Mostrando entradas con la etiqueta Zurutuza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Zurutuza. Mostrar todas las entradas

2013/03/31

Realak puntu bat atera du Cornellatik (2-2)

Txuri-urdinek hamaika partida daramatzate galtzea zer den jakin gabe

Realak berdinketa (2-2) lortu du Espaynolen aurka Cornella-El Prat futbol zelaian jokatutako partidan. Puntu horri esker, Txapeldunen Liga jokatzea ahalbidetzen duen laugarren postuan jarraitzen dute Montanierren mutilek. Donostiarrak galtzen hasi diren arren, puntu bat berreskuratzea lortu dute. 


Lehen zatiaren hasieran neurketa parekatuta egon da, baina zortzigarren minutuan Segio Garciak 1-0ekoa egin du, Simaoren pase dotorea aprobetxatuz. Gola jaso eta gero Reala berdinketaren bila joan da, 23. minutura arte abagunerik sortu ez duen arren. Orduan etorri da lehen aukera argia eta gola, izan ere, Casilla atezainak huts egin du erdiraketa bat aldentzerakoak eta Zurutuzak boleaz norgehiagoka berdintzea lortu du. 


Lehen zatian, golak egon diren arren, aukera gutxi izan dituzte bi taldeek. Hala ere, atsedenaldia heltzear zela, 38. minutuan, Stuanik 2-1ekoa egin du. Espanyoleko jokalariak Sergio Garciaren pase dotorea jaso ondoren ez du Zubikarairen aurrean hutsik egin. Etxeko taldea markagailuan aurretik zela iritsi da atsedenaldia. 

Bigarren zatian Montanierren mutilak nagusi izan dira dira. Ahalik eta arinen berdintzea izan dute helburu eta abagunerik onenak beraiek izan dituzte. Agirretxek, 57. minutuan, gol aukera argia izan du, baina errematean huts egin du. Hamar minutu beranduago, 67. minutuan, Casilla atezainak erantzun bikaina eman dio, gola izango zela ematen zuen Griezmannek jaurtiketa bati. 


Reala berdinkeraren gola lortzeko merituak egiten aritu dira eta azkenean lortu dute. 76. minutuan Pardok pase bikaina eman dio Griezmanni, frantziarrak kontrolean kale egin du, baina baloiak Javi Lopezengan jo eta bere atean sartu du gola. 

Norgehiagokako azken minutuetan txuri-urdinak garaipenaren bila joan dira eta horretarako aukerak izan dituzte. Hala ere, ez du Casillaren aurrean asmatzea lortu eta 2-2ko berdinketarekin amaitu da partida. Emaitza horrekin, Realak laugarren postuari eustea lortu du. 

Fitxa teknikoa:
Espanyol: Kiko Casilla; Javi Lopez, Colotto, Hector Moreno, Victor Alvarez (Raul Rodriguez, 70. min); Victor Sanchez, Forlin; Stuani, Verdu (Baena, 84. min), Simao (Petrov, 78. min) eta Sergio Garcia.

Reala: Zubikarai; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Bergara (Ifran, 63. min), Illarramendi (Pardo, 74. min); Xabi Prieto, Zurutuza, Griezmann eta Agirretxe.

Golak: 1-0, 8. min: Sergio Garcia; 1-1, 22. min: Zuturuza; 2-1, 38. min: Stuani; 2-2, 75. min: Javi Lopez (b.a.).

2013/02/16

Realak Europan jokatu nahi du

Txuri-urdinek Levanteren aurka jokatuko dute bihar eguerdian

Bihar eguerdiko 12:00etatik aurrera Realak eta Levantek elkarren aurkako norgehiagoka jokatuko dute Anoetan. Bi taldeak Europan jokatu nahi dute hurrengo denboraldian eta meta horretara hurbiltzeko beharrezkoak dituzte hiru puntuak.

