagunea ondo aprobetxatu du 4-0ekoa egiteko. Horrela, hiru puntuak Donostian geratu dira, Anoetako armailetara poza itzuliz.

Fitxa teknikoa:
Rayo: Cobeño; Tito, Labaka, Gálvez, Casado (Delibasic, 46. minutua); Javi Fuego, Trashorras; José Carlos, Piti, Chori Domínguez (Lass, 65. minutua) y Leo Baptistao (Damian, 83. minutua).

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Ruben Pardo (Zurutuza, 78. minutua), Illarramendi, Xabi Prieto, Vela; Castro (Agirretxe, 81. minutua) eta Ifran (Markel, 73. minutua).
Golak: 0-1, 31. minutua: Vela. 0-2, 32. minutua: Vela. 0-3, 60. minutua: Mikel. 0-4, 76. minutua: 'Chory' Castro.

Realak egonkortasuna bilatuko du Rayoren aurka

Txuri-urdinek amaiera eman nahi diote Anoetako bolada txarrari

Montanierren mutilek ezin izan dituzte etxean jokatutako azken bi partidak irabazi, Atletico de Madrilen (0-1) eta Espanyolen (0-1) aurka. Aukera ona du Realak bolada txarrari amaiera emateko gaueko 21:30etan jokatuko duen Rayoren aurkako neurketan. Talde madrildarrak hogei urte daramatza txuri-urdinen etxean irabazi gabe. 

Jokalari garrantzitsuak bueltatu dira donostiarren zerrendara: Bravo, Zurutuza eta Griezmann.  Carlos Vela  eta Markel ere jokatzeko moduan aurkitzen dira. Montanierrek Jose Angel eta Javi Ros zerrendatik kanpo utzi ditu erabaki teknikoagatik. 

Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Dani Estrada, Carlos Martínez, Ansotegi, Mikel, Iñigo, De la Bella, Markel, Rubén Pardo, Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto, Agirretxe, Vela, Ifrán, Griezmann eta 'Chory' Castro

Rayo: Cobeño, Labaka, Piti, Gálvez, Delibasic, Tito, J.Fuego, Chori Domínguez, Adrián, Lass, Casado, Trashorras, Leo, Franco Vázquez, Amat, José Carlos, Rubén, Arana

Epailea: Mateu Lahoz

Osfoora

Twiterren bezero onenetarikoa dela esan daiteke, aplikazio honek Apple enpresako produktuetan eskura daiteke. Gaur egun,  App Storean leia argia dago Twitterren bezero onena bilakatzeko. Osfoora Twitterren bezero osoa dela esan dezakegu, funtzio oso erabilgarriak eskeintzen dituelarik.

Eskeintzen dituen funtzioetako batzuk:
  • Multikontua
  • Autoscroll-a
  • Txioen barruan argazkiak ikusteko aukera
  • Kolore desberdinetako txioak
  • Txio marketa
  • Loturak laburtzeko aukera
  • Twitter, Yfrog, Twitpic, Imgly eta CloudApp-era argazkiak igotzeko aukera
  • TwitVid, Twitpic, Yfrog eta CloudApp-era bideoak igotzeko aukera
  • Bookmark zerbitzuak
  • Notifikazioak
www.macgasm.net

2012/11/18

Arkaitz Estiballesek lortu du finalerako lehen txartela

Basauriko polikiroldegian jokatu da 2012ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa. Arkaitz Estiballes nagusitu da 596 punturekin eta finala jokatzeko txartela lortu du 500 lagunetik gora bildutako aretoan. Gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera izango dute finala jokatzeko sailkatzeko aukera.  

Bigarren finalaurrekoa hurrengo domekan, azaroak 25, jokatuko da Durangoko Landako Gunean. Arrate Illaro, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Gorka Ostolaza 'Potxis', Igor Elortza eta Jone Uriak kantatuko dute Leire Bilbaoren esanetara.

Basauriko puntuazioak:
Arkaitz Estiballes 596 
Onintza Enbeita 523
Oihana Bartra 509
Eneko Abasolo "Abarkas" 489,5
Gorka Lazkano 469
Iñaki Iturriotz 448

www.bizkaikotxapelketa.biz

2012/11/15

Claudio Bravok 2017ra arte luzatu du kontratua

Claudio Bravok kontratua berritu du Realarekin. Aurrekoa 2015eko ekainean bukatzen zitzaion eta 2017ko ekainaren 30a arte luzatu du. Anoetako instalazioetan sinatu du kontratu berria. Biharko entrenamenduaren ondoren komunikabideen aurrean hitz egingo du. 


