Mostrando entradas con la etiqueta Athletic Club. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Athletic Club. Mostrar todas las entradas

2013/02/22

Realak garaipen batekin agurtu du Katedrala (1-3)

 Athletic irabazten hasi den arren, txuri-urdinek erraz irauli dute markagailua

Realak aise irabazi du San Mames zaharrean jokatu den azken derbia. Zuri-gorriek hobeto hasi dute partida eta markagailuan aurretik jartzea lortu dite. Baina ez die pozak askorik iraun, Realak berehala berdindu du partida eta bigarren zatian markagailua iraultzea lortu dute jokalari txuri-urdinek.


Lehen zatian Athletic hasi da agintzen eta txuri-urdinek defentsa sendo mantentzeko sufritu egin dute. Adurizek bi aukera izan ditu partidaren hasieran, baina aurrelariak ez du golik sartzerik lortu.Agirretxek ere aukera argi bat izan du, baina usurbildarraren jaurtiketa zuzenean kanpora joan da. Realak presioa egin duen arren, Bielsaren mutilek sakatzen jarraitu dute. Adurizek aukera bikain bat izan du, baina Claudio Bravok gelditu erabakigarria egin du.

30. minutuan Ibai Gomezek 1-0ekoa egin du, Santutxuko jokalariak jaurtiketa indartsu batekin Bravo gainditzea lortu du. Hala ere, zuri-gorrien pozak ez du askorik iraun. Izan ere, 34. minutuan, Griezmannek 1-1ekoa egin du. Frantziarrak 'Chory' Castroren erdiraketa bikaina aprobetxatu du berdinketa lortzeko. Gol banarekin heldu da atsedenaldia. 


Bigarren zatian txuri-urdinak nagusi izan dira eta talde zuri-gorriak asko sufritu du defentsan. 66. mintuuan Raul atezainaren akats larri bat aprobetxatu du Agirretxek 1-2koa egiteko. Realaren golak ukituta utzi du Bilboko taldea eta partida aldapa gora jarri zaie. Montanierrek Carlos Vela zelairatu du Agirretxeren ordez, eta mexikarrak 1-3koa egin du. Athletic-ek ez du markagailuko aldea murrizteko ia aukerarik izan eta azkenean txuri-urdinak eraman dituzte hiru puntuak. Realak Europako postuetan jarraitzen du. 

Fitxa teknikoa:
Athetic: Raul; Iraola, San Jose, Laporte, Aurtenetxe (Muniain, 64. minutua); Iturraspe, De Marcos, Herrera; Susaeta, Aduriz (Llorente, 73. minutua) eta Ibai Gomez.

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Bergara, Illarramendi (Ruben Pardo, 88. minutua); Prieto, Chory Castro (Zurutuza, 75. minutua), Griezmann; eta Agirretxe (Vela, 66. minutua). 

Golak: 1-0, 30. minutua: Ibai Gomez. 1-1, 34. minutua: Griezmann. 1-2, 66. minutua: Agirretxe.

2012/11/03

Realak Anoetako indarra berreskuratu nahi du

Txuri-urdinek bihar eguerdiko hamabietan jokatuko dute Anoetan Espanyolen aurkako partida


Reala Erregearen Kopan Kordobaren aurka galtzetik dator (2-0), igande honetan Espanyolen aurka garaipena bilatuko du Anoetan. Horrela, Atletico Madrilen aurka galdu baino lehen zuen indarra berrezkuratuz. 

Txuri-urdinek etxean lau partidatik hiru irabazi badituzte ere, etxetik kanpoan ez dabiltza batere fin. Zaleak urduritzen hasiak dira eta Montanierren taldeak armailetako konfidantza berreskuratu nahi badu, ezinbestekoa izango du Espanyolen aurka hiru puntuak eskuratzea.

Bravo, Zurutuza, Elustondo, Cadamuro eta Griezmannek lesionatuta jarraitzen dute, beraz, ez dira deialdian sartu. Kordobaren aurkako zerrendarekin alderatuz, De la Bella sartu da eta Fuchs Sanseko jokalaria kanpoan geratu da. Javi Ros azken momenturarte zalantza izan bada ere, deialdian sartu da.

http://spanishfootballsports.blogspot.com.es
Deialdiak:
Reala: Royo, Zubikarai, Dani Estrada, Carlos Martínez, Ansotegi, Mikel, Iñigo, De la Bella, José Ángel, Javi Ros, Markel, Rubén Pardo, Illarramendi, Xabi Prieto, Agirretxe, Vela, Ifrán eta 'Chory' Castro

