2012/04/26

Gaur 31 urte bete dira Realak lehengo Liga Txapelketa irabazi zuela


Gaur 31 urte bete dira Realak bere Lehengo Liga Txapelketa irabazi zuenetik, hau da, bere historiako momenturik handienetik. El Molinonen, 1981eko apirilaren 26an, talde txuri-urdina gutxienez puntu bat lortzera behartuta zegoen. Asko sufrituta, baina azkenean lortu egin zuten, orduan eskuratu zuten historiako lehen Liga Txapelketa. Partida azken minutura iritsi zen eta 2-1 ari zen galtzen Alberto Ormaetxeak zuzendutako taldea. Dena galduta zirudienean Zamoraren gol ahaztezina etorri zen, Reala txapeldun bihurtuz. 


1980/81 denboraldia Sporting de Gijón - Real Sociedad
Igandea, 1981ko apirilaren 26a, 17:30

Fitxa teknikoa:
Sporting de Gijón: Castro, Redondo, Cundi (O. Ferrero, 21.min.), Maceda, Jimenez, Uria, Abel, Joaquin, Mesa (Doria, 79.min.), Ciriaco eta E. Ferrero. Entrenatzailea: Miera. 

Reala: Arconada, Celayeta (Larrañaga, 79.min.), Olaizola, Alonso, Gorriz, Kortabarria, Idigoras (J.M.Bakero, 56.min.), Diego, Satrustegui, Zamora eta Lopez Ufarte. Entrenatzailea: Alberto Ormaetxea. 

Golak: 0-1: Kortabarria (pen.), 7.min. 1-1: Mesa, 45.min. 2-1: Mesa, 46.min. 2-2: Zamora, 90.min. 
Epailea: Enriquez Negreira.

Gernikan orain dela 75 urteko sarraskia gogoan

1937ko apirilaren 26an, arratsaldeko lau t'erdietan Gernikako Santa Maria eleizako kanpaiak jo eta jo hasi ziren. Gaur betetzen dira 75 urte Alemaniako Kondor Legioak Urdaibaiko herri hau bere menpe hartu zuenetik. Aurretik berdina egin zuten beste herri batzuekin; atzo 75 urte bete ziren Eibar bonbardeatu zutenetik eta aurretik Durango, Otxandio eta beste batzuk. 

Beste bonbardaketekin alderatuz, Gernikak balio sinbolikoa hartu zuen tragediaren handitasunagatik, Picassoren koadroagatik eta George Steer-en kronikagaitik, besteak beste. George Steer-eri atzo egin zioten omenaldia Gernikan kronika horregatik. 

www.eitb.com
Guzti horregatik zibilen aurkako erasoen ikur bilakatu zen Gernika, faxismoaren aurkakoa. Hala ere, bonbardaketa gertatu eta gutxira faxistak herrian sartu eta erasoaren tamaina gutxitu zuten. Garaiko armadaburuen iritziz arrakastatsua izan zen bonbardaketa; heltzear zegoen Bigarren Mundu Gerrako probalekua izan zen Gernika. 

Joan den astean hasi ziren 1937ko bonbardaketa gogora ekartzeko ekimenak; baina unerik hunkigarriena gaur izango da, 15:45etan. Sirena eta kanpai hotsak entzungo dira berrito Gernikak, 75 urte ondoren, eta Gernikako Batzordeak eta Udalak herritarrei kalera atera eta lau minutuko isilunea gordetzeko eskatuko diete. 

2012/04/25

Gaur 30 urte bete dira Realak bigarren Liga irabazi zuela

Gaur 30 urte bete dira Realak bere bigarren Ligako Txapelketa irabazi zuenetik. Lehen liga gaitu ondoren, talde txuri-urdina bigarrena lortzeko zorian zegoen 1982ko apirilaren 25ean Atotxan, Athleticen aurka. Partida hori irabazteak Ligako Txapelketa bigarren aldiz lortzea suposatzen zuen Alberto Ormaetxeak zuzendutako taldearentzat. Txuri-urdinek 2-1 irabazi zuten Zamorak eta Lopez de Ufartek sartutako golei esker eta horrela lortu zuten Realaren historiako bigarren Liga. 