2012/11/10

Realak urrezko hiru puntu lortu ditu Malagan (1-2)

Txuri-urdinek aukerak ondo aprobetxatu eta garaipen garrantzitsua lortu dute Rosaledan

Realak 1-2 irabazi du Malagaren kontra, Rosaledan. Txuri-urdinek hamar hilabete zeramatzaten etxetik kanpo garaipenik lortu gabe; horrela Montanierrek ere arnasa hartu du. Gipuzkoarrak aurpegi onena erakutsi dute eta Andaluziako taldeak ez du aukera handirik izan.

Reala oso ondo kokatuta zelairatu da, Montanierrek hamaikakoan egindako aldaketak nabarmenak izan dira. Ruben Pardok eta Ifranek hasierarik jokatu dute. Partida hasi bezain laster egin dute txuri-urdinek lehen gola. 'Chory' Castrok baloia zelai erdian lapurtu eta kontraerasoan azkar irten da. Carlos Velak lehen zutoinetik jaurtiketa egin eta 0-1ekoa jarri du markagailuan. Donostiarrak konfidantza hartu eta neurketa kontrolpean izatea lortu dute. 

Montanierren gizonak oso ondo ari ziren, bain hanka-sartzea egin dute korner bat defendatzerakoan. Gaizki defendatu eta 37. minutuan Saviolak 1-1eko berdinketa jarri du Rosaledako markagailuan. Atsedenaldiaren ordua berdinketarekin iritsi da.

www.eitb.com

Bigarren zatian ere Reala indartsu zelairatu da, Malagari partida zailduz. Horrela, 59. minutuan Malagako Onyewu atzelariak huts egin du baloia aldaratzean eta Xabi Prietoren oinetan geratu da. Donostiarrak ez du aukera alferrik galdu eta 1-2koa jarri du. 

Ondorengo minutuetan norgehiagokak intentsitatea galdu du. Malagak gol aukera izan du Iscoren jaurtiketa batean, baina Reala defentsan ondo aritu da. Realaren 1-2ko garaipenarekin iritsi da partidaren amaiera.

Fitxa teknikoa:
Malaga: Caballero; Gamez (Iturra, 46. minutua), Onyewu, Weligton, Sergio Sanchez; Eliseu, Toulalan, Portillo (Santa Cruz, 61. minutua), Isco; Joaquin (Sebastian Fernandez, 73. minutua) eta Saviola.
Reala: Zubikarai; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Ruben Pardo (Estrada, 90. minutua), Illarramendi, Xabi Prieto, Vela; Castro (Jose Angel, 69. minutua) eta Ifran (Agirretxe, 79. minutua).
Golak: 0-1, 1. minutua: Vela. 1-1, 37. minutua: Saviola. 1-2, 59. minutua: Xabi Prieto.

Amets Arzallusek jantzi du Xilabako txapela

Hendaiarrak irabazi du Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa 784 punturekin. Bigarren, Odei barroso 461,5 punturekin.

Amets Arzallusek hirugarrenez irabazi du Iparraldeko Bertsolari Txapelketa. Hendaiarrak 784 puntu lortu ditu, buruz burukoa Odei Barrosorekin jokatu ondoren; honek, 461,5 puntu lortu ditu. Sustrai Colina (448,5), Maddi Sarasua (414), Eneritz Zabaleta (405,5) eta Xumai Murua (387,5) sailkatu dira ondoren.

www.xilaba.net


Bertsolariek finalean egin beharreko lana hau izan da: binaka, zortziko nagusian hiruna bertso; binaka, zortziko txikian hiruna bertso; banaka, bi punturi erantzuna zortziko txikian; binaka, hamarreko txikian hiruna bertso eta kartzelan, banaka, gaia emanda, hiruna bertso doinu eta neurri librean. 


Buruz burukoan, Arzallusek eta Barrosok egin beharreko lana hau izan da: binaka, sei puntuko motzean hiruna bertso; binaka, puntuka bakoitzak lau bertso osatu arte; kartzelan, banaka, gaia emanda hiruna bertso doinu eta neurri librean. 

