Txuri-urdinek hamaika partida daramatzate galtzea zer den jakin gabe
Realak berdinketa (2-2) lortu du Espaynolen aurka Cornella-El Prat futbol zelaian jokatutako partidan. Puntu horri esker, Txapeldunen Liga jokatzea ahalbidetzen duen laugarren postuan jarraitzen dute Montanierren mutilek. Donostiarrak galtzen hasi diren arren, puntu bat berreskuratzea lortu dute.
Lehen zatiaren hasieran neurketa parekatuta egon da, baina zortzigarren minutuan Segio Garciak 1-0ekoa egin du, Simaoren pase dotorea aprobetxatuz. Gola jaso eta gero Reala berdinketaren bila joan da, 23. minutura arte abagunerik sortu ez duen arren. Orduan etorri da lehen aukera argia eta gola, izan ere, Casilla atezainak huts egin du erdiraketa bat aldentzerakoak eta Zurutuzak boleaz norgehiagoka berdintzea lortu du.
Lehen zatian, golak egon diren arren, aukera gutxi izan dituzte bi taldeek. Hala ere, atsedenaldia heltzear zela, 38. minutuan, Stuanik 2-1ekoa egin du. Espanyoleko jokalariak Sergio Garciaren pase dotorea jaso ondoren ez du Zubikarairen aurrean hutsik egin. Etxeko taldea markagailuan aurretik zela iritsi da atsedenaldia.
Bigarren zatian Montanierren mutilak nagusi izan dira dira. Ahalik eta arinen berdintzea izan dute helburu eta abagunerik onenak beraiek izan dituzte. Agirretxek, 57. minutuan, gol aukera argia izan du, baina errematean huts egin du. Hamar minutu beranduago, 67. minutuan, Casilla atezainak erantzun bikaina eman dio, gola izango zela ematen zuen Griezmannek jaurtiketa bati.
Reala berdinkeraren gola lortzeko merituak egiten aritu dira eta azkenean lortu dute. 76. minutuan Pardok pase bikaina eman dio Griezmanni, frantziarrak kontrolean kale egin du, baina baloiak Javi Lopezengan jo eta bere atean sartu du gola.
Norgehiagokako azken minutuetan txuri-urdinak garaipenaren bila joan dira eta horretarako aukerak izan dituzte. Hala ere, ez du Casillaren aurrean asmatzea lortu eta 2-2ko berdinketarekin amaitu da partida. Emaitza horrekin, Realak laugarren postuari eustea lortu du.
Fitxa teknikoa:
Espanyol: Kiko Casilla; Javi Lopez, Colotto, Hector Moreno, Victor Alvarez (Raul Rodriguez, 70. min); Victor Sanchez, Forlin; Stuani, Verdu (Baena, 84. min), Simao (Petrov, 78. min) eta Sergio Garcia.
Reala: Zubikarai; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Bergara (Ifran, 63. min), Illarramendi (Pardo, 74. min); Xabi Prieto, Zurutuza, Griezmann eta Agirretxe.
Golak: 1-0, 8. min: Sergio Garcia; 1-1, 22. min: Zuturuza; 2-1, 38. min: Stuani; 2-2, 75. min: Javi Lopez (b.a.).
No hay comentarios:
Publicar un comentario