Espanyol: C. Álvarez, F. Mattioni, Raúl Rodríguez, Tejera, Raúl Baena, Stuani, Sergio García, J. Verdú, Rui Fonte, Longo, K. Casilla, Galán, H. Moreno, Capdevila, Colotto, Simao, Wakaso, C. Gómez, Christian Alfonso eta V. Álvarez

Epailea: Paradas Romero

2012/09/30

Hiru puntuak Donostian geratu dira (2-0)

Griezmannek eta Vela izan dira partidako goleatzaileak

Realak nagusitasun osoz irabazi dio Athletic mantso bati. Montanierren mutilek partida ona eginez eskuratu dituzte hiru puntuak, Anoetak hiru partidatik hirurak irabaziz. Txuri-urdinek bigarren zatian baieztatu dute, erabateko nagusitasuna eskuratu ondoren. 
Lehen zatian bi taldeak hurbildu dira ateetara, baina ez da gol aukera argirik egon. Griezmann lehenengoa egiteko zorian egon da falta baten bidez, baina Iraizozek eskuadratik atera du baloia. Lehen orduan neurketa orekatua izan den arren, hortik aurrera Reala nagusi izan da partida osoan zehar. Atsedenaldia baino lehen Griezmannek eta Illarrak gol aukerak izan dituzte.

Bigarren zatian Montanierren taldea izan da nagusi. Zuri-gorriak uneoro egon dira Realaren menpe. 62. minutuan Griezmannek area barruan jaurtiketa gurutzatua egin eta gola sartu du. Ondoren txuri-urdinek arriskua sortzen jarraitu dute. Gauzak horrela, Amorebietak baloia eskuarekin ukitu du area barruan eta epaileak egotzi egin du. Vela mexikarrak penaltiz gipuzkoarren bigarren gola egin eta neurketa erabakita utzi du. Poza nagusitu da realzaleen artean. 

Fitxa teknikoa:
Reala: Zubikarai; Estrada, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarramendi (Cadamuro, 81. minutua), Markel, Zurutuza (Chory Castro, 73. minutua); Griezmann, Xabi Prieto eta Agirretxe (Vela, 68. minutua).).
Athletic: Iraizoz; Castillo (Llorente, 66. minutua), Amorebieta, Gurpegui, Iraola; Iturraspe (San Jose, 54. minutua), De Marcos, Susaeta, Isma Lopez (Ibai, 60. minutua); Muniain eta Aduriz.
Golak: 1-0, 62. minutua: Griezmann. 2-0, 71. minutua: Vela, penaltiz.

2012/09/29

Txuri-urdinek sendo jarraitu nahi dute Anoetan

Reala eta Athletic-en arteko derbia jokatuko da gaur Donostian

Gauko zortzietan jokatuko da Anoetan denboraldi osoko partida zirraragarrienetako bat. Zaleen arreta gehienbat bi ateetan egongo da, Realaren atean Zubikaraik jokatuko du Bravok erradioa hautsi ondoren. Zuri-gorrien kasuan, aldiz, oraindik ez dago argi Raulek edo Iraizozek jokatuko duen. Astearen hasieran Raulek jokatuko zuela ematen bazuen ere, ostegunean normaltasunez entrenatu zen Iraizoz.

Montanierrek emandako zerrendan bi nobedade daude. Imanol Agirretxe eta Liassine Cadamuro itzuli dira Diego Ifrán eta Carlos Martinezen ordez. Enrique Royo Sanseko atezaina ere deialdian sartu da, Claudio Bravo lesionatuaren ordez.


Deialdiak:
Reala: Royo, Zubikarai, Dani Estrada, Cadamuro, Ansotegi, Mikel, Iñigo, De la Bella, José Ángel, Javi Ros, Markel, Illarramendi, Griezmann, Xabi Prieto, Agirretxe, Vela, 'Chory' Castro

Athletic:
 Iraizoz, Raúl, Amorebieta, San José, Iraola, Castillo, Ekiza, Gurpegi, Ruiz de Galarreta, Iturraspe, De Marcos, Ibai, Susaeta, Muniain, Isma López, Llorente, Aduriz, Toquero


Epailea: Clos Gómez

2012/04/25

Gaur 30 urte bete dira Realak bigarren Liga irabazi zuela

Gaur 30 urte bete dira Realak bere bigarren Ligako Txapelketa irabazi zuenetik. Lehen liga gaitu ondoren, talde txuri-urdina bigarrena lortzeko zorian zegoen 1982ko apirilaren 25ean Atotxan, Athleticen aurka. Partida hori irabazteak Ligako Txapelketa bigarren aldiz lortzea suposatzen zuen Alberto Ormaetxeak zuzendutako taldearentzat. Txuri-urdinek 2-1 irabazi zuten Zamorak eta Lopez de Ufartek sartutako golei esker eta horrela lortu zuten Realaren historiako bigarren Liga. 