Emile Larre euskaltzain , apaiz, idazle eta 'Herria' aldizkarizko ohezko zuzendaria izan da Amets Arzallusi txapela janzteaz arduratu dena. 2008an eta 2010ean ere Arzallusek jantzi zuen txapela. Odei Barroso, Maddi Sarasua eta Eneritz Zabaleta Bertsolari Txapelketa Nagusian kantatzeko sailkatu dira. Amets Arzallus eta Sustrai Colina, lehendik zeuden sailkatuta 2009an finala jokatu zutelako.

2012/11/09

Reala Malagaren aurka irabaztera behartuta dago

Txuri-urdinek hiru puntuak behar dituzte jeitsiera postuetatik urruntzeko

Realak Malagaren aurka jokatuko du larubat honetan gaueko hamarretan. Jeitsiera postuetan ez sartzeko arriskuan ez egoteko talde andaluziarraren aurka irabazi beharko dute Montanierren mutilek. Talde donostiarrak baja garrantzitsu bat izango du, Antoine Griezmannek lesionatuta jarraitzen du.

Realak ez du urtarriletik etxetik kanpo irabazten eta beste porrot batek gauzak asko zaildu lizkioke Donostiako taldeari. Markel eta Griezmann baja izango dira lesioagatik, baina Imanol Agirretxe eta Asier Illarramendi Rosaledan jokatzeko prest egongo dira. Montanierrek Sanseko bi jokalari ere deitu ditu: Victor Fuchs eta Pablo Hervias. 


Deialdiak:
Malaga: Kameni, Willy, Gamez, Eliseu, S. Sanchez, Onyewu, Weligton, Joaquin, Toulalan, Iturra, Duda, Portillo, Buonanotte, Isco, Recio, Santa Cruz, Saviola eta Sebas

Reala: Royo, Zubikarai, Dani Estrada, Carlos Martínez, Ansotegi, Mikel, Iñigo, De la Bella, José Ángel, Javi Ros, Rubén Pardo, Illarramendi, Fuchs, Xabi Prieto, Agirretxe, Vela, Ifrán, Hervias eta 'Chory' Castro

Epailea: Undiano Mallenco

2012/11/04

Oihana Bartrak irabazi du Zornotzako kanporaketa

Zelaieta zentroan jokatu da 2012ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bostgarren eta azken kanporaketa gaur arratsaldean. Oihana Bartra izan da nagusi 409 punturekin. Beraz, Oihana Bartra da zuzenean finalaurrekoetara sailkatu den azken bertsolaria.

Azken kanporaketa izanik, jada ezagutzen dira nortzuk diren finalaurrekoetara sailkatu diren bertsolariak. 2010. urtean finala jokatutako Eneko Abasolo 'Abarkas', Onintza Enbeita, Pello Ormazabal, Jone Uria, Beñat Ugartetxea, Miren Amuriza, Etxahun Lekue eta Arkaitz Estiballes. Zuzenean kanporaketatik sailkatutako Iratxe Ibarra, Ibon Ajuria, Fredi Paia, Igor Elortza eta, gaurko irabazlea, Oihana Bartra. Azkenik, puntuzioaren arabera, Gorka Ostolaza 'Potxis', Gorka Lazkano, Arrate Illaro, Joseba Artza 'Urta' eta Iñaki Iturriotz. 

Lehenengo finalaurrea hilaren 18an, domeka, jokatuko da Basauriko kiroldegian. Bertan Arkaitz Estiballes, Eneko Abasolo 'Abarkas', Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Gorka Lazkano eta Iñaki Iturriotzek kantatuko dute. 

Zornotzako puntuazioak:
Oihana Bartra 450

Julen Erezuma 386
Unai Ormaetxea 354
Aitor Arrutia 352
Josu Gotzon Landeta 310,5
Asier Legarreta 298,5

www.bizkaikotxapelketa.biz

Beste huts bat Anoetan (0-1)

Neurketa amaitzeko hamar bat minutu falta zirenean heldu da Colottoren gola

Realak 0-1 galdu du Anoetan Espanyolen aurka. Norgehiagoka hamaitzeko hamabost minutu besterik falta ez zirenean iritsi da talde kataluinarraren gola. Anoetan zeuden zale txuri-urdinek Philippe Montanierren dimisioa eskatu dute. Emaitza honen ondorioz arazoak izango ditu Donostiako taldeak.