1981/82 denboraldia Real Sociedad - Athletic Club
Igandea, 1982ko apirilaren 25a, 17:30

Fitxa teknikoa:
Reala: Arconada, Celayeta, E. Murillo (Olaizola, 89.min.), Alonso, Gorriz, Kortabarria, Uralde, Diego (Larrañaga, 88.min.), Satrustegui, Zamora eta Lopez Ufarte. Entrenatzailea: Alberto Ormaetxea. 
Athletic Club: Zubizarreta, Urkiaga, Nuñez, Lizeranzu, Goikoetxea, De Andres, Dani, Gallego, Sarabia, Sola eta Argote. Entrenatzailea: Javier Clemente. 
Golak: 1-0: Zamora, 55.min. 2-0: Lopez Ufarte, 68.min. 2-1: Sarabia, 85.min. 
Epailea: Soriano Aladren.
www.diariovasco.com

2012/04/22

Berdinketa Anoetan Vila-realen aurka

Realak eta Vila-Realek 1-1 berdindu dute Anoetan jokatutako partidan. Lotinaren taldearen gola Marcos Sennak egin du, baina Carlos Velak berdintzea lortu du, denboraldi honetako bere hamaikagarren gola sartuz.

Montanierren taldeak puntu bateko aurrerapausua eman dute Anoetan salbazioa lortzeko, Vila-realen aurka 1-1 berdindu ondoren. Sennak markagailuan aurretik jarri du talde horia lehenengo zatiko 42. minutuan, baina Carlos Velak 85 minutuan berdinketaren gola sartu du.

Vila-real indartsuago irten da neurketako lehenengo zatian, baina Lotinaren taldeak ezin izan du Realaren defentsa gainditu. Txuri-urdinek lehengo minutuetan kontraerasoa bilatu arren, ez dute arriskurik sortu.  
Norgehiagokako lehenengo aukera argia talde horiak izan du 32. minutuan, baina Henan Perezen jaurtiketa zuzenean kanpora joan da. Txuri-urdinek berehala eman dute erantzuna Xabi Prietoren jaurtiketa gogor batekin, baina zutoinarekin egin du topo baloiak. Lehen zatiaren amaieran bi taldeek aukerak sortu dituzte. De Guzmanek urruneko saiakera egin du 37. minutuan, baina jaurtiketa gora joan da. 


Vila-Realek lehenengo zatiaren 42. minutuan eskuratu du 0-1ekoa. Marcos Sennak area ertzetik jaurtiketa egin eta sare barrura joan da baloia. Gauzak horrela, atsedenaldira talde horia markagailuan aurretik joan da.


Bigarren zatian bi taldeek intentsitate handiagoa erakutsi dute berdegunean eta gol aukera argiak izan dira bi ateetan. Diego Lopezek Imanol Agirretxeren errematea ederki desbideratu du 48. minutuan eta Claudio Bravok Marco Rubenen saiakera ate azpitik atera du 54. minutuan. Atezain txiletarrak beste gelditu erabakigarri bat egin du 60. minutuan, Caniren jaurtiketa sarera joan ez zedin.

Realaren erantzuna Xabi Prietok eman du berriro, baina txuri-urdinaren jaurtiketa langa gainetik kanpora joan da. Montaneirren mutilak berdinketaren bila joan dira erasoan eta Carlos Velak 1-1ekoa jartzea lortu du 85. minutuan. Aurrelari mexikarrak txilenaz egin du berdinketaren gola eta epaileak 1-1eko markagailuarekin adierazi du partidaren amaiera.

Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo; Dani Estrada, Ansotegi, Demidov, De la Bella; Elustondo, Aranburu (Pardo, 65. minutuan), Xabi Prieto, Zurutuza (Griezmann, 57. minutuan), Vela, Agirretxe (Llorente, 78. minutuan).


Vila-real: Diego Lopez; Musacchio, Mario, Zapata, Catala; Marcos Senna, Hernan Perez (Angel, 80. minutuan), Borja Valero (Marchena, 90. minutuan), Bruno; De Guzman (Cani, min. 60), Marco Ruben.


Golak: 0-1, 42. minutuan: Marcos Senna. 1-1, 86. minutuan: Vela.

