Mostrando entradas con la etiqueta Zubikarai. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Zubikarai. Mostrar todas las entradas

2012/11/01

Realak Cordoban bilatuko du Erregearen Kopako lehen garaipena

Txuri-urdinek talde andaluziarraren aurka jokatuko dute final-hamaseirenetako joaneko neurketa

Kordoba Realaren aurka ezustekoaren bila zelairatuko da, Arcangel futbol zeian 14.000 zale egongo dira Andaluziako taldea animatzen. Montanierren mutilentzat ez da partida erraza izango, baina beharrezkoa dute garaipena Anoetako itzulerako neurketa lasaitasunez hartzeko.

Txuri-urdinak norgehiagoka irabazteko faboritoak diren arren, ez daude bere momenturik onenean. Astelehenean jokatutako Valladoliden aurkako partidan jokalari askok min hartu zuten eta  entrenatzaileak taldekide garrantzitsu batzuei atsedena emango die.


Realak Erregearen Kopan zorte txarra izan du azken urteetan, Donostiako taldeak iragan denboraldian porrot mingarria jaso zuten Mallorcaren aurka eta oihartzun handia izan zuen partida horrek. 

Bravo, Zurutuza, Elustondo eta Griezmann ez daude jokatzeko prest. Horretaz gain, deialdian sartu diren arren Zubikarai, Agirretxe eta 'Chory' Castro minduta daude. Montanierrek Sanseko jokalaria den Fuchs ere deitu du; Diego Ifran uruguaiarrak minutuak izatea espero da.
Deialdiak:

Córdoba: 

Reala: Zubikarai, Royo, Dani Estrada, Carlos Martínez, Mikel, Ansotegi, Iñigo, Jóse Ángel, Markel, Pardo, Illarra, Javi Ros, Fuchs, Xabi Prieto, Agirretxe, Vela, Ifrán eta 'Chory' Castro

Epailea: González González

2012/10/22

Realak etxeko bolada ona hautsi du (0-1)

Falcaok partidako azkenengo minutuan egin du Atletico Madrilen gola

Txuri-urdinek porrot mingarria jaso dute neurketako azken minutuan, Falcaok markagailuan 0-1ekoa jarri ondoren. Realak partida ona jokatu du eta nagusi izan dira zelaian, baina aurrelari kolonbiarrak estrategia jokaldi baten ostean hiru puntuak eman dizkio talde zuri-gorriari.

Reala indartsu zelairatu da eta edertki gainditu du talde madrildarraren presio gogorra. Txuri-urdinek gola egiteko aukerak izan dituzte, baina Courtois atezaina fin ibili da. Norgehiagokako lehen aukera argia Carlos Velak izan du, baina Atleticoko atezainak ederki desbideratu du baloia kornerrera. 

Atletico Madrilek ere gola sartzeko aukera bikaina izan du 28. minutuan, baina Raul Garciaren errematea kanpora joan da. Talde donostiarra indartsu aritu da, baina jokalariek ez dute errematean asmatu. Atsenaldian, Anoetako margakagailua 0-0ekoa izan da. 
Bigarren zatiaren hasieran talde zuri-gorriak presio gogorra egin du erasoam eta FAlcaok arrisku handia sortu du area inguruan. Mirandak 60. minutuan madrildarren lehen gola lortzeko aukera paregabea izan du, baina baloia langa gainetik kanpora joan da.
Eñaut Zubikaraik gelditu garrantzitsuak egin behar izan ditu eta Simeoneren taldeak ez du Realeko atezaina gainditzerik izan. 82. minutuan Carlos Velak aukera bikaina izan du, baina mexikarrak, Courtoisen aurrean bakarrik zegoela, langa gainetik bidali du baloia. Partidako gol bakarra Falcaok eskuratu du azken minutuan, falta jaurtiketa txokotik sartuta. Txuri-urdinen etxeko bolada ona hautsi du Atletico Madrilek Anoetan 0-1 irabazita.


Fitxa teknikoa:
Reala: Zubikarai
; Estrada, Mikel, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarra, Bergara, Xabi Prieto (Chori Castro, 66. minutua); Griezmann (Ifran, 83. minutua), Agirretxe (Pardo, 78. minutua) eta Vela.


Atlético de Madrid: Courtois; Juanfran, Miranda, Godin, Filipe Luis, Mario Suarez, Gabi, Raul Garcia (Cebolla Rodriguez, 61. minutua); Koke (Emre, 80. minutua), Adrian (Diego Costa, 86. minutua) eta Falcao.


Golak: 0-1, 90. minutua: Falcao. 

2012/09/29

Txuri-urdinek sendo jarraitu nahi dute Anoetan

Reala eta Athletic-en arteko derbia jokatuko da gaur Donostian

Gauko zortzietan jokatuko da Anoetan denboraldi osoko partida zirraragarrienetako bat. Zaleen arreta gehienbat bi ateetan egongo da, Realaren atean Zubikaraik jokatuko du Bravok erradioa hautsi ondoren. Zuri-gorrien kasuan, aldiz, oraindik ez dago argi Raulek edo Iraizozek jokatuko duen. Astearen hasieran Raulek jokatuko zuela ematen bazuen ere, ostegunean normaltasunez entrenatu zen Iraizoz.