Montanierren mutilek Valentziako taldearen aurka irabaziz gero, hirugarren garaipena jarraian lortuko dute. Izan ere, bolada onean daude txuri-urdinak, azken hamabi partidetatik bakarra galdu dute. 

Dani Estrada eta Javi Ros erabaki teknikaogatik deialditik kanpo geratu dira. Zurutuza eta Elustondo, aldiz, baja medikuagatik ez dira sartu Philippe Montanierrek eman duen zerrendan sartu. Ifrán eta Jose Angel deialdira itzuli dira.

www.intereconomia.com
Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Mikel, Ansotegi, Iñigo, Cadamuro, De la Bella, Jose Angel, Illarra, Rubén Pardo, Markel, Xabi Prieto, Vela, Agirretxe, Ifrán, 'Chory' Castro eta Griezmann 

Levante: Keylor Navas, Garabato, Héctor Rodas, Vyntra, Juanfran, Nikos, Ballesteros, Pedro López, Chris, Barkero, Iborra, Pedro Ríos, Valdo, Michel, Diop, Acquafresca, Rubén eta Martins

Epailea: Hernández Hernández

2012/11/01

Realak Cordoban bilatuko du Erregearen Kopako lehen garaipena

Txuri-urdinek talde andaluziarraren aurka jokatuko dute final-hamaseirenetako joaneko neurketa

Kordoba Realaren aurka ezustekoaren bila zelairatuko da, Arcangel futbol zeian 14.000 zale egongo dira Andaluziako taldea animatzen. Montanierren mutilentzat ez da partida erraza izango, baina beharrezkoa dute garaipena Anoetako itzulerako neurketa lasaitasunez hartzeko.

Txuri-urdinak norgehiagoka irabazteko faboritoak diren arren, ez daude bere momenturik onenean. Astelehenean jokatutako Valladoliden aurkako partidan jokalari askok min hartu zuten eta  entrenatzaileak taldekide garrantzitsu batzuei atsedena emango die.


Realak Erregearen Kopan zorte txarra izan du azken urteetan, Donostiako taldeak iragan denboraldian porrot mingarria jaso zuten Mallorcaren aurka eta oihartzun handia izan zuen partida horrek. 

Bravo, Zurutuza, Elustondo eta Griezmann ez daude jokatzeko prest. Horretaz gain, deialdian sartu diren arren Zubikarai, Agirretxe eta 'Chory' Castro minduta daude. Montanierrek Sanseko jokalaria den Fuchs ere deitu du; Diego Ifran uruguaiarrak minutuak izatea espero da.
Deialdiak:

Córdoba: 

Reala: Zubikarai, Royo, Dani Estrada, Carlos Martínez, Mikel, Ansotegi, Iñigo, Jóse Ángel, Markel, Pardo, Illarra, Javi Ros, Fuchs, Xabi Prieto, Agirretxe, Vela, Ifrán eta 'Chory' Castro

Epailea: González González

2012/10/28

Reala etxetik kanpoko lehen puntuen bila

Aurreko asteburuko porrot mingarria ahaztu nahi du talde txuri-urdinak

Realak Valladoliden aurka jokatuko du astelehen honetan Nuevo Zorrilla zelaian (21:30). Txuri-urdinek porrot mingarria jaso zuten aurreko asteburuan Atletico de Madrilen aurka Anoetan (0-1). Lasaitasuna lortu nahi badute, etxetik kanpora irabaztera behartuta daude Montanierren mutilak. Orain arte, ez dute etxetik kanpo punturik lortu. 

Bravo, Zurutuza, Elustondo eta Cadamuro lesionatuek ez dute biharko partida jokatuko. Hala ere, jokalari guztiek bidaiatuko dute Valladolidera; ostegunean Erregearen Kopako partida jokatuko dute Cordobaren aurka eta ordura arte ez dira Donostiara itzuliko.