Reala salbazioara hurbiltzeko beste pausu baten bila

Realak hiru puntuak bilatiko ditu igande honetan Anoetan Vila-realen aurka. Lotinaren gizonen helburua ere lehen mailari eustea da; beraz, bi taldeentzat oso garrantzitsua izango da hitu puntuak lortzea.

Txuri-urdinek Vila-real hartuko dute igande honetan Anoetan, 12:00etatik aurrera. Montainerrek eskeini duen zerrendan, lau dira nobedadeak. Eñaut Zubikarai, Vadim Demidov eta Diego Ifran deialdira itzuli dira. Ramirez, Mikel, Javi Ros eta Cadamuro, ordea, kanpoan geratu dira. 

www.marca.com

Mikel zigortuta dago Malagaren aurka ikusi zuen txartel gorriaren ondorioz, Rosek Sanserekin jokatu du asteburu honetan eta Cadamuro eta Ramirez erabaki teknikoagatik geratu dira zerrendatik kanpo. 

Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Dani Estrada, Ansotegi, Demidov, De la Bella, Xabi Prieto, Elustondo, Rubén Pardo, Illarra, Aranburu, Zurutuza, Griezmann, Llorente, Agirretxe, Vela, Ifrán

Vila-real: Diego López, César, Gonzalo, Musacchio, Catalá, Mario, Zapata, Ángel, Marchena, Bruno, Marcos Senna, Borja Valero, Hernán Pérez, Cani, De Guzmán, Nilmar, Martinuccio, Marco Rubén

Epailea: Fernández Borbalán

2012/04/11

Mikelek 2017ra arte luzatu du kontratua

Mikel González de Martinek Realarekin kontratua berritu du, 2017ko ekainaren 30a arte Realean arituko da. Gaur arratsaldean sinatu du kontratu berria Anoetan, Jokin Aperribay presidentearen presentzian. Aurreko kontratua hurrengo denboraldian bukatzen zitzaion.

2012/04/10

Betisen aurka berdinketa Anoetan

Anoetan 1-1 amaitu da Reala eta Betisen arteko neurketa. Lehenengo zatian Agirretxek penalti bat huts egin du. bigarren zatiaren hasieran Velaren gol bati esker aurretik jarri dira txuri-urdinak, baina Betisek erreakzionatu eta berdintzea lortu du. 

Ruben Castrok sartutako golaren erruz Realak ezin izan ditu hiru puntuak eskuratu. Txuri-urdinek penalti bat huts egin dite, eta horrek donostirarren neurketa baldintzatu du. Berdinketaren ondorioz Montanierren taldeak ezin izan du oraindik salbazioa ziurtatu.

Norgehiagokako lehen minutuetan Betisek izan du baloiaren jabetza, bainak ez du gol aukerarik izan eta txuri-urdinak pixkanaka esnatu egin dira. Horrela, Reala partidaren kontrolarekin egin da; hala ere, Betisek aukera ona izan du kontraeraso batean, baina Zubikaraik ederki gelditu du Ruben Castroren jaurtiketa. 


Realak ere aukera bikaina izan du, baina Agirretxek ez du Carlos Velaren aldaratzea aprobetxatu. Hurrengo kornerrea epaileak penaltia adierazi du, Cañasek baloia euskuarekin ukitu duelako area barruan. Agirretxek penaltia huts egin, txuri-urdinen aukerarik argiena.

Bigarren zatia parekatuagoa izan da, Betis atzeraxeago irten da eta Reala hobeto zelairatu da, baina txuri-urdinak ez dira errematean oso ondo aritu. Carlos Velak 55. minutuan partidako lehengo gola egin du Realarentzat. Denboraldiko hamargarren gola sartu du aurrelari mexikarrak.

Reala ondoen ari zen momentuan Ruben Castrok berdinketa jarri du markagailuan 69. minutuan. Montero baloia area batetik bestera eraman du eta aurrelari andaluziarrari pase ona sartu dio. Castrok ez du parkatu eta baloia sarera bidali du. Azkenengo minutuetan, aukeraren bat izan dute bi taldeek, baina 1-1eko markagailaurekin adierazi du epaileak partidaren amaiera.