Montanierrek emandako zerrendan bi nobedade daude. Imanol Agirretxe eta Liassine Cadamuro itzuli dira Diego Ifrán eta Carlos Martinezen ordez. Enrique Royo Sanseko atezaina ere deialdian sartu da, Claudio Bravo lesionatuaren ordez.


Deialdiak:
Reala: Royo, Zubikarai, Dani Estrada, Cadamuro, Ansotegi, Mikel, Iñigo, De la Bella, José Ángel, Javi Ros, Markel, Illarramendi, Griezmann, Xabi Prieto, Agirretxe, Vela, 'Chory' Castro

Athletic:
 Iraizoz, Raúl, Amorebieta, San José, Iraola, Castillo, Ekiza, Gurpegi, Ruiz de Galarreta, Iturraspe, De Marcos, Ibai, Susaeta, Muniain, Isma López, Llorente, Aduriz, Toquero


Epailea: Clos Gómez

2012/09/27

Claudio Bravok eskuin besoko erradioa hautsi du

Claudio Bravo Realeko atezainak atzo goizeko entrenamenduan torsio eta kolpea jaso zuen baloi bat geratzean eskuin eskumutur eta besaurrean. Policlinica Gipuzkoan egindako azterketa osagarrietan erradio haustura dela ikusi zen; atzo arratsaldean bertan egin zioten ebakuntza Martinez Renobales doktorearekin. 

2012/04/22

Reala salbazioara hurbiltzeko beste pausu baten bila

Realak hiru puntuak bilatiko ditu igande honetan Anoetan Vila-realen aurka. Lotinaren gizonen helburua ere lehen mailari eustea da; beraz, bi taldeentzat oso garrantzitsua izango da hitu puntuak lortzea.

Txuri-urdinek Vila-real hartuko dute igande honetan Anoetan, 12:00etatik aurrera. Montainerrek eskeini duen zerrendan, lau dira nobedadeak. Eñaut Zubikarai, Vadim Demidov eta Diego Ifran deialdira itzuli dira. Ramirez, Mikel, Javi Ros eta Cadamuro, ordea, kanpoan geratu dira. 

www.marca.com

Mikel zigortuta dago Malagaren aurka ikusi zuen txartel gorriaren ondorioz, Rosek Sanserekin jokatu du asteburu honetan eta Cadamuro eta Ramirez erabaki teknikoagatik geratu dira zerrendatik kanpo. 

Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Dani Estrada, Ansotegi, Demidov, De la Bella, Xabi Prieto, Elustondo, Rubén Pardo, Illarra, Aranburu, Zurutuza, Griezmann, Llorente, Agirretxe, Vela, Ifrán

Vila-real: Diego López, César, Gonzalo, Musacchio, Catalá, Mario, Zapata, Ángel, Marchena, Bruno, Marcos Senna, Borja Valero, Hernán Pérez, Cani, De Guzmán, Nilmar, Martinuccio, Marco Rubén

Epailea: Fernández Borbalán

2012/01/11

Gau lotsagarria

Reala Erregearen Kopatik kanpo geratu da Mallorcaren aurka 6-1 galdu ondoren. Partida lotsagarria jokatu dute txuri-urdinek San Moixen. Anoetan lortutako abantaila handia (2-0) eta lehen minutuetan Ifranek sartutako gola ez dituzte batere aprobetxatu. Mallorcak berdinketaren gola sartu duenetan Reala erabat desagertu da.


Lehen minutuan hainbat aukera izan ditu Mallorcako taldeak, baina Ifranek gola sartu du De la Bellaren erdiraketa batekin 16. minutuan. Gol honekin dena erabakita zegoela zirudien, gainera Realak baloiaren jabetza berreskuratu du. Zubikarairen areatik gertu egindako falta batek dena aldatu du, Chori Castrok gol bikaina sartu du 34. minutuan atezain txuri-urdinaren eskuadratik.

Caparrosen taldeak lehen gola sartu ondoren Reala lur jota geratu da. Hemedek bigarrena egin du areaz kanpo 35. minutuan, Nunesek korner batean hirugarrena sartu du 37. minutuan eta Castrok laugarrena sartu du 40. minutuan Zubikarairen hutsegite larri bat aprobetxatuz.

www.eitb.com
Realaren egoerak ez du hobera egin atsedenaldia eta gero. Alfarok bostgarren gola egin du 53. minutuan eta Hemedek seigarrena 59. minutuan, Reala aukerarik gabe hutsiz. Montaneir ez da batere pozik agertu norgehiagoka ondoren egindako adierazpenetan.

Fitxa teknikoa:
Mallorca: Calatayud; Zuiverloon (Company, 65. minutua), Nunes, Crespi, Bigas; Alfaro, Marti, Pina, Castro (Tejera, 80. minutua); Hemed eta Ogunjimi (Nsue, 78. minutua).

Reala: Zubikarai; Estrada, Martinez, Demidov, De La Bella; Xavi Prieto (Griezmann, 60.minutua), Mariga (Aranburu, 60.minutua), Elustondo, Vela; Zurutuza (Agirretxe, 68. minutua) y Ifrán.
Golak: 0-1, 16. minutua: Ifran; 1-1, 34. minutua: 2-1, 35. minutua: Hemed; 3-1, 37. minutua: Nunes; 4-1, 40.minutua: Castro; 5-1, 50. minutua: Alfaro; 6-1, 60.minutua: Hemed.