Mostrando entradas con la etiqueta Bergara. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Bergara. Mostrar todas las entradas

2012/07/31

Realak 2-1 irabazi du Zaragozaren aurka Bergaran

Agirretxek egin ditu txuri-urdinen bi golak eta Fran Gonzalezek Zaragozarena

Reala gaur ere sendo aritu da eta Bergaran Real Zaragoza garaitzea lortu du. Agirretxeren bi golek Fran Gonzalezena baliogabetu dute intentsitate handiko partida batean. Hala ere, bero handiak eta nekeak akats batzuk eragin ditu Agorrosin futbol zelaian.

Montanierren taldeak lehen zatiko hamargarren minutuan hartu du aurrea, Agirretxek Griezmannen erdiraketa bat ate barrura bidali ondoren. Realak aukera gehiago izan ditu lehen zatian, baina markagailua ez da mugitu bigarrenera arte. 48. minutuan, Fran Gonzalezek berdinketaren gola egin du falta bat aprobetxatuz. 

www.heraldo.es

70. minutuan talde txuri-urdinak garaipenaren gola egin du. Gol honek Carlos Vela izan du protagonista, bere jokaldi bat Agirretxeren oinetan amaitu du eta honek ez du barkatu. Horrela, Usurbilgo aurrelariak bost gol daramatza aurredenboraldian. Honenbeztez, Realak udako hirugarren garaipena lortu du. 

Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo, Dani Estrada, Ansotegi (Mikel, min.46), Cadamuro, De la Bella, Markel, Illarra (Ros, min.73), Pardo (Zurutuza, min.63), Ifrán (Vela, min.46), Agirretxe (Xabi Prieto, min.90) y Griezmann (Chory Castro, min.73).
Real Zaragoza: Roberto, Álvaro, Loovens (Mateu, min.83), Fran González (Obradovic, min.58), Paredes (Laguardia, min.83), José Mari (Goni, min.83), Zuculini, Romaric (Pinter, min.46), Wilchez (Álamo, min.73), Ortí (Víctor Rodríguez, min.63) y Helder Postiga (Aranda, min.58).
Golak: 1-0, min.10: Agirretxe. 1-1, min.48: Fran González. 2-1, min.70: Agirretxe.
Epailea: Gorostegi, Apaloaza eta Ibarguren hegaletan.

2012/06/20

Bederatzi lagunarteko eta Italian kontzentrazioa

Realeko lehen taldea uztailaren 2an itzuliko da lanera eta Zubietako instalazioetan arituko da hilabete horretan. Denpora horretan zehar Montanierren mutilek bost lagunarteko partida jokatuko dituzte, hiru Gipuzkoan eta bi Iparraldean. 

Lehiakideetako bat eta partiden ordutegiak falta arren hau da bost partiden egutegia:
  • 2012/07/13: Reala-Eglantins. Hendaian, talde honen mendeurrena delako.
  • 2012/07/18: Reala-Eibar. Azpeitin, Mikel Aranburi omenaldia.
  • 2012/07/21: Reala- ?. Baionan, Seaskaren alde.
  • 2012/07/28: Reala-Girondins. Galen, Sportmundi torneoa.
  • 2012/07/31: Reala-Zaragoza. Bergaran.
Honen ondoren, aurredenboraldiko bigarren fasea etorriko da. Abuztuaren 2tik 12ra kontzentrazio bat buruko dute Italiako iparraldean, Garda lakuaren inguruan. Hurrengo egunetan erabakiko da zein izango den txuri-urdinen lantokia Italiako "stage"-an. Kontzentrazio honetan zehar lau partida jokatuko dira, Modena, Parma, Varese eta Chievo Verona aurkari izanda. Oraingoz, datak eta lekuak zehazten dabiltza.

"Stage"-aren ondoren, Reala Zubeitara itzuliko da, haster izango den 2012-13 denboraldiari prestatzen jarraitzeko.