Fitxa teknikoa:
Reala: Zubikarai; Estrada, Mikel Gonzalez, Ansotegi, De la Bella; Elustondo, Illarramendi (Aranburu, 76. minutua), Zurutuza, Griezmann, Vela; Agirretxe (Xabi Prieto, 71. minutua).

Betis: Fabricio; Amaya, Paulao, Chica, Nacho; Salva Sevilla (Pereira, 57. minutua), Iriney, Jefferson Montero (Matilla, 81. minutua), Cañas (Beñat, 57. minutua) Ruben Castro; Roque.

Golak: 1-0, 55. minutua: Carlos Vela. 1-1, 70. minutua: Ruben Castro.

Salbazioa ziurtatzeko hiru puntuen bila


Gaur arratsaldeko 20:00etan jokatuko da Reala eta Betisen arteko norgehiagoka Anoetan. Claudio Bravok bi txartel hori ikusi zituen Espanyolen aurkako partidan eta gaur Lehiaketa Batzordeak erabakiko duenaren zain dago.


Realak eta Betisek Anoetan jokatuko dute astearte honetan, arratsaldeko 20:00etan. Bi taldeen helburua berdintsua da, garaipena lortu eta salbazioa lortzeko aurrerapausu bat ematea.

Claudio Bravo da partida honetako zalantza nagusia, larunbaten bi txartel hori ikusi baitzituen Espanyolen aurkako partidan. Gaur erabakiko du Lehiaketa Batzordeak txiletarrak Betisen aurka joka dezakeen edo ez. Hori dela eta Montanierrek hiru atezainak sartu ditu deialdian. Atezainak ezin badu jokatu Zubikarai izango da titularra Realeko atean. Aurtengo denboraldian ondarroako atezainak Errege Kopan bakarrik jokatu du.


www.betisweb.com
Montanierren tadeak defentsan Iñigo Martinezen eta Demidoven bajak izango ditu biak min hartuta daudelako. Ruben Pardo erdilaria ere gaixorik dagoelako ez da deialdian sartu. Jokatzeko prest dagoena eta deialdian sartu dena Mikel Gonzalez atzelaria da. Entrenatzaile frantziarrak gaur bertan deialditik jokalari batzuk kendu behar izango ditu.


Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Ramirez, Dani Estrada, Carlos Martinez, Ansotegi, Mikel, Cadamuro, De la Bella; Xabi Prieto, Aranburu, Zurutuza, Elustondo, Illarramendi, Griezmann, Agirretxe,Vela, Llorente, Ifran

Betis: Fabricio, Casto, Nacho, Chica, Juanma, Dorado, Amaya, Paulao, Beñat, Iriney, Cañas, Matilla, Salva Sevilla, Jefferson Montero, Pereira, Roque Santa Cruz, Jorge Molina, Ruben Castro.

Epailea: Mateu Lahoz

2012/04/07

Garaipenak ihes egin dio Realari

Realak berdindu (2-2) egin du Cornellá-El Prat zelaian Espanyolen aurka. Carlos Velak bi gol egin ditu 12 eta 14. minutuetan, baina txuri-urdinen bi opariren ostean neurketa berdindu du Bartzelonako taldeak.

Realak puntu bat eskutatu du Espanyolen aurka 2-2 berdindu ondoren. Berdinketak ez du guztiz zapore gozoa izan, donostiarrak 0-2 irabazten hasi ondoren. 

Partida erritmo biziarekin hasi da, bi taldeak erasokor zelairatu baitira. Lehengo gola 12. minutuan egon du Carlos Velak area kanpotik jaurtiketa indartsu baten bitartez. Txuri-urdinen poza hiru minutu geroago gehaigo handitu da, Carlos Velak beste gol bat sartu ondoren. Mexikarra bakarrik geratu da Casilla atezainaren aurrean eta buruz gain baloia sare barrura bidalita 0-2koa jarri du markagailuan.
Konfiantza eman die Montanierren mutilei markagailuan aurretik joateak eta Espanyolek ez die aparteko arazorik sortu lehen zatiaren azken hamar minutuetara arte. Orduan, perikoek gol aukera argiak izan dituzte eta atsedenaldia iritsi orduko 1-2koa iritsi da markagailura. Area kanpoko jaurtiketa batek Ansotegirengan eta Demidovengan jo du eta sare barrura joan da baloia. Atsedenaldia 1-2ko markagailuarekin iritsi da.

