2013/03/10

Realak Atleticoren etxeko menderaezintasuna zapustu du (0-1)

Talde txuri-urdina Txapeldunen Ligako postuetara hurbildu du Xabi Prietoren golak

Realak Atletico Madrid 0-1eko emaitzarekin gainditu du Vicente Calderón futbol zelaian. Denboraldi honetan Reala lehen taldea izan da zelai honetan puntuatzen, orain arte beste inork ez baitzuen lortu. Donostiarrek sendo garraitzen dute Europako postuetan Xabi Prietok egindako golari esker.

Etxeko taldeak intentsitarearekin hasi du neurketa eta erasora jo dute. Aurreneko minutuetan Atletico Madrid izan da nagusi eta zenbait abagune sortu ditu. Izan ere, zazpigarren minutuan, Kokek urrunetik jaurti du, baina baloia langa gainetik kanpora joan da. Txuri-urdinek defentsan sufritzen jarraitu dute, baina zuri-gorriek ez dute min egiterik lortu. Arda Turanek izan ditu Atletico Madrid aurretik jartzeko aukerarik onenak, baina turkiarraren jaurtiketak kanpora joan dira.

Denbora pasa ahala, Reala erasoan hobetuz joan da eta arriskua sortzea lortu dute. Griezmannek, 27. minutuan, aukera aparta izan du, baina Courtoisek bikain gelditu du frantziarraren errematea. Aukera gutxiko lehen zatia golik gabe amaitu da. 


Bigarren zatiaren hasieran Simeoneren taldeak asko sakatu du, baina Realak kontraeraso bat ondo baliatu eta Xabi Prietok 0-1ekoa egin du. Zuri-gorriak erantzuten saiatu dira, baina Montanierren mutilak sendo aritu dira defentsan. Abagunerik onenak Kokek eta Falcaok izan dituzte, baina kanpora joan dira haien jaurtiketak. 

Azkenengo minutuetan, Montanierrek defentsan gizon gehiago sartu diru eta ez diote etxeko taldeari erosotasunez jokatzen utzi. 0-1ekoa markagailuarekin iritsi da norgehiagokaren amaiera, txuri-urdinek hiru puntu garrantzitsu eskuratu dituzte sailkapenean bostgarren jarriz, Malagarekin 44 puntura berdinduta.

Fitxa teknikoa:
At. Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Godin, Filipe Luis; Cristian Rodriguez (Raúl García 66. minutua), Gabi, Koke (Adrián 70. minutua), Arda Turan; Diego Costa eta Falcao.
 
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarra (Ansotegi 89. minutua), Zurutuza (Estrada 69. minutua), Markel Bergara, Xabi Prieto; Griezmann eta Vela (Agirretxe 81. minutua).

Gola:
0-1: 52. minutua: Xabi Prieto.

No hay comentarios:

Publicar un comentario