Lehen zatiaren hasieran nahiko orekatuta egon da partida, baina pixkanaka-pixkanaka Reala esnatu egin da eta lehen zatiko aukerarik onenak izan ditu. Sergio Garcial ate azpian txuri-urdinen burukada bat kornerrera bidali du. Jokaldi zalantzagarria izan da, Anoetak baloia eskuarekin ukitzeagatik penaltia eskatu du, baina epaileak kornerra adierazi du.


Carlos Vela fin aritu da lehen zatian eta bi aukera izan ditu, baina Cristian Alvarezek bi jaurtiketak aldaratu ditu. Atsedenaldia baino lehen Illarramendik areaz kanpoko jaurtiketa eder bat egin du, baina orduan ere bikain erantzun du Espaynoleko atezainak. Horrela, margakailua hutsean zela iritsi da atsedenaldia.

Donostiarran indartsu zelairatu dira bigarren zatia, Velak aukera argiak izan ditu eta Agirretxe ere saiatu da errematean, baina ez dute zorterik izan. Reala partidaren jabe zela ematen zuenean txuri-urdinek gola jaso dute. Colottok ederki aprobetxatu du area barruan solte zegoen baloi bat 78. minutuan, markagailuan aurretik jartzeko. Realak beste porrot bat jaso du eta ez daki irabaztea zer den Athletic-en kontrako derbitik.

Fitxa teknikoa:
Reala: Zubikarai; Carlos Martínez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarramendi, Estrada (Chory Castro, 66. minutua), Bergara (Ros, 75. minutua); Xabi Prieto (Ifran, 79. minutua), Vela eta Agirretxe.
Espanyol: Christian Alvarez; Raul Rodriguez, Colotto, Moreno, Víctor Alvarez; Raul Baena, Christian Gomez, Verdu, Wakaso (Christian Alfonso, 64. minutua); Sergio Garcia (Stuani, 63. minutua), Longo.
Golak: 0-1, 78. minutua: Colotto.

2012/11/03

Realak Anoetako indarra berreskuratu nahi du

Txuri-urdinek bihar eguerdiko hamabietan jokatuko dute Anoetan Espanyolen aurkako partida


Reala Erregearen Kopan Kordobaren aurka galtzetik dator (2-0), igande honetan Espanyolen aurka garaipena bilatuko du Anoetan. Horrela, Atletico Madrilen aurka galdu baino lehen zuen indarra berrezkuratuz. 

Txuri-urdinek etxean lau partidatik hiru irabazi badituzte ere, etxetik kanpoan ez dabiltza batere fin. Zaleak urduritzen hasiak dira eta Montanierren taldeak armailetako konfidantza berreskuratu nahi badu, ezinbestekoa izango du Espanyolen aurka hiru puntuak eskuratzea.

Bravo, Zurutuza, Elustondo, Cadamuro eta Griezmannek lesionatuta jarraitzen dute, beraz, ez dira deialdian sartu. Kordobaren aurkako zerrendarekin alderatuz, De la Bella sartu da eta Fuchs Sanseko jokalaria kanpoan geratu da. Javi Ros azken momenturarte zalantza izan bada ere, deialdian sartu da.

http://spanishfootballsports.blogspot.com.es
Deialdiak:
Reala: Royo, Zubikarai, Dani Estrada, Carlos Martínez, Ansotegi, Mikel, Iñigo, De la Bella, José Ángel, Javi Ros, Markel, Rubén Pardo, Illarramendi, Xabi Prieto, Agirretxe, Vela, Ifrán eta 'Chory' Castro

Espanyol: C. Álvarez, F. Mattioni, Raúl Rodríguez, Tejera, Raúl Baena, Stuani, Sergio García, J. Verdú, Rui Fonte, Longo, K. Casilla, Galán, H. Moreno, Capdevila, Colotto, Simao, Wakaso, C. Gómez, Christian Alfonso eta V. Álvarez

Epailea: Paradas Romero

2012/11/01

Realak ezin izan du Kordobarekin (2-0)

Txuri-urdinei zail jarri zaie kanporaketa El Arcangel zelaian galdu ondoren

Realak ez du partida on bat jokatu Kordobaren aurka eta 2-0 galdu du Erregearen Kopako final-hamaseirenetako joaneko neurketan. Txuri-urdinek jasotako bi golak irauli beharko dituzte final-zortzirenak jokatu nahi badituzte.