Bigarren zatia hasi eta bi minutura Bartzelonako taldeak partida berdindu du. Weissek jaurtiketa ona atera eta Bravo gainditu du 2-2koa jarriz. Gol horri esker Espanyolek jokoak gora egin du eta gol aukera ugari izan ditu. Bravok era guztietako geldialdi onak egin ditu eta horri esker, Realak ez ditu gol gehiago jaso. 

Txuri-urdinek ere izan dute hiru puntuekin gelditzeko aukeraren bat edo beste, argiena Xabi Prietorena izan da. Donostiarra bakarrik geratu da Casilla atezainarekin, baina bere jaurtiketa langa gainetik kanpora joan da. Gauzak horrela, 2-2ko emaitzarekin bukatu da norgehiagoka Cornellá-El Prat futbol zelaian.

Fitxa teknikoa:
Espanyol: Kiko Casilla; Víctor Sanchez (Cristian Gómez, min.72), Raul Rodriguez, Hector Moreno, Dídac; Baena (Weiss, min., Romaric; Sergio Garcia, Verdu, Coutinho eta Uche (Javi Lopez, min.56).

Reala: Bravo; Estrada, Ansotegi, Demidov (Cadamuro, min.76), De la Bella; Elustondo, Aranburu; Xabi Prieto, Zurutuza (Pardo, min.67), Griezmann eta Carlos Vela (Agirretxe, min.70).

Golak: 0-1, min.12: Carlos Vela; 0-2, min.14: Carlos Vela; 1-2, min.44: Demidov (bere atean); 2-2, min.47: Uche.

Samuel Sanchezek irabazi du Euskal Herriko Itzulia

Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak Oñatiko erlojupekoa lortu du gaur. Joaquim Rodriguez gaur arteko liderrari 21 segundo atera dizkio

Euskal Herriko Itzulia lehen aldiz irabazi du gaur txirrindulari asturiarrak. 2003an eta 2007an hirugarren geratu zen eta, 2009an bigarren. Aurten lehengoa geratu da Oñatin. Aurtengo Itzulian oso erregularra izan da bi etapa irabaziz eta bi aldiz bigarren geratuz. 

Samuel Sanchezek gaur lortu du bigarren etapa Oñatiko 19,8 kilometroko erlojupekoan (Oñati-Oñati, 6. etapa). Sei segundo atera dizkio bigarren izan den Bauke Mollemari, eta 21 Joaquim Rodriguezi, gaur arte liderra izan denari. 

Euskaltel-Euskadi taldeak bigarren Euskal Herriko Itzulia du gaurkoa. Lehena Iban Mayorekin irabazi zuen 2003an.
www.gara.net

Europa eta salbazioa jokoan

Europa eta salbazioa jokoan egongo dira gaur arratsaldeko seietan Cornellá-El Prat zelaian Espanyol eta Realak jokatuko duten norgehiagokan. Perikoek garaipena bilatuko dute Europarekin amesten jarraitzeko eta txuri-urdinek, aldiz, mailari eusteko.

www.marca.com
Realak Mikel González eta Iñigo Martínez zentralak izango Espanyolen aurka, azken hau denboraldi osorako lesionatuta geraturik. Beraien ordezkoak Demidov eta Ansotegi izan daitezke. Illarramendi ere deialditik kanpo geratu da eta Aranburu izango da bere ordezkoa. Deialdiko berritasunak Diego Ifrán aurrelaria eta Carlos Martínez atzelaria dira.

Montaneirren taldeak kanpoan irabazteko beharra du salbazioa lehen bait lehen eskuratzeko. Txuri-urdinek etxetik kanpo garaipena lortzeko zailtasunak dituztela erakutsi dute, baita Claudio Bravoren atea hutsean mantentzeko ere. Denboraldiaren amaiera heltzear da eta Pochettinoren taldeak garaipena behar du Europan sartzeko aukerak izaten jarraitzeko.

