2013/03/03

Partida zoroa Anoetan (3-3)

Txuri-urdinek ez dute Txapeldunen Ligako postuetan sartzea lortu

Realak eta Betisek puntu bana lortu dute, edozeinek irabazi zezakeen partida zoro batean. Talde bakoitzak hiruna gol sartu ditu eta bi taldeak partida jokatu aurretik zeuden postuetan geratu dira. Jorge Molina eta Pabón (2) izan dira Andaluziako taldeko goleatzaileak. Carlos Velak, Iñigo Martínezek eta X. Prietok, berriz, etxeko taldearentzat egin dituzte golak.

Realak indartsu hasi du partida, lehen aukera garbia Agirretxerena izan da, Velaren pase baten ostean, baina Adrianek gelditzea lortu du. Bi taldeek izan dituzte zenbait aukera, baina Montanierren gizonek intentsitate handiagoa eman diote jokoari. Ondoren, 10. minutuan, Pabonek kontraeraso batean urrunetik gola egiteko aukera izan du, baina baloia gora joan da. Jarraian, Xabi Prieto gola egiteko zorian egon da, baina donostiarrak ezin izan du Zurutuzak jarritako baloia errematatu. 16. minutuan Mariok akats bat egin du eta oso aukera argia izan du Carlos Velak, baina atezainak gelditu egin du.  
 

Reala oso ondo ari zen jokatzen 23. minutuan Griezmannek gol bikain bat sartu duenean. Baina epaileak baliogabetu egin du, frantziarra ez zegoen jokoz kanpo. Beste aukera on bat izan du Realak baina Agirretxeren burukadak zutoinean jo eta Betisek kontraerasoa bikain burutu du. Jorge Molina 0-1ekoa egin du 29. minutuan.

Markagailuari buelta ematen saiatu da Reala, baina gola egin ondoren eroso aritu da Pepe Melen taldea. Realak kontraerasora irten ondoren amaitu da lehen zatia, baina ez du inork errematatu Carlos Martinezen errematea. Betis gehiago zela iritsi da atsedenaladia.

Bigarren zatia hasi era bereala Sevillako taldearentzat bigarrena egin du Pabonek, Mikel Gonzalezen akats larri bat aprobetxatuz. Bi minutu geroago, txuri-urdinei gauzak oso zail jarri zaizkiela zirudienean, Velak 1-2koa egin du. Hortik gutxira, 57. minutuan Iñigo Martinezek neurketa berdintzea lortu du burukada batez. Berdindu bezain laster, 60. minutuan, Iglesias Villanueva epaileak penaltia adierazi du Angel Lopezek area barruan baloia eskuarekin ukitu ondoren. Xabi Prietok Panenka estiloan 3-2koa egitea lortu du. Partida zoratu egin da.


Betisen taldeak ez du denbora askorik hartu norgehiagoko berdintzeko, izan ere, 68. minutuan Pabonek gol bilakatu du,  Ruben Castrorekin egin duen jokaldia. Momentu horretatik aurrera edozein taldek eraman zitzakeen hiru puntuak. Aukera argiena Amaya bere aten gola sartzeko zorian egon denean izan da, Adrianek Agirretxeren aukera bat eten ondoren. Azken momentura arte partidak erritmorik galdu ez duen arren, berdinketarekin bukatu da partida.

Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Mikel, De la Bella; Bergara, Zurutuza (Ruben Pardo, 66. min.), Xabi Prieto (Diego Ifran, 80. min); Griezmann, Vela eta Agirretxe.

Betis: Adrian, Angel, Mario, Antonio, Nacho; Cañas, Beñat (Chica, 82. min.), Campbell (Nono, 66. min.), Juan Carlos (Castro, 63. min.); Pabon eta Molina.

Golak: 0-1, 29. min.: Jorge Molina. 0-2. 48. min.: Pabon. 1-2, 50. min.: Carlos Vela. 2-2, 57. min.: Iñigo Martinez. 3-2, 60. min.: Xabi Prieto (p). 3-3, 67. min.: Pabon.

No hay comentarios:

Publicar un comentario