Kordoba erasoan gogor sakatuz hasi da eta laugarren minutuan Patiñoren errematea gelditu behar izan du Zubikaraik esku bakarrarekin. Talde andaluziarra nagusi izan da, Vicok bi gol aukera argi izan ditu, baina huts egin du. Ondoren Montanierren mutilek partidaren kontrola bereganatu dute.

Realaren lehen aukera Ruben Pardok izan du falta jaurtiketa batean, baina Saizar atezainak ederki gelditu du. Ifranek ere aukera ona izan du 24. minutuan, baina ez du Kordobako ateziana gainditzerik izan. Lehenengo zatia amaitzear zela zuri-berdeak izan dira nagusi berriro eta 42. minutuan Patiñok 1-0koa jarri du markagailuan.

Bigarren zatiaren hasieran Donostiako taldeak aurpegi berria erakutsi du, baina ez dute gol aukera argirik sortu. Andaluziako taldeak pixkanaka neurketaren kontrola berreskuratu du eta txuri-urdinen intentsitateak nabarmen egin du behera. 


70. minutuan Diego Ifranek urruneko saiakera egin du, baina uruguaiarraren jaurtiketa zuzenean kanpora joan da. Norgehiagoka amaitzeko ordu laurden falta zenean, epaileak Ansotegik Vicori egindako penaltia adierazi du. Rennellak ez du hamaika metrotaik huts egin eta 2-0ekoa lortu du. Azken minutuetan Realak aukera batzuk izan ditu, baina Saizar atezainak gelditu erabakigarriak egin ditu. Neurketa 2-0eko markagailuarekin iritsi da amaierara.

Fitxa teknikoa:
Kordoba: Saizar; Fernandez, Kiko, Alberto Aguilar, Fuentes; Lopez Garai; Dubarbier, Caballero, Lopez Silva (Pedro, 86. minutua), Fede (Abel Gomez, 77. minutua); Patiño (Rennella, 72. minutua).

Reala: Zubikarai; Estrada, Ansotegi, Mikel González, Jose Angel; Ros, Ruben Pardo (Vela, 71. minutua), Illarramendi (Markel Bergara,  66. minutua); Xabi Prieto, "Chory" Castro; Ifran (Agirretxe, 79. minutua).

Golak: 1-0, 42. minutua: Patiño; 2-0, 76. minutua: Rennella (penaltiz).

Realak Cordoban bilatuko du Erregearen Kopako lehen garaipena

Txuri-urdinek talde andaluziarraren aurka jokatuko dute final-hamaseirenetako joaneko neurketa

Kordoba Realaren aurka ezustekoaren bila zelairatuko da, Arcangel futbol zeian 14.000 zale egongo dira Andaluziako taldea animatzen. Montanierren mutilentzat ez da partida erraza izango, baina beharrezkoa dute garaipena Anoetako itzulerako neurketa lasaitasunez hartzeko.

Txuri-urdinak norgehiagoka irabazteko faboritoak diren arren, ez daude bere momenturik onenean. Astelehenean jokatutako Valladoliden aurkako partidan jokalari askok min hartu zuten eta  entrenatzaileak taldekide garrantzitsu batzuei atsedena emango die.


Realak Erregearen Kopan zorte txarra izan du azken urteetan, Donostiako taldeak iragan denboraldian porrot mingarria jaso zuten Mallorcaren aurka eta oihartzun handia izan zuen partida horrek. 

Bravo, Zurutuza, Elustondo eta Griezmann ez daude jokatzeko prest. Horretaz gain, deialdian sartu diren arren Zubikarai, Agirretxe eta 'Chory' Castro minduta daude. Montanierrek Sanseko jokalaria den Fuchs ere deitu du; Diego Ifran uruguaiarrak minutuak izatea espero da.
Deialdiak:

Córdoba: 

Reala: Zubikarai, Royo, Dani Estrada, Carlos Martínez, Mikel, Ansotegi, Iñigo, Jóse Ángel, Markel, Pardo, Illarra, Javi Ros, Fuchs, Xabi Prieto, Agirretxe, Vela, Ifrán eta 'Chory' Castro

Epailea: González González