Deialdiak:
Espanyol: Raúl Rodríguez, Baena, Álvaro, Sergio García, Verdú, Romaric, Uche, Kiko Casilla, Héctor Moreno, Javi López, Weiss, Forlín, Víctor Sánchez, Pandiani, Dídac, Coutinho, Cristian Gómez y Edgar.

Reala: Bravo, Zubikarai, Estrada, Carlos Martínez, Demidov, Ansotegi, De la Bella, Aranburu, Elustondo, Zurutuza, Griezmann, Vela, Agirretxe, Llorente, Ifrán

Epailea: Muñiz Fernández

2012/04/03

Iñigo Martinezi ebakuntza egin diote

Iñigo Martínez, Realeko zentralari ebakuntza egin diote gaur Policlínica Gipuzkoan eta bihar arte ingresatuta egongo da. Martinez Renobales doktoreak, kirurgia artroskopikoaren bidez, mindutako barne meniskoaren zatiko erresekzio bat egin dio. Ostiralean errekuperazio prozesua hasiko zu Zubietako kirol instalazioetan.

2012/04/02

Iñigo Martinezek ez du denboraldi honetan gehiago jokatuko

Iñigo Martínez, Realeko zentralak, eskuin hankako barne meniskoa hautsi du eta bihar egingo diote ebakuntza. Horretaz gain, defentsa txuri-urdinak, albo lotairuko I-II graduko zaintiratua ere badu. Jokalari ondarrutarrak ezin izango du denboraldi honetan gehiago jokatu.

www.marca.com

Realak garaipen garrantzitsua lortu du Rayoren aurka

Realak 4-0 irabazi du Rayoren aurka Anoetan jokatutako 31. jardunaldiko partidan. Agirretxe, Zurutuza, Griezmann eta Vela izan dira goleatzaile txuri-urdinak.

Lehen minutuetan ezusteko eman nahi izan dute Sandovalen mutilek, baina Diego Costak aukera ederra huts egin du Bravoren aurrean. Bi minutu geroago, bostgarren minutuan, Agirretxek 1-0ekoa egin du. Realak eskuin hegalean egindako jokaldi baten ondorioz, aurrelariak ederki gainditu du Joel atezaina.

Rayo kontraerasoen bidez min egiten saiatu da, baina ez du aukera argirik izan. Agirretxe bigarren gola egiteko zorian egon da 22. minutuan, baina Joel atezainak baloia bikain gelditu du. Montaneirren taldeak arazoak izan ditu defentsan madrildarren joko erasokorra gelditzeko, baina 30. minutuan Zurutuzak 2-0ekoa ezarri du markagailuan. Gauzak horrela, txuri-urdinek arazorik gabe agindu dure atsenaldia iritsi arte.


Bigarren zatia hasi eta aurreneko minutuetan Realak erabakita utzi du norgehiagoka. Griezmannek 50. minutuan 3-0eko egin du eta Carlos Velak, jaurtiketa gogor bati esker, egin du 52. minutuan 4-0ekoa. Markagailu horrekin neurketak intentsitatea galdu du, Rayok jabetza eskuratu du, baina txuri-urdinek ondo bete dituzte defentsa lanak.

Partidako albiste txarra Iñigo Martinezen lesioarekin etorri da. Realeko defentsak belaunean min hartu du eta berdegunea utzi behar izan du lesioanatuta 67. minutuan. Azkenean, txuri-urdinek garaipen sendoa eskuratu dute Anoetan 4-0eko markagailuarekin.


Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo; Estrada, Iñigo Martinez (Ansotegi, 67. minutuan), Demidov, De la Bella; Elustondo, Illarra (Pardo, 79. minutuan), Zurutuza, Vela, Griezman; Agirretxe (Llorente, 76. minutuan).

Rayo: Joel; Diamanka, Tito, Casado, Arribas; Movilla (Trashorras, 60. minutuan); Armenteros, Michu (Tamudo, 65. minutuan), Javi Fuego; Lass ( Piti, 54. minutuan), Diego Costa.


Golak: 1-0, 6. minutuan: Agirretxe. 2-0, 30. minutuan: Zurutuza. 3-0, 50. minutuan: Griezmann. 4-0, 52. minutuan: Vela.