Xabier Silveirak zazpigarrenez irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa (1997, 2004, 2005, 2006, 2007, 2009, 2013). Lesakarrak 588 puntu lortu ditu eta bigarrenak, kasu honetan Julio Sotok, 568. Lehengonaren eta bigarrenaren arteko aldeak 20 puntu baino txikiagoa behar zuen buruz burukoa jokatzeko. Beraz, 20 puntu zehatzeko aldeak, zuzenean egin du Silveira txapeldun. Ondorengo sei postuetan, puntuazioaren arabera, Erika Lagoma (558), Eneko Fernandez (541,5), Eneko Lazkoz (539,5), Jon Barberena (526), Oskar Estanga (506,5) eta Aimar Karrika (480,5) geratu dira hurrenez hurren.
http://www.nafarroakotxapelketa.com/ |
Bertsolariek finalean egin beharreko lana honako hau izan da: binaka, zortziko nagusian hiruna bertso; binaka, zortziko txikian hiruna bertso; banaka, bi punturi erantzuna zortziko txikian; binaka, sei puntuko motzean hiruna bertso eta kartzelako lanean, banaka, gaia emanda, hiruna bertso doinu eta neurri librean.
Bittor Elizagoien bertsolari nafarra izan da Xabier Silveirari txapela janzteaz arduratu dena. Aurtengo udazkenean hasiko den Bertsolari Txapelketa Nagusian kantatzeko sailkatu diren lau bertsolariak Xabier Silveira, Julio Soto, Erkina Lagoma eta Eneko Fernandez dira.
Txapeldunaren agurra:
Egoi, Arane, Jon eta Gaizka
aipatu nahiko nituzke.
Ama, izeba, Igoa
Erki, Esti ta hainbeste.
Musu haundi bat, agur eta ohore presondegi ta erbeste.
Zuei ere bai, nafar euskaldun
su hau ez baita dena ke.
Beñat, itxoin ordubete
amets bat behar dut bete.
Baina Silveira goizero jasan
dutenak zuek zarete
zuentzat, beraz, azken txapel hau Solete eta Txabete.
aipatu nahiko nituzke.
Ama, izeba, Igoa
Erki, Esti ta hainbeste.
Musu haundi bat, agur eta ohore presondegi ta erbeste.
Zuei ere bai, nafar euskaldun
su hau ez baita dena ke.
Beñat, itxoin ordubete
amets bat behar dut bete.
Baina Silveira goizero jasan
dutenak zuek zarete
zuentzat, beraz, azken txapel hau Solete eta Txabete.
No hay comentarios:
Publicar un comentario