Txuri-urdinek baja garrantzitsuekin egin beharko diote aurre Espanyolen aurkako partidari
Bihar 19:00etatik aurrera jokatuko da Espanyol eta Realaren arteko neurketa Cornellà-El Prat futbol zelaian. Espanyolera Aguirre heldu zenetik, narbarmen egin dute onera Kataluinako taldearen emaitzek. Hala ere, Montanierren mutilek laugarren postuari eustea dute helburu.
Relak baja garrantzitsuak ditu partida hau jokatzeko. Izan ere, Claudio Bravo, Carlos Vela eta 'Chory' Castro lesioagatik zerrendatik kanpo geratu dira. Enrique Royok, Sanseko atezainak, txiletarraren lekua beteko du Philippe Montanierrek emandako deialdian. Javi Ros ere zerrendara itzuli da.
Deialdiak:
Espanyol: C. Álvarez, F. Mattioni, Raúl Rodríguez, Víctor Sánchez, Forlín, Baena, Stuani, Sergio García, Verdú, Longo, Kiko Casilla, H. Moreno, Javi López, Petrov, Colotto, Simao, Christian Alfonso eta Víctor Álvarez
Reala: Zubikarai, Royo, Carlos Martínez, Dani Estrada, Mikel, Ansotegi, Cadamuro, Iñigo, De la Bella, Illarra, Rubén Pardo, Zurutuza, Markel, Javi Ros, Xabi Prieto, Vela, Agirretxe, Ifrán eta Griezmann
Epailea: Pérez Montero
No hay comentarios:
Publicar un comentario