Mostrando entradas con la etiqueta Real Zaragoza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Real Zaragoza. Mostrar todas las entradas

2013/02/11

Reala postu europearretan sartu da (1-2)

Txuri-urdinek aise irabazi dute Zaragozaren kontra La Romaredan

Reala Europa Leaguen jokatzea ahalbidetzen duten postuetan sartu da Zaragoza mendean hartuta. Montanierren mutilak laster hasi dira irabazten eta gainera Zaragoza jokalari bat gutxiagorekin geratu da 21. minutuan.

Lehen zatiko aurreneko minutuetan Zaragozarenak izan dira gol aukerak, hala ere, ez dute arrisku handirik sortu. Jimenezen mutilak zelaian nagusi zirela, kontraerasu bat aprobetxatu du Griezmannek 0-1ekoa egiteko. Golaren ostean, Hectorrek lehenengo txartel horia ikusi du Carlos Velari egindako sarrera batengatik. Hamar minutu geroago, 21. minutuan, beste sarrera gogor bat egin dio mexikarrari eta epaileak bigarren txartel horia erakutsi ondoren, egotzi egin du. 



Donostiarren golaren ondoren Zaragoza partidaren kontrola berreskuratzen saiatu da, baina orduan Agirretxek 0-2ekoa lortu du area barruan baloi bat aprobetxatuz. Usurbildarrak partida ia erabakita utzi du. Lehenengo zatia amaitzear zela, Griezmannek baloia sarera bidalu du, baina epaileak gola ezeztatu du frantziarra jokoz kanpo zegoelako. 0-2ko markagailuarekin iritsi da atsedenaldia.

Bigarren zatian Reala izan da nagusi eta hainbat aukera izan ditu. Carlos Martinez, Agirretxe eta Vela izan dira aukera garbienak izan dituztenak. Hala ere, donostiarren ez dute hirugarren gola sartzea lortu. 


75. minutuan Bienvenu gola sartzeko zorian egon da korner batean. Hori izan da Zaragozak izan duen abagune argi bakarra. Realak aukera asko izan ditu, baina azken minutuan Apoño Zaragozako jokalaria izan da gola lortu duena penaltiz. Montanierren mutilek hiru puntuak lortu dituzte eta Europako postuetan sartzea lortu du. 

Fitxa teknikoa:
Zaragoza: Roberto; Sapunaru, Álvaro, Paredes, Héctor; Movilla (José Fernández, 27. min), Apoño, Romaric, Montañés (Rochina, 71. min); Víctor (Bienvenu, 46. min) eta Helder Postiga.

Reala: Bravo; Carlos Martínez (Estrada, 88. min), Mikel, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarra (Ruben Pardo, 77. min), Markel; Vela ('Chory' Castro, 72. min), Xabi Prieto, Griezmann; eta Agirretxe.

Golak: 0-1, 10. min: Griezmann. 0-2, 31. min: Agirretxe. 1-2, 92. min: Apoño (p).

2013/02/09

Reala puntu gehiagoren bila joango da Zaragozara

Txuri-urdinek Europako postuetan sartzeko aukera izango dute La Romaredan

Bihar 17:00etatik aurrera Zaragoza eta Reala nor baino nor arituko dira La Romareda futbol zelaian. Aragoiko taldeak beharrezkoa izango du puntuak eskuratzea jeitsiera postuetatik urruntzeko. Reala, aldiz, bolada on bati jarraipena emateko asmoz joango da Zaragozara. Montanierren mutilek irabaziz gero, Europako postuetan sartzeko aukera izango dute. Donostiarrek azken hamabi partidetatik hamaikan puntuak eskuratu dituzte, horien artean Valentzia eta Barçaren aurka irabaziz. 

Diego Ifran eta Jose Angel ez dira Philippe Montanierrek eman duen zerrendan sartu, Elustondo eta Zurutuzarekin batera baja medikuak dira. Markel, aldiz, lesiotik errekuperatu era deialdian sartu da. De la Bella eta Markel ere zerrendara itzuli dira zigorra beti ostean.

www.heraldo.es

Deialdiak:
Zaragoza: Roberto, Leo Franco, Movilla, Álvaro González, Paredes, Rodri, Bienvenu, Edu Oriol, Hélder Postiga, Apoyo, Paco Montañés, Romaric, Fernández, Sapunaru, Pintér, Rochina, Héctor, Carmona eta Víctor Rodríguez

Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Dani Estrada, Mikel, Ansotegi, Cadamuro, Iñigo, De la Bella, Illarra, Rubén Pardo, Javi Ros, Markel, Xabi Prieto, Vela, Agirretxe, 'Chory' Castro eta Griezmann 

Epailea: Gil Manzano

2012/09/16

Meriturik gabeko garaipena (2-0)

Realak hiru puntuak lortu ditu Anoetan Zaragozaren aurka jokatutako partidan

Txuri-urdinek sendo jarraitzen dute Anoetan. Meritu handirik egin gabe, Montanierren mutilek, Zaragoza mendean hartu dute Iñigo Martinez eta Carlos Velaren golei esker. Horrela, denboraldi honetan etxean jokatutako partida guztiaz irabazi dituzte.

Lehen zatian ez da gol aukera askorik izan eta jokoa aspergarria izan da. Lehen aukera Zaragozak izan du zortzigarren minutuan, baina Bravok ederki geratu du Postigaren jaurtiketa. Lehengo zatiaren amaiera arte Zaragozarrak izan da nagusi; hala ere, ez dute arrisku handiegirik sortu. 