Deialdiak:
Valladolid: Jaime, Dani Hernández, Rukavina, Marc Valiente, Rueda, Sereno, Peña, Balenziaga, Baraja, Victor Pérez, Álvaro Rubio, Ebert, Óscar, Omar, Neira, Bueno, Javi Guerra, Lolo

Reala: Royo, Zubikarai, Dani Estrada, Carlos Martínez, Ansotegi, Mikel, Iñigo, De la Bella, José Ángel, Javi Ros, Rubén Pardo, Markel, Illarramendi, Griezmann, Xabi Prieto, Ifrán, Vela, 'Chory' Castro, Agirretxe

Epailea: Alvarez Izquierdo

2012/09/23

Hiru puntuek ihes egin diote Realari (2-1)

Txuri-urdinak irabazten hasi arren, bigarren zatian Levantek markagailua irauli du

Realak 2-1eko porrota jaso du Ciutat de Valencian Levanteren aurka. Horrela, etxetik kanpo urtarriletik irabazi gabe jarraitzen dute Montanierren mutilek. 

Lehengo zatian erritmoa falta izan da, aurreneko aukera Barkerok izan du zortzigarren minutuan, baian ezin izan du Juanluren erdiraketa ondo errematatu. Velak ere aukera izan du 16. minutuan; urrutitik saiatu da, baina baloia gutxigatik kanpora joan da.


Zurutuzak 0-1ekoa jarri du 22. minutuan; baloia Levanteren ateko eskerreko zutoinean jo eta gero sartu da. Golak indarra eman dio Realari eta 39. minutuan Vela bigarrena egiteko zorian egon da. Azken minutuetan txuri-urdinak erlaxatu eta talde valentziarra esnatu da.

Bigarren zatian, Levante indartsu zelairatu da eta 63. minutuan epaileak gola baliogabetu dio Martinsi jokoz kanpo zegoelako. Realak erritmoa galdu eta 71. minutuan Barkerok, penaltiz, neurketa berdindu du. Iñigo Martinezek El Zhar Levanteko jokalariari falta egin dio area barruan eta epaileak penaltia adierazi du, Realeko jokalari ohiak ez du hutsik egin.

Maldan gora jarri zaio norgehiagoka Donostiako taldeari eta berdineta ziurtzat jotzen zenean, Martins Bravoren aurrean bakarrik geratu da eta partida erabakita hutsi du 2-1eko markagailuarekin.

Fitxa teknikoa:
Levante: Munua; Juanfran, Navarro, Lell, Ballesteros; Iborra (Martins, 46'), Diop, El Zhar, Barkero, Juanlu (Pedro Rios, 70'); Ruben (Michel, 56').
Reala: Bravo; Iñigo Martinez, Mikel Gonzalez, De la Bella, Estrada; Illarramendi (Javier Ros, 81'), Bergara, Griezmann, Jose Angel (Castro, 46'), Zurutuza (Xabi Prieto, 77'); Vela.
Golak: 0-1, 2. min: Zurutuza. 1-1, 71. min: Barkero. 2-1, 87.min: Martins.

2012/09/16

Meriturik gabeko garaipena (2-0)

Realak hiru puntuak lortu ditu Anoetan Zaragozaren aurka jokatutako partidan

Txuri-urdinek sendo jarraitzen dute Anoetan. Meritu handirik egin gabe, Montanierren mutilek, Zaragoza mendean hartu dute Iñigo Martinez eta Carlos Velaren golei esker. Horrela, denboraldi honetan etxean jokatutako partida guztiaz irabazi dituzte.

Lehen zatian ez da gol aukera askorik izan eta jokoa aspergarria izan da. Lehen aukera Zaragozak izan du zortzigarren minutuan, baina Bravok ederki geratu du Postigaren jaurtiketa. Lehengo zatiaren amaiera arte Zaragozarrak izan da nagusi; hala ere, ez dute arrisku handiegirik sortu. 