1981/82 denboraldia Real Sociedad - Athletic Club
Igandea, 1982ko apirilaren 25a, 17:30

Fitxa teknikoa:
Reala: Arconada, Celayeta, E. Murillo (Olaizola, 89.min.), Alonso, Gorriz, Kortabarria, Uralde, Diego (Larrañaga, 88.min.), Satrustegui, Zamora eta Lopez Ufarte. Entrenatzailea: Alberto Ormaetxea. 
Athletic Club: Zubizarreta, Urkiaga, Nuñez, Lizeranzu, Goikoetxea, De Andres, Dani, Gallego, Sarabia, Sola eta Argote. Entrenatzailea: Javier Clemente. 
Golak: 1-0: Zamora, 55.min. 2-0: Lopez Ufarte, 68.min. 2-1: Sarabia, 85.min. 
Epailea: Soriano Aladren.
www.diariovasco.com

2012/03/04

Susaetaren golek derbi polemikoa erabaki dute

Eibarko jokalaria protagonista izan da partidako bi golak sartu ondoren. Realaren gol batek gauzak aldatu zitzakeen, baina ez da markagailura igo.

Athleticek 2-0 irabazi du San Mamesen Realaren aurka. Markel Susaetak derbi polemikoa erabaki du norgehiagokako bi golak sartuta. Bielsaren mutilek Txapeldunen Ligako postuetan egingo dute lo garaipen honen ondoren, txuri-urdinak, aldiz, Europako postuetatik urrundu dira.

Lehen zatian nabari izan da tentsioa eta ez da gol aukera argirik egon. Hala ere, zuri-gorriek aukera urrietako bat aprobetxatu eta lehengoa egin dute. Area ertzean jokaldi ona egin du Athleticek eta Susaeta lehen zutoinean Iraolaren erdiraketa zehatza sareetara bidali du.

www.eitb.com
Golaren ondoren Reala erreakzionatzen saiatu da, baina ez dute arrisku handirik sortu. Griezmannen jaurtiketa bat arazo gabe gelditu du Iraizozek. Zuri-gorriek beste bi aukera izan dituzte, baina lehengoa langara bidali du Susaeta falta bat atera eta gero ederki saiestu ditu Bravok bilbotarren hiru erremate saiakerak.
Bigarren zatian Reala indartsua atera da eta sakatu egin du. Lehen minutu horietan izan da partidako jokaldi polemikoena. Athleticen area barruan, jokaldi nahasi batean, baloiak marra zeharkatu du bai epaileek ez dute golik eman.

Jokaldi horren ondoren Montanierren mutilek sakatzen jarraitu dute eta Athleticek baino arrisku handiagoa sortu du Realak, baina ez dituzte aukerak aprobetxatu. Horrela Susaetak 2-0ekoa jarri du falta bat ederki jaurti ondoren. Jokaldi horren aurretik Realak Xabi Prietoren gaineko falta bat eskatu du. Eibartarraren golak partida erabakita utzi du.
Fitxa teknikoa:
Athletic: Iraizoz; Iraola, San Jose, Amorebieta, Aurtenetxe; Javi Martinez, Herrera (Iñigo Perez, 71. minutua), De Marcos; Susaeta, Llorente (Toquero, 60. minutua) eta Muniain (Ekiza, 85. minutua).
Real Sociedad: Bravo; Estrada, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, Cadamuro; Markel Bergara, Zurutuza, Aranburu (Agirretxe, 67. minutua), Xabi Prieto, Giezmann; eta Carlos Vela (Llorente, 77. minutua).
Golak: 1-0, 24. minutua, Susaeta. 2-0, 80. minutua, Susaeta.
Epailea: Mateu Lahoz

Euskal derbia San Mamesen

Bielsaren taldeak derbian jarri nahi du arreta guztia, baina Reala Bilbon dagoen mugimenduaz baliatu nahi da hiru puntuak eskuratzeko.