Montanierren taldeari asko kostatu zaio gol aukerak sortzea, ez du abagunerik izan lehen zatiko amaiera arte. De la Bellaren jaurtiketari erantzun ona eman dio Roberto atezainak. Minutu gutxi eta gero, Griezmann bakarrik geratu da Zaragozako atezainaren aurrean, baina Robertok gelditu ikusgarria egin du. Atsedenaldia 0-0ko markailuarekin iritsi da.

Bigarren zatia biziagoa izan da eta gol aukera gehiago izan dira. Neurketa parekatuta egon da, baina reala 57. minutuan markagailuan aurreratu da. Realak korner bat atera eta Iñigo Martinezek 1-0koa jarri du. Golaren ondoren, Zaragoza berdinketa lortzen saiatu arren, ez du aukera argirik sortu. 

Realak erosoago jokatu du markagailuan aurretik joanda, horrela, gol aukerak areagotuz. Gola sartu eta lau minutura, Paredesek area barruan falta egin dio Carlos Velari. Iglesias Villanueva epaileak penaltia adierazi du eta Carlos Velak ez du hutsik egin, 2-0koa jarriz. 

Bi gol jaso ondoren, Zaragoza saiatu da aldea murrizten, baina Reala sendo ibili da defensa lanetan. Txuri-urdinak saiatu dira min gehiago egiten, baina ez dute asmatu. 2-0eko markagailuarekin heldu da partidaren amaiera. Esfortsu handirik gabe, errealak hiru puntuak eskuratu ditu.


Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo; Estrada, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Markel, Illarramendi, Zurutuza (Ros, 77. min); Griezmann, Vela (Ifran, 85. min) eta Agirretxe (Jose Angel, 82. min).
Zaragoza: Roberto; Abraham, Paredes, Alvaro, Sapunaru; Montañes, Zuculini (Apoño, 63. min), Stefan (Álamo, 75. min), Jose Mari, Edu Oriol (Aranda, 63. min); Helder Postiga.
Golak: 1-0, 55. min: Iñigo Martinez. 2-0, 61. min: Vela.

Realak ez du Anoetan hutsik egin nahi

Txuri-urdinek Zaragozaren aurka irabazi nahi dute, kanpoan bi porrot jaso ondoren

Gaur arratsaldeko 19:50etan jokatuko da Reala eta Zaragozaren arteko neurketa Anoetan, Montanierren mutilek hiru puntuak eskuratu nahi dituzte sailkapenean lasaitasuna lortzeko. Etxetik kanpo bi porrot jaso eta gero, Zaragozaren aurka galtzeak urduritasuna ekarriko luke aldagelara.

Deialdiko berririk handiena Zurutuzaren itzulera da. Hala ere, baja oso garrantzitsuak dituzte donostiarrek. Xabi Prieto eta Rubén Pardo lesionatuen ordez Sanseko jokalari diren Fuchs eta Jonathan deitu ditu Philippe Montanierrek. Elustondo, Cadamuro eta 'Chory' Castro ere baja medikua dira, eta Carlos Martínez deialditik at geratu da erabaki teknikoagatik. 

www.heraldo.es

Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Dani Estrada, Ansotegi, Mikel, Iñigo, De la Bella, José Ángel, Javi Ros, Fuchs, Markel, Illarramendi, Griezmann, Ifrán, Vela, Agirretxe, Jonathan

Celta: Roberto, Leo Franco, Movilla, Paredes, Álvaro, Goni, Aranda, Edu Oriol, Postiga, Apoño, Montañés, Romaric, José Mari, Stefan, Sapunaru, Zuculini, Abraham, Javi Álamo eta Víctor Rodríguez. 

Epailea: Iglesias Villanueva

2012/07/31

Realak 2-1 irabazi du Zaragozaren aurka Bergaran

Agirretxek egin ditu txuri-urdinen bi golak eta Fran Gonzalezek Zaragozarena

Reala gaur ere sendo aritu da eta Bergaran Real Zaragoza garaitzea lortu du. Agirretxeren bi golek Fran Gonzalezena baliogabetu dute intentsitate handiko partida batean. Hala ere, bero handiak eta nekeak akats batzuk eragin ditu Agorrosin futbol zelaian.

Montanierren taldeak lehen zatiko hamargarren minutuan hartu du aurrea, Agirretxek Griezmannen erdiraketa bat ate barrura bidali ondoren. Realak aukera gehiago izan ditu lehen zatian, baina markagailua ez da mugitu bigarrenera arte. 48. minutuan, Fran Gonzalezek berdinketaren gola egin du falta bat aprobetxatuz. 

www.heraldo.es

70. minutuan talde txuri-urdinak garaipenaren gola egin du. Gol honek Carlos Vela izan du protagonista, bere jokaldi bat Agirretxeren oinetan amaitu du eta honek ez du barkatu. Horrela, Usurbilgo aurrelariak bost gol daramatza aurredenboraldian. Honenbeztez, Realak udako hirugarren garaipena lortu du. 

Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo, Dani Estrada, Ansotegi (Mikel, min.46), Cadamuro, De la Bella, Markel, Illarra (Ros, min.73), Pardo (Zurutuza, min.63), Ifrán (Vela, min.46), Agirretxe (Xabi Prieto, min.90) y Griezmann (Chory Castro, min.73).
Real Zaragoza: Roberto, Álvaro, Loovens (Mateu, min.83), Fran González (Obradovic, min.58), Paredes (Laguardia, min.83), José Mari (Goni, min.83), Zuculini, Romaric (Pinter, min.46), Wilchez (Álamo, min.73), Ortí (Víctor Rodríguez, min.63) y Helder Postiga (Aranda, min.58).
Golak: 1-0, min.10: Agirretxe. 1-1, min.48: Fran González. 2-1, min.70: Agirretxe.
Epailea: Gorostegi, Apaloaza eta Ibarguren hegaletan.