Montanierren taldeari asko kostatu zaio gol aukerak sortzea, ez du abagunerik izan lehen zatiko amaiera arte. De la Bellaren jaurtiketari erantzun ona eman dio Roberto atezainak. Minutu gutxi eta gero, Griezmann bakarrik geratu da Zaragozako atezainaren aurrean, baina Robertok gelditu ikusgarria egin du. Atsedenaldia 0-0ko markailuarekin iritsi da.

Bigarren zatia biziagoa izan da eta gol aukera gehiago izan dira. Neurketa parekatuta egon da, baina reala 57. minutuan markagailuan aurreratu da. Realak korner bat atera eta Iñigo Martinezek 1-0koa jarri du. Golaren ondoren, Zaragoza berdinketa lortzen saiatu arren, ez du aukera argirik sortu. 

Realak erosoago jokatu du markagailuan aurretik joanda, horrela, gol aukerak areagotuz. Gola sartu eta lau minutura, Paredesek area barruan falta egin dio Carlos Velari. Iglesias Villanueva epaileak penaltia adierazi du eta Carlos Velak ez du hutsik egin, 2-0koa jarriz. 

Bi gol jaso ondoren, Zaragoza saiatu da aldea murrizten, baina Reala sendo ibili da defensa lanetan. Txuri-urdinak saiatu dira min gehiago egiten, baina ez dute asmatu. 2-0eko markagailuarekin heldu da partidaren amaiera. Esfortsu handirik gabe, errealak hiru puntuak eskuratu ditu.


Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo; Estrada, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Markel, Illarramendi, Zurutuza (Ros, 77. min); Griezmann, Vela (Ifran, 85. min) eta Agirretxe (Jose Angel, 82. min).
Zaragoza: Roberto; Abraham, Paredes, Alvaro, Sapunaru; Montañes, Zuculini (Apoño, 63. min), Stefan (Álamo, 75. min), Jose Mari, Edu Oriol (Aranda, 63. min); Helder Postiga.
Golak: 1-0, 55. min: Iñigo Martinez. 2-0, 61. min: Vela.

2012/08/10

Realak aise irabazi du Varaseren aurka (2-4)

Griezmannek erakustaldia eman du Franco Ossola futbol zelaian

Realak merezitako garaipena lortu du gaur. Talde txuri-urdinak itxura asko hoebtu du eta lehen zatian partida erabakita utzi du 0-3ko markagailuarekin. Griezmannek egin ditu bi lehenak eta Agirretxek hirugarrena, honetan ere frantziarraren lana azpimarratuz. 

Bigarren zatian Montanierren taldeari gehiago kostatu zaio, aldaketa asko izan direla eta. Horrela, 52. minutuan etxeko taldeak lehen gola egin du. Ondoren, Zurutuzak ondo erantzun eta donostiarrentzat hirugarren gola egin du. Vareseren bigarren golak ez du emaitzan eraginik izan. 2-4ko markagailuarekin iritsi da partidaren amaiera.



Fitxa teknikoa:
AS Varese: Bressan, Pucino, Carrieri, Corti, Martinetti, Gomes, Tarmo, Grillo, Nadarevic, Zecchin y Troest. También han jugado Milan, Damonte, Momenté, Fiamozzi, Tripolo, Lazaar, Wagner, Miracoli. 

Real Sociedad: Royo, Estrada (Carlos Martínez, min. 46), Mikel (Ansotegi, min. 46), Cadamuro, De la Bella (José Ángel, min. 46), Markel (Ros, min. 46), Zurutuza (Elustondo, min. 71), Pardo (Illarra, min. 71), Griezmann (Sarpon g, min. 46), Agirretxe (Vela, min. 46) e Ifrán (Chory Castro, min. 62). 

Golak: 0-1, min.6: Griezmann. 0-2, min.28: Griezmann. 0-3, min.34: Agirretxe. 1-3, min.52: Momenté. 1-4, min.65: Zurutuza. 2-4, min.77: Momenté, de penalti. 