San Mamesen jokatuko da igande honetan arratsaldeko lauretan Athletic eta Realaren arteko derbi zirraragarria. Ostegunean Old Trafforden jokatuko dute partida burutik kendu beharra dute Montaneirren taldea mendean hartzeko. Horretaz gain, aste honetan Marcelo Bielsak arazo handiak izan ditu jokalari guztiak entrenamenduetan biltzeko, horietako bederatzi selekzioarekin deituak izan baitira.


Txuri-urdinek Europara hurbildu nahi dute. Hamar urte baino gehiago igaro dira Donostiarrek Bilbon irabazi zuten azken partidatik. Oraingoan bilbon dagoen mugimenduaz baliatu nahi dute. Reala erabat kontzentratuta dago derbian Mallorcaren aurkako partidaz geroztik. Illarramendi, zigortuta, deialditik kanpo geratu da eta Carlos Vela eta Xabi Prietoren artean dago zalantza nagusia.

Deialdiak:
Reala: Bravo, Ramírez, Dani Estrada, Mikel, Ansotegi, Demidov, Iñigo Martínez, Cadamuro, De la Bella, Xabi Prieto, Markel, Pardo, Aranburu, Zurutuza, Griezmann, Llorente, Agirretxe, Ifrán, Carlos Vela.

Athletic: Iraizoz, Raúl, Toquero, Aurtenetxe, Amorebieta, San José, David López, Llorente, De Marcos, Koikili, Susaeta, Iraola, Iñigo Pérez, Muniain, Ander Herrera, Ekiza, Javi Martínez, Ibai

2012/01/18

Zauria zirikatzen

Gaur ospatzen da Athletic eta Mallorcaren arteko joaneko norgehiagoka San Mamesen arratsaldeko zortziretatik aurrera. Min handia ematen dit partida horrek, gauzak beste era batera gertatu izan balira, ni hor egongo nintzateke Katedralean, oihuka, nire taldea animatzen. Gauzak ez ziren ondo joan eta gaur ez gara errealzaleak San Mamesen egongo. Etxean geratuko gara Bilboko partidaren eta Bernabeun gaueko hamarretan jokatuko den klasikoaren zain.
Zer egingo diogu? Sufrimendua eta tristura ekarriko dizkigu gaurko partidak, baina burua altxatu beharra dago, eta horretarako pausu erraldoia izan zen larunbatean Mestalla gertutu zena. Espero dut datorren denboraldiko Erregearen Kopan erne egotea, eta sartutako golak eta hartutako abantaila pikutara ez bidaltzea.

2011/12/26

Euskal Selekzioaren gabonetako partidarako dena prest

www.eitb.com
Hurbiltzen ari da ia urtero gure selekzioak gabonetan jokatzen duen lagunarteko partida. Aurten Tunisia izango da aurkaria eta San Mames leporaino betetzea ez da harritzekoa izango. Abenduaren 28an jokatuko da eta ETB1-ek zuzenean eskainiko du 20:45etatik aurrera, EiTBren webgunean ere partida streaming bidez jarraitzeko aukera izango da.

Jose Maria Amorrortuk eta Mikel Etxarrik 23 jokalari deitu dituzte partida jokatzeko. Deituta daudenetatik Gabilondo da partida gehienetan egon dena (11 deialdi). 5 dira deialdian lehengo aldiz sartu direnak: Carlos eta Iñigo Martínez, Aurtenetxe, Beñat eta Mikel Rico.

Aurten Euskal Selekzioak 9 talde desberdinetako jokalariak bildu ditu:
  • Athletic Club: Iraizoz, Iraola, San Jose, Amorebieta, Aurtenetxe, Susaeta, Gabilondo, Iturraspe, Toquero
  • Real Sociedad: Carlos Martínez, Iñigo Martínez, Mikel González, Aranburu, Zurutuza, Xabi Prieto, Agirretxe
  • Osasuna: Riesgo
  • Real Madrid: Xabi Alonso
  • Valencia: Aduriz
  • Granada: Mikel Rico
  • Betis: Beñat
  • Levante: Barkero
  • Tolouse: "Pantxi" Sirieix
Gauzak horrela, 7 dira iaz Venezuelaren aurkako partidan presente egon zirenak eta aurten bertan egongo ez direnak: Koikili, Javi Martínez, Muniain, Gurpegi, Ion Ansotegi, Joseba Llorente eta Oier Sanjurjo.
Jokalariek abenduaren 27an arratsaldeko 17:00etan dute hitzordua Lezaman partidaren aurreko prestaketak egiteko.