Epailea: Ostinelli. 

2012/02/18

Realak arnasa hartzeko aukera izango du Granadan

Ansotegi eta De la Bella dira deialdiko berri nagusiak, eta azkenean Xabi Prieto ere sartu da. Elustondo, Zurutuza eta Demidov, ordea, kanpoan geratu dira.

Igande honetan (12:00h) Realak bisita egingo du Los Carmenes futbol zelaira BBVA ligako 24. jaurdunaldian. Montaneirren taldeak distantzia berdina du jeitsieratik zein Europa League-tik. Astelehenean Anoetan Sevillaren aurka garaipena lortu ondoren, Andaluziako beste talde baten aurka neurtu beharko ditu indarrak.

www.terra.es

Taldeak egindako azken entrenamenduan Xabi Prietoren hobekuntza izan da albiste onena. Zerrendan sartu da Ansotegi eta De la Bellarekin batera. Demidov, Elustondo eta Zurutuza, aldiz, kanpoan geratu dira.

Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Estrada, Ansotegi, Mikel González, Cadamuro, Iñigo Martínez, De la Bella, Xabi Prieto, Markel, Illarramendi, Aranburu, Pardo, Griezmann, Agirretxe, Vela, Ifrán, Llorente.

Granada: Julio César, Roberto, Siqueira, Nyon, Mainz, Iñigo López, Borja Gómez, David Cortés, Mikel Rico, Fran Rico, Abel Gómez, Jaime Romero, Franco Jara, Martins, Ighalo, Geijo, Uche, Henrique

2012/01/29

Gol festa Anoetan

Oso ondo hasi dute norgehiagoka txuri-urdinek, aurreneko hiru minutuetan Zurutuzak bi gol sartu ditu. Realaren kalitateak 5-1eko markagailua jartzea lortu du.

Realak Sporting jipoitu du Anoetan. Horrela, Manolo Preciado entrenatzailea egoera larrian utzi dute, eta bide batez, arnasa hartu dute sailkapenean.

Realak bikain hasi du neurketa eta bi jokaldi onen bidez jarraian sartu ditu lehen bi golak Zurutuzak. Realeko erdilaria protagonista izan da partidako lehen m
inutuetan, izan ere bi golak sartu ondoren lesionatu egin da. Gregory Sportingeko defensaren eta Zurutuzaren buruek elkar jo dute airean eta bi jokalariek lesionaturik berdegunea utzi behar izan dute.
Jokaldi horren ondore neurketak erritmoa galdu du eta Realaren baloi-jabetza jeitsiz joan da, baina Sportingek ez du arriskurik sortu.

Bigarren zatia ere bizi hasi da, lehen minutuan De las Cuevas Sportingeko jokalariak 2-1ekoa jarri du markagailuan. Golaren ondoren beraien jokoa bizitu dute asturiarrek, baina ez dituzte aukerak aprobetxatu.

Griezmannek 76. minutuan jarritako kornerrean Elustondok hirugarrena sartu du. Sportingek kolpe latza hartu du eta luzapenean Aranburuk eta Griezmannek 5-1ean uzti dute markagailua.

www.eitb.com
Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, Estrada; Elustondo, Aranburu, Zurutuza (Markel Bergara, 8. minutua), Vela (Xabi Prieto, 80. minutua), Griezmann; Agirretxe (Ifran, 61. minutua).
Sporting: Juan Pablo; Canella, Galvez, Gregory (Botia, 13. minutua), Damian; Rivera, Nacho Cases (Muñiz, 46. minutua), De las Cuevas, Trejo, Carmelo (Sergio Alvarez, 78. minutua); Bilic.
Golak: 1-0, 1. minutua: Zurutuza. 2-0, 2. minutua: Zurutuza. 2-1, 46. minutua: De las Cuevas. 3-1, 75. minutua: Elustondo. 4-1, 90. minutua: Aranburu. 5-1, 90+3. minutua: Griezmann.